Zerbitzuak
Prestakuntza-beharren diagnostikoa
Administrazio edo erakunde publiko batek eskatuta, kolektiboaren prestakuntza-beharrak aztertzen dira.
Prestakuntza
Prestakuntza-plan bat kudeatzea: plana planifikatzea, diseinatzea, programatzea eta aurrera eramatea.
IVAPek indarrean dagoen araudiak zehazten dituen kolektiboei zerbitzu hauek eskaintzen dizkie:
- Prestakuntza orokorreko ikastaroak.
- Euskalduntzeko ikastaroak.
- Berariazko ikastaroak, euskararen erabilera planetan aurreikusitakoak.
- Ingurumenaren eta hirigintzaren arloetako prestakuntza (LHIEEko ikastaroak).
- Jardunaldiak eta kongresuak.
Planak edo programak ebaluatzea
Horrela aurreikusita dagoen kasuetan, planak eta programak ebaluatu egiten dira.
Egiaztapena
IVAPek kudeatutako prestakuntza-ekintzetan, bertaratze edo aprobetxamendu-ziurtagiriak ematen dira, hala badagokio.
Homologazioa
Ezarritako lege-esparruaren barruan, IVAPek beste administrazio edo erakunde publiko batzuek kudeatutako prestakuntza-ekintzak homologatzen ditu, haiek horrela eskatu ondoren.
Prestakuntza-arloko aholkularitza
Prestakuntza-arloko ondorengo eremuetan aholkularitza: diagnostikoan plangintzan, diseinuan eta ebaluaketan.
=======================
Kontuan hartu behar da zerbitzu bakoitza bezero jakin bati zuzenduta dagoela. Erakundeei zuzendutako zerbitzuak 1,3, 5, eta 6 dira. Ganontzekoak, administrazioetako langileei zuzenduta daude.