IDAZKARITZA NAGUSIKO BULEGOKO TEKNIKARIA- KONTRATAZIOA
Gipuzkoa
1. ZEREGINA ETA FUNTZIOAK
Funtziorako ezarritako plangintzaren esparruan, erakundeko idazkaritzaren jarduerarekin zerikusia duten izapide juridiko-administratiboak koordinatzen eta egiten laguntzea, arlo horretan ezarritako estrategien garapena bermatzeko beti ere.
Funtzio nagusiak:
• Erakundearen idazkaritzaren arloan ezarritako estrategiak betetzen direla bermatzea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.
• Prozedurak (zigortzaileak, baimenak, aseguruak, kontratazioak, ondarea, proiektuak, obrak eta emakidak) betetzearekin zerikusia duten espedienteak bideratzea.
• Erakundeak parte hartzen duen kontratuen deialdirako, esleipenerako eta segimendurako izapide administratiboak egitea.
• Hiri-antolamenduko plan orokorrekin, plan bereziekin eta portuko lekuak erabiltzeko planekin zerikusia duten izapide administratiboak egitea.
• Lantzen diren gaiekin zerikusia duten araudia eta jurisprudentzia aurkitzea eta aztertzea.
• Kanpoko erakunde ofizial eta erakunde profesionalekin dauden harremanak kudeatzea.
• Erakundeko gobernu- eta kudeaketa-organoei laguntza juridiko-administratiboa ematea bilerei eta hartutako akordioei dagokienez.
• Espedienteen eta araudiaren artxiboa kudeatzea.
• Bere lanpostuaren esparruan ezarritako segurtasuneko, datuak babesteko, kalitateko, hizkuntza kudeaketarako eta ingurumeneko politikak betetzen direla zaintzea.
• Bere jarduerarekin zerikusia duten txostenak, azterketak, proiektuak eta aurrekontuak egitea eta haietatik eratorritako dokumentazio administratiboa kudeatzea.
• Bere funtzioen edukiarekin zerikusia duten jardueretan sailei laguntzea.
• Esleitutako baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, bere funtzioak egiteko erabilgarri dituen baliabide guztiak erabiltzea.
• Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duen jarduera oro.
Unibertsitate Titulazioa ofiziala (Gradua, Diplomatura edo Ingeniaritza teknikoa) edo Goi mailako titulazioa edukitzea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.
PL3-PL2
Gutxienez 16 urte izatea. Nazionalitatea eta funtzio publikoak betetzeko gaitasuna.
Lanposturako gaitasun físiko eta psikikoa. Onartutako pertsona hautagaiek lehiaketa-oposizioren bitartez izango den hautaketa prozesuan, non prestakuntza merezimenduak eta hizkuntzak ( euskara, inglesa eta frantsesa) eta lanpostuarekin lotutako eskarmentua baloratuko dira ere bai.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko, beharrezkoa da PCan Autofirma programa instalatuta izatea. Eskaera sinatu eta aurkeztu ondoren gehitutako dokumentazioarekin, sistemak egiaztagiri bat eskainiko du. Sistemak ez badu egiaztagiririk ematen, esan nahi du eskaera ez dela behar bezala aurkeztu eta, beraz, ezin dela onartutzat jo.
Dokumentazioa Pasaiako Portu Agintaritzaren egoitza elektronikoan (https://pasaiaport.sede.gob.es/.) dagoen erregistro elektronikoan txertatu ahal izango dute, "Erregistro elektronikoa" esteka sakatuz. Izapidea elektronikoki osatzeko, indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko batekin sartu behar da (NAN-e barne), edo cl@ve PIN24H edo cl@ve sistema iraunkor baten bidez.
https://www.pasaiaport.eus/eu/portua/portuko-agintaritza/enplegu-eskaintzak/886-tosg-contratacion-2026
