Administrazio Orokorreko Teknikaria

2026/11/05 - 2026/11/20
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ARABAKO KALKULU GUNEA, S.A.
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko Teknikaria
Lanpostua:
Administrazio Orokorreko Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:


•Kontabilitate prozedurak definitzea eta arauak interpretatzea.


•Kanpoko auditoreekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin lankidetzan aritzea legezkotasun auditoretzetan.


•Urteko kontuak egiten laguntzea.


•Kontratazio publikoko espedienteak izapidetzea, plataformetan argitaratzen direnetik adjudikatu eta kontratua formalizatzen deneraino.


•Sozietatearen aurrekontu eta finantza jarraipena egitea (Kontrataziorako finantzaketa egokia kontrolatzea, baita proiektuaren fakturazioa garatzea ere)


•Urteko aurrekontua planifikatzen eta egiten, kudeatzen eta kontrolatzen laguntzea.


•Kontratazio mahaietan titular gisa parte hartzea.


•AKSAren eta Proiektuen Urteko Planaren aurrekontuaren gauzatzea kontrolatzen laguntzea


•Ekitaldiaren plangintza fiskala eta legala: Barne araudia berrikustea, araudia betetzea (adibidez: Compliance, auditoriak, berdintasun planak, euskara...)


•Lanpostuaren eginkizunetan ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARI mailaren arabera zehaztuta dauden funtzio guztiak.

Titulazioa:

-Zuzenbidean lizentziaduna, edo gradu baliokidea.

-Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, edo gradu baliokidea.

-Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, edo gradu baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

 Ez da derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

Deialdiaren oinarrietan adierazitakoak.


Onartzea
Elektronikoa:

Posta elektronikoz: 2026003@araba.eus helbidera

Aurrez aurrekoa:

Ez dira aurrez- aurre aurkeztutako eskaerak onartuko