EHAAn argitaratu dira IVAPeko zuzendariaren ebazpenak , enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen dutenak, eskala eta kategoria hauetan:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskala
- Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala
- Laborategiko laguntzailea
- Laborategiko teknikaria
- Peritu judiziala
Ebazpenek hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2024ko urriaren 9tik azaroaren 6ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.