Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 172/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zk-ko Epaitegiak 172/2025 zenbakiko prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori persona batek Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Ekonomia eta Enpresa Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezian eta enplegu-prozesu berezian 2024ko urriaren 11n, 2024ko azaroaren 27an eta 2024ko abenduaren 17an emandako ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak metatu eta ezetsi ziren.

Auzi-errekurtsoa, hautagai bati zenbatutako esperientzia espezifikoari buruzkoa da.

Ebazpena (PDF, 237 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 172/2025 Prozedura Laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.