Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 531/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori pertsona batek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Laneko Arriskuen Prebentzioko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ustez ezestearen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da.
Auzi-errekurtsoa, hautagai baten merituei buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 237 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 531/2025 Prozedura Arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.

