Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 506/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2025eko martxoaren 26ko eta 2025eko ekainaren 6ko Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horien bidez, web-kudeatzailearen lanpostuen betekizun espezifikoa betetzearen balorazio-zerrenda aldatu zen eta hautatutako langileen behin betiko zerrenda eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan.
Auzi-errekurtsoa, “web kudeatzailea” lanpostuetarako betekizun espezifikoari buruzkoa da.

