Hainbat hautaketa-prozesu iragarri dira Euskadiko Administrazio Orokorraren kidego eta eskaletan sartzeko

Argitalpen-data: 

Gaur, 2026ko urriaren 13an, Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko irailaren 21eko Agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, eta berariazko oinarriak onartzen dira.

Kidego eta eskala hauetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da:

  • Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Ekonomia eta Enpresako Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Informazio-sistemetako Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Industriako Eskala.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Eskala Juridikoa.
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Itsasontzietako Eskala.
  • Administrazioko Goi-mailako Kidegoko Administrazioko Eskalako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko teknikaria.
  • Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala.
  • Kidego Teknikoa. Azpiegituretako Eskala.
  • Kidego Teknikoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala.
  • Kidego Teknikoa. Industriako Eskala.

 

Deitutako prozesuetarako eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 14an hasi eta 2026ko azaroaren 10eko 14:00etan amaituko da.