Azterketa-ereduak. EAEko Administrazio Orokorra eta haren Erakunde Autonomoak
Webgune honetan eskura jartzen diren azterketa-ereduak EAEko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen amaitutako hautaketa-prozesuetan erabilitako probak dira. Haien helburua da izangaiei ariketen egiturari eta tipologiari buruzko erreferentzia praktikoa eskaintzea, etorkizuneko deialdiak prestatzen laguntzeko.
Material horiek orientazio-izaera hutsa dute, eta informazio- eta gardentasun-xedez argitaratzen dira. Ariketekin batera, dagokionean, erantzun zuzenen txantiloiak ere eskaintzen dira.
Nolanahi ere, proben ezaugarriak deialdi bakoitzean aldatu ahal izango dira. Edonola ere, deialdiaren oinarriak izango dira hautaketa-prozesu bakoitzaren proben edukia, egitura eta ebaluazio-irizpideak zehaztuko dituztenak.
