(9) Barakaldoko Udaleko atezain plazak

2026/08/27 - 2026/09/23
Inprimatu
San Vicente de Barakaldo
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Barakaldoko Udala
Lehiaketa:
(9) Barakaldoko Udaleko atezain plazak
Lanpostua:
Atezaina
Plaza-kopurua:
9
Plaza-banaketa:

(9) Atezain-plazak: Administrazio Bereziko Eskala, zerbitzu berezien azpieskalakoak, zeregin berezien motakoak, eskola-atezaina kategoriakoak eta AP sailkapen-taldekoak

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako B2B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen titulua izatea edo hauta keta-prozesuan bertan lortzea, derrigortasun-data esleituta duten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi dutenek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Europar Batasuneko herritarra edo haren ezkontidea izatea (betiere zuzenbidez bananduta ez badaude), edo haren ondorengoak edo ezkontidearen ondorengoak izatea (betiere zuzenbidez bananduta ez badaude), hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda mendekotasuna dutenak badira. Halaber, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa denean. Hala ere, aurreko kasuetako batean dauden eta Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek ezin izango dute enplegu publikorik lortu, baldin eta zuzenean edo zeharka botere publikoaren egikaritzan edo Estatuaren edo administrazio publikoen interesak babestea xede duten funtzioetan parte hartzea badakarte.

2. 16 urte edo gehiago izatea, eta nahitaez erretiroa hartzeko gehieneko adina ez izatea.

3. Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori mediku-azterketa baten bidez frogatu beharko da, hautaketa-prozesua gainditutakoan.

4. Administrazio publikoen zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lan postu edo kargu publikoetarako funtzionario-kidego edo -eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea; eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikoa lortzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

5. Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian ezarritako bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako araudian aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

6. Eskola-ziurtagiria edo baliokidea edukitzea.

7. Euskarako B2B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen titulua izatea edo hauta keta-prozesuan bertan lortzea, derrigortasun-data esleituta duten lanpostuetan.

8. Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik epai irmoz kondenatua ez izatea, ezta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren edozein deliturengatik ere.

9. Azterketak egiteko eskubidearen tasa arautzen duen zerga-ordenantza arautzailean jasotako hamabost euroko tasa ordaintzea (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 249. zenbakia, 2025eko abenduaren 31koa), edo tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duten dokumentuak entregatzea.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak egiteko lekua: Eskaerak honako modu hauetako edozeinetan egingo dira:

a) Ahal dela, telematikoki, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren enpleguaren apartatuaren bidez, helbide elektroniko horretan dagokion prozesuaren barruan ematen den inprimakia beteta.

b) Aurrez aurre. Eskaeraren inprimakia, behar bezala beteta eta interesdunak sina tuta, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan entregatu ahal izango da.

c) Entregatzeko beste modu batzuk. Eskaerak, halaber, Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. apartatuan zehaztutako moduan ere entrega daitezke. Postetxeen bi tartez entregatutako eskaerak gutun-azal ireki baten barnean egon beharko dira, postako funtzionarioek ziurtatu aurretik data eta zigilua jar ditzaten.