Euskara teknikaria
Bizkaia
Unibertsitateko gradu-titulua, lizentziatura, ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, arkitekto teknikoa edo baliokidea izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela egiaztatu beharko dute.
Hautaketa-prozesuaren barruan, 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea (derrigortasun-data: 2022ko abenduaren 31n).
Eskaera-orriak eskabide-orri ofizial eta normalizatuen ereduari lotuko zaizkio, eta, ahal dela, Abadiñoko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.abadiño.org), eskabidean adieraziz oinarrietan eskatzen diren alderdiak. Eskaerari erantsi beharko zaio tasa ordaindu izanaren frogagiria.
Salbuespen gisa, eskaera paperean eskuratu ahal izango da, baita tasa ordaintzeko kontu korrontearen zenbakia ere, helbide honetan: Abadiñoko Udala, San Trokaz plaza 1. Abadiñoko Udaleko Erregistroan (HAZ) aurkeztuko dira, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.