Abanto Zierbenako Udala (Administrazio Orokorreko eskala, administrazio-azpieskala)
Bizkaia
Lanpostua, 5 Plaza . Derrigorrezko 3. HE, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udaleko Administrazio Orokorreko Eskalako azpieskala administratibokoak (PE-2026-26 espedientea)
Batxiler- edo teknikari-titulua izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.
Plazak euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna du, derrigortasun data gainditua.
Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Abanto Zierbenako egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke, instantzia orokor baten bidez.
Ahal dela, telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez (www.abanto-zierbena.eus). Elektronikoki aurkeztea aukeratuz gero, Abanto Zierbenako Udalaren egoitzan onartzen den identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko bitartekoren bat izan beharko da.
Aurrez aurre, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Meatzari etorbideko 2. zenbakian (48500-Abanto-Zierbena).
Aurkezteko beste modu batzuk. Administrazio Publikoen Administrazio Proze dura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, posta-funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, data eta zigilua jar diezazkien.
