Abanto Zierbenako Udalaren liburuzain plaza
Bizkaia
Liburuzain plaza bat: administrazio bereziko eskala, azpieskala teknikoa eta laguntzaile klasea. C lanbide-sailkapeneko taldean dago, C1 azpitaldean.
Batxilergoaren edo teknikariaren titulua izatea edo titulua lortzeko tasak ordainduta izatea.
2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea.
Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, beharrezko eskakizunak izango dira hauek:
a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu-kideren batekoa edo Europar Batasunak egindako eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatu dakiokeen beste estatu bateko nazionalitatea izatea, Europar Batasuna Eratzeko Tratatuan definitutako terminoetan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek ere parte har dezakete, betiere Zuzenbidearen arabera bananduta ez ba daude, eta nazionalitatean duten pertsonen eta haien ezkontideen seme-alabek baita ere, betiere ezkontideak Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude eta 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta gura soen bizkar bizi badira (5/2015 Lege Dekretuaren 57. artikulua).
c) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
d) Gutxienez 16 urte izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
e) Administrazio Publikoetatik edo Autonomia Erkidegoetako Organismo Eratzaileetatik edo Estatutupeko Organismoetatik erretiratzeko diziplinazko espedienterik ez izatea, eta enplegu edo kargu publikoak izateko, funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko erabateko ezgaitasunik edo ezgaitasun berezirik ez izatea, ebazpen judizial bidez.
f) Beste Estatu bateko nazionalitatea izanez gero, Estatu horretan enplegu publikora sartzea galarazten duen ezgaitasunik, diziplinazko zigorrik edo antzekorik ez izatea.
g) Batxilergoaren edo teknikariaren titulua izatea edo titulua lortzeko tasak ordainduta izatea.
h) Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute dagokien baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela.
i) Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, hargatik eragotzi gabe, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenentzat, aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea erabiltzea.
j) 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea.
k) 12 euroko tasa ordaintzea edo, hala badagokio, ordainketaren salbuespena justifikatzea, izena emateko unean indarrean dagoen ordenantzarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epearen barruan.
2. Aurreko eskakizun guztiak instantziak aurkezteko epea amaitzen den egunerako izan beharko dira eta hautaketa-prozesuan zehar eta izendatu arte mantendu beharko dira.
Hala ere, prozeduraren edozein unetan epaimahaia ohartzen bada hautagai batzuek ez dituztela deialdiaren eskakizunak betetzen, kanpo geratuko dira interesdunari berari jakinarazi ostean, eta egun horretan bertan jakinaraziko zaio hautaketa-prozesuaren deialdia egin duen autoritateari.
Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Abanto Zierbenako egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke, II. eranskinean jasotako ereduan.
