ADMINISTRARIEN KIDEGOKO LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA

2017/01/23 - 2017/02/03
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA
Lehiaketa:
ADMINISTRARIEN KIDEGOKO LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
LAN-POLTSA
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C
Titulazioa:

Batxilergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera hauen baliokide diren titulazioak.

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntz eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

- IT Txartela Microsoft Word oinarrizkoa, edozein bertsio.

- IT Txartela Microsoft Access oinarrizkoa, edozein bertsio.

- IT Txartela Microsoft Excel oinarrizkoa, edozein bertsio.

- IT Txartela Microsoft Outlook, edozein bertsio.

Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenek, oinarrizkoa ere badutela ulertuko da.

Oharrak:


GUTXIENEKO ORDAINSARIA:  27.557,48 euro gordin urteko

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkeztea

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin behar izango dute eskaera eta honako helbide elektronikoan eskuragarri duten eredua bete beharko dute: www.ivap.euskadi.eus (Atala: Enplegu Publikoa, lan poltsak).

Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzako KZGunea zentro publikoen bidez egin ahal izango da. KZGuneen zerrenda eta kokagunea eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: http://www.kzgunea.eus/

Eskaerak ondoren adierazitako bulegoetan ere egin ahal izango dira:

- Gasteizen: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010.

- Bilbon: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Errekalde zumarkalea 18; PK: 48009.

- Donostian: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; San Bartolome kalea 28; PK: 20007.

- Oñatin: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Unibertsitate Zaharra; PK: 20560.

Eskabideak aurkez daitezke, halaber, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 16.4 artikuluan ezartzen dituen tokietan.

Eskabidea postetxe bidez aurkeztuz gero, irekita eman behar zaio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezaion.

 

Tasa ordainketa

Tasak ordaintzeko bi modu daude:

1. OFF-LINE ordainketa: lehen aipatutako edozein banketxera joan eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.

– Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa).

– Laboral kutxa.

– Caixabank.

– Banco Santander.

– BBVA.

– Sabadell Guipuzcoano.

– Bankia.

– Bankoa.

 

2. ON- LINE ordainketa banketxe horietako banka elektronikako bezeroa izanez gero, sistema hori erabil daiteke ordaintzeko. Beste erakundeen txartelen bidez ere egin daiteke ordainketa.

Tasaren zenbatekoa : 14,66 euro (C titulazio-taldea)

 

Eskabideak entregatzeko eta tasak ordaintzeko epea 2017ko otsailaren 3an amaituko da, 14:00etan.

Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta ariketaren eguna, tokia eta ordua 2017ko otsailaren 15ean argitaratuko da.

Deialdia
Gaiak:

ADMINISTRARIEN KIDEGOKO LAN-POLTSA

 

GAI-ZERRENDA

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa: Oinarrizko eskubideak.

2.– Euskal Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Euskadiren ahalmenak. Ekonomia-ituna eta kupoa.

3.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Ekonomia-ituna.

4. – 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

5.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Herri-administrazioen jardute-printzipio nagusiak. Administrazioko organoak. Herri-administrazioen kide anitzeko organoen funtzionamendua. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea.

6.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio-egintza: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

7.– 39/2015 Legea: Administrazio publikoen jarduera: Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra.

8.– 39/2015 Legea: Administrazio publikoen jarduera: Administrazio-erregistroak. Dokumentuak artxibatzea, Ebazteko betebeharra. Administrazio-isiltasuna.

9.- 39/2015 Legea: Interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdun denaren eskubideak.

10.– 39/2015 Legea: Administrazio-prozeduraren faseak. Prozeduraren hasiera, instrukzioa eta amaiera. Prozeduraren antolamendua.

11.– 39/2015 Legea: Administrazio-egintzak administrazio–bidean berrikustea: Egintzak errebokatzea eta hutsak zuzentzea. Administrazio-errekurtsoak.

12.– 40/2015 Legea: Herri-administrazioen ondare-erantzukizuna: Erantzukizunaren printzipioak.

13. – Izaera Pertsonaleko datuen babesa: Kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak, bereziki, informazio-eskubidea datuak biltzean, sekretu-eginbeharra eta datuen komunikazioa.

14.- Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu nagusiak: Gastuen aurrekontua betearaztea. Betearazpen-faseak. Kontabilitateko agiriak.

15.– Administrazio publikoen zerbitzuko langileak: motak. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

16.– Euskararen erabilera Administrazio Orokorrean: printzipio nagusiak, hizkuntza-eskakizuna, hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna, eta hizkuntza-normalkuntzarako planak.

17.- Administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratuko langileak. Lan-kontratua. Lan-kontratuak: motak.

18.– Dokumentazioa kudeatzea eta artxibatzea bulegoko artxiboetan.

19.– Komunikazioa administrazioan: administrazioko hizkera modu egokian erabiltzea. Komunikazio-motak: ahozkoa, telefono bidezkoa eta idatzizkoa. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: jakinarazpenak, eskaerak, ziurtagiriak, e.a.

20.– Herritarrei informazioa eman eta harrera egitea. Herritarrak zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile.