Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala
Lanpostua:
Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala
Plaza-kopurua:
48
Plaza-banaketa:

48 plaza eskainiko dira txanda irekian, honela banatuta:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 46

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6
  • 2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 38
  • 4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2

  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Edozein ikasketa-eremuko gradu-, lizentzia-, diploma-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak edo arkitektura teknikoko edo ingeniaritza teknikoko tituluak.

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3., eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo diploma):
101302 Hotelen kudeaketa
101501 Turismoa

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da merezimenduak alegatzeko izapidean.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo diploma):
041302 Lan-harremanak eta giza baliabideak

Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da merezimenduak alegatzeko izapidean.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskala duten lanpostuetan.

– Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Administrazio Kudeaketa Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako Eskalaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diploma):

031101 Ekonomia
041301 Administrazioa eta enpresa
041201 Finantza eta aktuariotza
041202 Finantzak eta kontabilitatea
041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa
031201 Politika eta kudeaketa publikoa
032101 Komunikazioa
041401 Marketina
042101 Zuzenbidea
041601 Merkataritza
101501 Turismoa
101302 Ostalaritza-kudeaketa

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Konstituzioa: Oinarrizko eskubide eta betebeharrak, herritarren eskubide eta betebeharrak, politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Askatasunen eta oinarrizko eskubideen bermeak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politikoa eta administratiboa: Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak.

3.– EAEko Administrazio orokorra eta haren Administrazio instituzionala. Eusko Jaurlaritza: osaera, eskumena eta funtzionamendua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lehendakariordeak, sailburuak eta goi-kargudunak.

4.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arau-hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa. Administrazio publikoaren autotutoretza.

5.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak. Eskumena. Eskumenak eskuordetzan ematea eta sinadura eskuordetzan ematea. Goragokoak eskumena bereganatzea.

6.– Kudeaketa-gomendioa. Administrazioen arteko hitzarmenak.

7.– Jarduteko gaitasuna eta interesdunak. Ordezkaritza. Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Artxibo eta erregistro publikoetara irispidea izateko eskubidea.

8.– Administrazio-egintza: ematea, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-egintza jakinaraztea eta argitaratzea.

9.– Administrazio-egintza: Administrazio-egintzaren deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Mugak. Bihurketa. Kontserbazioa. Baliozkotzea.

10.– Administrazio-egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokatzea. Akats materialak eta egitezko akatsak zuzentzea.

11.– Administrazio-prozedura: Ebazteko betebeharra. Ebazteko epeak etetea eta luzatzea. Administrazio-isiltasuna eta ebazpen espresurik eza. Epemugak eta epeak.

12.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunen kontzeptua. Interesdunek administrazio-prozeduran dituzten eskubideak. Abstentzioa eta errekusazioa.

13.– Administrazio-prozeduraren faseak. Hasiera. Antolamendua. Instrukzioa. Amaiera. Administrazio-egintzak betearaztea. Izapidetze sinplifikatua.

14.– Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna: Administrazio publikoen eta haien agintarien eta langileen ondare-erantzukizunari buruzko printzipioak eta hura exijitzeko prozedura.

15.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra. Administrazio orokorraren eta instituzionalaren egitura eta antolamendua. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren funtzionamendua herritarren zerbitzura. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren egitura organikoa eta funtzionala arautzea.

16.– Gobernantza publikoa. Kontzeptuak eta harremanak: gobernantza publikoa, berrikuntza publikoa eta eraldaketa eta gobernu digitala. Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa ematea eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzea EAEko sektore publikoan: Herritarren eta herritarrentzako arretaren kontzeptua. Herritarrentzako arretaren printzipio orokorrak. Herritarrei arreta emateko betebehar orokorra. Herritarren eskubideak eta betebeharrak eta harremanak bitarteko elektronikoen bidez izateko betebeharra. Herritarrentzako arretaren funtzioak, modalitateak eta mailak. Interneteko presentzia-eredua. Zerbitzu eta prozedura elektronikoak. Izapide elektronikoa. Herritarrentzako arretaren eta zerbitzu elektronikoen gobernantza.

17.– Administrazio-espediente elektronikoa. Administrazio-dokumentuak. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak ematea. Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan. Identifikazioa eta sinadura elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa. Artxibo elektronikoa.

18.– Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak, batez ere zuzeneko kudeaketa eta emakida.

19.– Sektore publikoko kontratuak: Kontratu motak. Erregulazio harmonizatua. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratuaren edukia eta kontratua burutzea. Kontratuaren baliogabetasuna. Kontratazio-arloko errekurtso berezia. Kontratua prestatzea eta esleitzea. Kontratuen ondorioak, betetzea eta azkentzea.

20.– Administrazio-baimenak eta -lizentziak. Zehatzeko ahala: printzipioak eta prozedura.

21.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publiko motak eta haien erregulazioa. Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua: aurrekontu-plantillak, lanpostu-zerrendak eta enplegu publikoaren eskaintza. EAEko administrazioko kidegoak eta eskalak: motak eta sartzeko baldintzak.

22.– Enplegatu publikoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Enplegu publikora iristeko printzipioak eta betekizunak.

23.– Lanpostuak behin betiko eta aldi baterako hornitzeko prozesuak (lehiaketak, izendapen askea, zerbitzu-eginkizunak, etab.). Aldi baterako hautaketa EAEko Administrazio orokorrean: lan-poltsak.

24.– EAEko administrazio publikoetako enplegatu publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak. Administrazio-egoerak.

25.– Administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langile lan-kontratudunak. Lan-kontratua: edukia, iraupena, etetea eta azkentzea. Lan-kontratu motak. Hornikuntza eta mugikortasuna.

26.– Gizarte Segurantza. Araubide orokorra. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes-ekintza. Kontingentziak eta prestazioak.

27.– Hizkuntza-eskakizuna eta horren egiaztapena. Euskararen eskakizuna eta merezimendua behin betiko eta aldi baterako hautaketa- eta hornikuntza-prozesuetan, baliokidetasunak, hizkuntza-eskakizun simetrikoak, asimetrikoak eta partzialak.

28.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia (EAEON): Kontzeptua, araudia, jarduera publikoa, prerrogatibak. Euskadiko Aurrekontu Orokorrak eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren legeak. Ogasunaren eta finantzen arloan ardura duen sailaren eskumenak, sailen eskumenak.

29.– EAEko aurrekontu orokorrak. Konfigurazioa eta edukia: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta indarraldia. Diru-sarreren egoerak eta gastuen egoerak. Aurrekontu-egitura: programen araberako egitura funtzionala, egitura organikoa eta egitura ekonomikoa. Lurralde-sailkapena.

30.– EAEko aurrekontu orokorrak. Egiteko prozedura: jarraibideak, aurreproiektuak, dokumentazioa eta egutegia. Aurrekontuak aldatzeko araubidea: arau orokorrak, kredituen transferentziak, eskumenen eta/edo zerbitzuen maila aldatzea, kredituak gaitzea, kredituak eranstea, kredituak birjartzea, kreditu gehigarriak.

31.– EAEko aurrekontu orokorrak. Aurrekontuak egikaritzea: diru-sarrerak egikaritzea eta gastua egikaritzea.

32.– Euskal Autonomia Erkidegoko kontabilitate publikoa. Kontzeptu-esparrua: Urteko kontuen irudia. Sartu beharreko informazioaren betekizunak. Kontabilitate-printzipioak. urteko kontuetako elementuak. Erregistrorako irizpideak (aintzatesteko irizpideak). Balioespen-irizpideak.

33.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-publikoaren laguntzen eta dirulaguntzen araubidea. Arau erregulatzaileak. Dirulaguntzak emateko eskumena.

34.– Dirulaguntzaren xedea eta definizioa. Betekizunak eta printzipio orokorrak. Onuradunak eta haien betebeharrak. Dirulaguntzak emateko prozedurak. Dirulaguntza eta laguntza publikoak itzultzea.

35.– Herritarren gogobetetasuna eta zerbitzuen kalitatea. Herritarren igurikimenak identifikatzea eta erabiltzaileen gogobetetze-azterketak egitea. Herritarren pertzepzioaren azterketari aplikatutako gizarte-ikerketako teknikak.

36.– Gobernu irekia: Kontzeptu eta printzipio informatzaileak. Gardentasuna: publizitate aktiboa eta informazio publikoa eskuratzea. Datu pertsonalen babesa. Gobernu Ona. Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea.

37.– Berdintasuna: Erakundeen antolaketa eta koordinazioa. Genero-ikuspegia botereen eta administrazio publikoen jarduketan txertatzeko neurriak. Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa (kontzeptua eta edukia, generoaren araberako eraginari buruzko txostena egitea). Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak (langileen prozesuak, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak).

38.– Datu pertsonalen babesa: eskubideak baliatzea (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak). Tratamendu Jardueren Erregistroa (TJE). Datuak babesteko ordezkaria. Izaera eta eginkizunak. Datuak Babesteko Euskal Agintaritza. Izaera eta eginkizunak.

39.– Turismoaren, merkataritzaren eta kontsumoaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen egitura, egitekoak eta jardun-arloak. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren helburuak, eskumenak eta eginkizunak.

40.– Turismo-ikuskapena. Xedea eta eginkizunak. Turismoaren eta merkataritzaren arloko ikuskapen-teknikak. Ikuskapen-tresnak. Ikuskapen-aktak.

41.– Turismo-jarduera. Turismo-jardueren definizioa eta ezaugarriak. Jarduera klandestinoa eta intrusismo profesionala. Turismo-erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak. Turismo-enpresen eskubideak eta betebeharrak.

42.– Zehatzeko ahala. Turismo-arloko arau-hauste motak. Zehapenen sailkapena. Turismo-zehapenen subjektu erantzuleak.

43.– Kontsumoko ikuskaritza: jarduteko, identifikatzeko eta agintaritza izateko printzipioak. Betebeharrak, eginkizunak eta ahalmenak. Lankidetza eta laguntza. Jarduteko modalitateak eta dokumentazioa. Ikuskapen-aktak eta eginbideak.

44.– Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen definizioa. Enpresaburua. Erakunde ekoizlea. Erakunde hornitzailea edo banatzailea. Kontsumo-harremana. Erreklamazioa. Salaketa. Kexa. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ondasunen bermea: adostasunik eza eta frogaren karga adierazteko epea. Adostasuna emateko araubide juridikoa. Prezioa murrizteko eta kontratua suntsiarazteko araubide juridikoa.