Azpiegituretako Mantenimenduko Teknikaria

Neiker
2026/06/16 - 2026/06/30
Inprimatu
Arkauti/Arcaute | Arkauti / Arcaute
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Azpiegituretako Mantenimenduko Teknikaria
Lanpostua:
Azpiegituretako Mantenimenduko Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Behin-behineko kontratu
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:
  • Modu aktiboan parte hartzea, arloko arduradunaren gainbegiradapean, azpiegituren kudeaketan, kontrolean eta gainbegiratzean (P3 laborategia, P2 berotegia, arazketa-sistemak, klimatizazio eta hotz industrialeko ekipoak, etab.) eta ekipamendu kritikoan, lege- eta ingurumen-eskakizunak betetzen direla eta horiek modu eraginkorrean erabiltzen direla bermatzeko; mantentze prebentibo, prediktibo eta zuzentzaileko jarduerak planifikatuz eta gainbegiratuz.
  • Bere arloari lotutako dokumentazioaren prestaketan, kudeaketan eta jarraipenean laguntzea.
  • Bere arloko erosketa eta azpikontratazioen kontrol eta koordinazioan, eta azpiegituren inbertsio-planaren prestaketan, exekuzioan eta jarraipenean laguntzea.
  • Instalazio guztietan mantentze-lanak egiten dituen taldearen kudeaketan eta koordinazioan laguntzea.
  • Azpiegituren eta ingurumen-kudeaketaren arloan legezko eskakizunen betetzearen jarraipena egitea.
Titulazioa:

Unibertsitateko gradu, lizentziatura- edo diplomatura-diziplina hauetakoren bateko titulazioa izatea: Ingeniaritza.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara C.1. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez urte beteko esperientzia egiaztatzea deialdian adierazitako zereginen antzeko eduki eta erantzukizunak dituzten postuetan.
  • Europar Batasuneko B motako gidabaimen izatea.
Onartzea
Elektronikoa:

Deialdia eta eskaeren on-line aurkezpena www.neiker.eus / “Enplegua“ atalean.

Deialdia