Balio Zerbitzuetako teknikaria (INDUSTRIAKO teknikaria)
Bizkaia
- Industria-sektorearen premiei erantzutea eta horiek bideratzea, eta, horretarako, solaskide tekniko espezializatu gisa jardutea, eta enpresek energiaren arloan egiten dituzten kontsultei eta eskaerei arreta koordinatua ematea.
- Industria-sektorearen eta EEEko eremuen arteko elkarrizketa erraztea, zeharkako erantzuna behar duten energia-gaiak identifikatuz eta barne-kanalizazio egokia sustatuz.
- Energiaren alorrean industria-sektorearentzat interesgarria den informazioa zabaltzen laguntzea, batez ere, enpresentzat garrantzitsuak izan daitezkeen ekimen, programa, laguntza-tresna eta EEEren beste jarduera batzuei dagokienez.
- Sektore industrialak energiaren arloan dituen beharren eta bilakaeraren ezagutza eguneratua izatea, eta joerak, sortzen ari diren beharrak eta jarduerak planifikatzeko interesgarriak izan daitezkeen zeharkako gaiak identifikatzea.
- Industriek energiaren eremuan planteatzen dituzten beharrak aztertzea eta erantzun posibleak identifikatzen laguntzea, gai bakoitzean eskumena duten EEEko arloekin koordinatuta.
- Industria-enpresei laguntzea eskura dituzten laguntza-tresnak ezagutzen, eta beren beharren arabera aplika daitezkeenei buruzko informazioa eta orientazioa ematea.
- Industria-sektorearen energia-beharrekin eta lanpostuaren eremuan garatutako jarduerekin lotutako txostenak, azterketak, oharrak eta dokumentazio teknikoa egitea.
- Lanpostuaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren antzeko beste eginkizun batzuetan parte hartzea, edo zuzeneko arduradunak agintzen dizkionetan, baldin eta lanpostuaren xedearekin eta jardute-eremuarekin zerikusia badute
Industria Ingeniaritzako unibertsitate-gradua, edo horren baliokide diren unibertsitate-ikasketak.
Bereziki baloratuko da energiaren arloko prestakuntza edo espezializazio osagarria
Euskara eta Ingelesa: C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidea
Deialdiaren oinarrietan adierazitakoak.
Ez dago gai-zerrendarik
