Balmasedako Udaleko hainbat plaza

2026/08/25 - 2026/09/21
Inprimatu
Balmaseda
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Balmasedako Udala
Lehiaketa:
Balmasedako Udaleko hainbat plaza
Plaza-banaketa:
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:
  • Artxibozain plaza: Unibertsitate-graduko titulua edo baliokidea izatea ala lortzeko aukera izatea eskakizunak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Izangaiak baliokidetasuna aurkeztu beharko du administrazio eskudunak egindako ziurtagiriaren bidez.
  • Zerbitzu soziokulturaletako teknikaria: Unibertsitate-graduko titulua edo baliokidea izatea ala lortzeko aukera izatea eskakizunak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Izangaiak baliokidetasuna aurkeztu beharko du administrazio eskudunak egindako ziurtagiriaren bidez.
  • Lehen mailako argiketari-ofiziala: DBHko titulua edo baliokidea edukitzea, bai eta instalatzaile elektrikoaren titulua edo eginkizunetan aritzea ahalbidetzen duen titulua ere.
  • Administrazio orokorreko teknikaria: Unibertsitate-graduko titulua izatea (Zuzenbidea, Politika, Ekonomia edo Enpresa Zientziak, Merkataritzako intendentea edo aktuarioa) edo baliokidea izatea ala lortzeko aukera izatea eskakizunak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Izangaiak baliokidetasuna aurkeztu beharko du administrazio eskudunak egindako ziurtagiriaren bidez.
Hizkuntza eskakizuna:

Artxibozaina: 3. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta izatea eskabideak aurkezteko unean.

Zerbitzu soziokulturaletako teknikaria: 3. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta izatea eskabideak aurkezteko unean.

Lehen mailako argiketari ofiziala: Ez da eskatzen.

Administrazio orokorreko teknikaria: Ez da eskatzen.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabideak behar bezala osatuko dira oinarri hauei erantsi zaien eredu ofizialean (II. eranskina).

Izangaiek azalduko diote udal honetako Alkatetzari hirugarren oinarriko eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta erregistro orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietan aurkeztuko da 20 egun balioduneko epean, deialdia Estatutako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita

Oinarrietan azterketa-eskubideengatik tasa bat ordaintzeko beharra jasotzen da:

"Azterketa-eskubideen ondoriozko 20ko tasa ordaintzea banku-transferentzia baten bidez, honako banku-kontu honetan: ES98 2095 4408 5091 1476 8109. Transferentzia horretan, hautaketa-prozesuan parte hartu duenaren izen-abizenak eta kontzeptua adierazi behar dira"

Deialdia
Oinarriak:

Artxibozain plaza: OINARRIAK
Zerbitzu soziokulturaletako teknikari lanpostua: OINARRIAK
Lehen mailako Ofizial Argiketariaren plaza: OINARRIAK
Administrazio orokorreko teknikari lanpostua: OINARRIAK