C- KONTRATAZIO-TEKNIKARI JURIDIKOA
Arlorako zehaztutako jarduera-ildoen barruan, plangintza aplikatzen eta HAZI FUNDAZIOA osoari gauzatu beharreko aukerarik egokienei buruzko aholkularitza juridikoa ematen parte hartzea, erakundearen jardueren lege-babesean laguntza emanez eta, bere esparruaren eta eginkizunen barruan, Fundazioaren arloetako jarduerei esparru juridiko-legaletik balioa erantsiz.
Erantzukizun-arlo nagusiak:
Adierazpen gisa eta zerrenda mugatzailea izan gabe, erantzukizunak honako hauetan zehaztu daitezke:
1. Sektore publikoko kontratazioa
Kontratazio publikoari buruzko araudia aplikatzen eta HAZI Fundazioaren kontratazio-prozedurak izapidetzen eta haien jarraipena egiten laguntzea.
• Fundazioaren arlo ezberdinei laguntza eta aholkularitza juridikoa ematea kontratazio publikoaren arloan, honako hauek barne: kontratuen tipologia eta araubide juridikoa, prestaketa, lizitazioa, esleipena, formalizazioa, gauzatzea eta azkentzea.
• Kontratazio-espedienteak egiten, berrikusten eta gainbegiratzen laguntzea: justifikazio-memoriak, baldintza-agiriak, publizitatea, lizitazio elektronikoa, kaudimena, esleipen-irizpideak, eskaintzen irekiera, balorazio-txostenak, errekerimenduak, esleipen-proposamenak eta kontratuak.
• Kontratuen gauzatzearen jarraipenean eta honako hauen kudeaketan parte hartzea: gorabeherak, luzapenak, aldaketak, ez-betetzeak, zigorrak, kontratuak suntsiaraztea, prozeduran atzera egitea eta kontratuak ez esleitzeko edo ez egiteko erabakiak.
• Kontratatzailearen profileko eta Euskadiko kontratazio publikoko plataformetako izapideetan laguntzea, bai eta errekurtsoen araubideari, kontratazio-arloko errekurtso bereziari eta jurisdikzio eskudunari buruzko gaietan ere.
2. Euskal sektore publiko instituzionalaren araubide juridikoa eta aplikatu beharreko araudi publikoa
Euskal sektore publikoko erakundeak arautzen dituen araudia aplikatzen eta aholkularitza juridikoa ematen laguntzea, bereziki HAZIren jarduerari eta funtzionamenduari eragiten dieten gaietan, kontuan hartuta fundazio-izaera duela eta bere araubide publikoaren berezitasunak.
• EAEko sektore publikoko erakundeen oinarrizko araubide juridikoari buruzko aholkularitza ematen laguntzea, Euskal Sektore Publikoaren 3/2022 Legearen eta aplikatu beharreko gainerako araudiaren arabera, txosten juridikoak egitea barne.
• Sektore publikoaren araubide juridikoari eta administrazio-prozedurari buruzko autonomia-erkidegoko eta Estatuko araudia aplikatzea, bereziki 39/2015 eta 40/2015 Legeak, aplikagarriak diren neurrian, errekurtsoei eta erantzukizunari buruzko gaiak barne.
• Euskal sektore publikoko erakundeen ekonomia-, aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko aholkularitza ematen laguntzea.
• Langileen arloko araudia, lan-kontratazioari buruzkoa, enplegu publikora sartzeko printzipioak eta euskal enplegu publikoari buruzko araudia aplikatzen laguntzea, fundazio publikoei aplikatu beharreko berezitasunak kontuan hartuta.
• Laguntza juridikoa ematea gardentasunaren, gobernu onaren, datu pertsonalen babesaren, osotasunaren, bateraezintasunen, interes-gatazken eta araudia betetzearen arloan.
• HAZIk merkataritza-sozietateetan eta bestelako erakundeetan parte hartzetik eratorritako lege-alderdiei buruzko aholkularitza ematen laguntzea, bere ezagutza espezifikoa eskainiz.
• Marken eta industria-jabetzako eskubideen arloko aholkularitza ematen eta kudeaketa-lanak egiten laguntzea.
3. Euskal sektore publikoko fundazioen araubide juridikoa eta funtzionamendua
HAZIren fundazio-izaerarekin, haren gobernu-organoekin eta euskal sektore publikoko fundazioa izateagatik dagozkion betebeharrak betetzearekin lotutako aholkularitza juridikoa ematen laguntzea.
• HAZIren fundazio publiko izaeratik eratorritako alderdi juridikoei eta izaera horri dagozkion legezko betebeharrak betetzeari buruzko aholkularitza ematen laguntzea.
• Babesletzaren aurrean egin beharreko izapide eta jarduketetan parte hartzea, komunikazioak, baimen-eskaerak, inskripzioak eta dagozkion gainerako betebeharrak barne.
• HAZIren Patronatuko Idazkaritza Juridikoaren zereginetan laguntzea: aktak eta ziurtagiriak egitea, erabakien jarraipena egitea eta Patronatuaren osaerari, eskumenei, funtzionamenduari eta erantzukizunei buruzko aholkularitza ematea.
4. Hitzarmenak, laguntzak, dirulaguntzak eta lankidetzarako beste tresna batzuk
Fundación HAZI Fundazioak parte hartzen duen hitzarmenei, laguntzei, dirulaguntzei eta lankidetzarako eta finantzaketarako beste tresna batzuei buruzko aholkularitza ematen eta horiek egiten eta juridikoki gainbegiratzen laguntzea.
• HAZI Fundazioa tartean duten eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen mende berariaz ez dauden kontratuak eta/edo lankidetza-hitzarmenak edo akordioak idazteko eta gainbegiratzeko laguntza-lanetan parte hartzea, kasu bakoitzean eskatutako legezkotasun-baldintzak betetzen direla egiaztatzen lagunduz.
• Kasu bakoitzean tresna juridiko egokia zehazten laguntzea, honako hauek bereiziz: kontratuak, hitzarmenak, bitarteko propioei egindako enkarguak, ekarpenak, babesletzak eta lankidetzarako edo finantzaketarako beste formula batzuk.
• Laguntzen oinarriak, deialdiak eta laguntzak eta dirulaguntzak emateko gainerako tresnak arautzen eta egiten laguntzea, hala badagokio, bai eta kudeaketa-, justifikazio-, kontrol- eta itzulketa-prozeduretan ere, HAZIk erakunde laguntzaile edo kudeatzaile gisa jardutea barne.
5. Aholkularitza juridikoa, araudiaren eguneratzea eta etengabeko hobekuntza
• HAZIren arloetako ohiko jarduerarekin lotutako kontsulta juridikoei erantzuten eta horiek ebazten laguntzea, arloko arduradunaren gainbegiradapean.
• Bere jakintza-arloan sortzen diren legegintza-, jurisprudentzia- eta doktrina-berrikuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
• Bere jakintza-arloko hitzaldietara, jardunaldietara eta abarretara joatea, erakundeekin harremanetan jartzeko eta izan daitezkeen soluzio berrien eta etorkizuneko proiektuen berri izateko.
6. Araudia betetzea eta barne-prozedurak
• EKUL erabiltzea HAZI Fundazioaren politikak eskatzen duen funtzio eta eskakizun guztietan.
• Parte hartzea HAZI Fundazioarentzat beharrezkoak diren barne-prozesuak definitzen, birdefinitzen eta ezartzen.
• Barne-araudia eta Zuzendaritzaren gidalerroak betetzea, bai eta Zuzendaritzak eskatutako zeregin guztiak ere.
Zuzenbideko lizentziatura edo unibertsitateko gradu ofiziala, Zuzenbideko Gradua barne hartzen duen edozein unibertsitateko titulazio bikoitz ofizial barne, edo aplikatu beharreko araudiaren arabera behar bezala aitortutako atzerriko titulazioa. Ministerioak emandako titulazio ofizialak edo hark homologatutako titulazioak soilik onartuko dira.
Euskarako C1 maila edo baliokidea
• Gutxienez 18 hilabeteko esperientzia egiaztatua kontratazio publikoko eta aholkularitza juridikoko lanetan, sektore publikoko erakundeetan edo erakunde horientzat.
• B motako gidabaimena.
• Joan-etorriak egiteko prestasuna..
