C- MARKAK ETA MERKATUAK (Nekazaritzako elikagaien ekitaldien antolatzailea)

2026/11/09 - 2026/11/20
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
FUNDACIÓN HAZI FUNDAZIOA
Lehiaketa:
C- MARKAK ETA MERKATUAK (Nekazaritzako elikagaien ekitaldien antolatzailea)
Lanpostua:
C- MARKAK ETA MERKATUAK (Nekazaritzako elikagaien ekitaldien antolatzailea)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Arlorako definitutako jarduketa-ildoen barruan, sustapen-ekintzak diseinatu eta garatzea Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriako produktuak merkaturatzeko. Hala, kalitatearen eta bikaintasunaren irudia hobetu eta indartzen duten proiektuak kudeatuko ditu, eta sektoreko enpresei lagunduko die, bere eginkizunaren azken emaitza onartuz arloan ordezkaritza handiagoa duten postuen aurrean eta, dagokionean, azken bezeroaren aurrean.

Erantzukizunpeko arlo nagusiak:

1.- Sustapen- eta merkatu-ekintzak diseinatu eta kudeatzea, sektoreko eta euskal nekazaritzako elikagaien industriako produktuekin lotuta:

• Ekintza-planak egiten parte hartzea, garatu behar diren balizko ekintzak proposatuz, sustapen-ekintzen eta -ekitaldien urteko egutegiaren arabera (sustapenak, dastatze-saioak, feriak, etab.).

• Egindako ekintzak jarraitzea, eta arloko arduradunari jakinaraztea, batetik, ekintzen emaitzak eta, bestetik, planifikatutakoarekiko desbideratzeak, desbideratzeen arrazoiak aztertuz eta konponbideak proposatuz.

• Estatuko eta nazioarteko feriak eta zuzeneko eta zeharkako bestelako merkataritza-misioak koordinatzea, kudeatzea eta parte hartzea; harreman publikoak eta kanpokoak kudeatuko dira enpresen eta erakundeen arteko aholkularitza- eta bitartekaritza-alderdietan.

• Bitartekaritza- eta negoziazio-lanak bezeroen (nagusiki, banaketa kate handiak) eta hornitzaileen artean akordioak negoziatu eta gauzatzeko; helburua izango da euskal nekazaritzako elikagaiak sustatzea kalitate bereizmenarekin edo gabe nazioan eta estatuan (produktuen salmenta-baldintzak, publizitatea, linealetan kokatzea, etab.).

• Lizitazioak kudeatzea bere jarduketaren arloan (ebaluazio-irizpideen proposamena, merkataritza-harremana enpresa lizitatzaileekin, etab.).

2.- Jarduerak eta zeregin teknikoak proposatu eta garatzea sustapen-ekintzak eta merkaturatze-kanal desberdinetan lankidetzak kudeatu eta ekoiztearen harira:

• Berezko sustapen-ekintzak eta/edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek antolatutakoak kudeatzen eta garatzen parte hartzea:

 Ekitaldiaren eduki zehatza antolatzea eta, horretarako, jarduerak definitzea azpikontratatutako enpresekin batera bai eta jarduera-agenda zehatza egitea ere edo, bidezkoa bada, helburuak definitzen parte hartzea beste erakunde batzuekin dagoen lankidetza-mailaren arabera.
 Ekoizleei eta/edo enpresei berri ematea ekintzei buruz parte hartzeko eta bertan izateko deialdiak abiaraziz; beren Business Agendak antolatuko dira ekitaldia efizientziaz aprobetxatzeko.

 Ekoizpenari buruzko logistika guztia kudeatzea: kokagunea, baimenak kudeatzea, administrazio publikoekin (udalak, etab.) negoziatzea, standen egoera feriaren barruan eta instalazio guztien muntatze- eta desmuntatze-estrategia.

 Diseinu grafikoa definitzea eta produktu partaide guztiekin bat datorren irudia diseinatzea HAZI FUNDAZIOAren eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren irizpideen arabera.

 Halabeharrezko dokumentu- eta administrazio-kudeaketa sustapen-materialen gutxieneko stocka ziurtatzea.

 Ferien inpaktua aztertu eta baloratzea kanpoko inkesten eta/edo barne-bileren bidez.

• Erakunde publiko eta/edo pribatuekin sustapen-ekintzen kudeaketan eta garapenean parte hartzea merkaturatze-kanal desberdinetan:

 Sustapen-ekintzen oinarrizko elementuak negoziatzea (datak, zentroak, epeak, produktuak, estiloa, kokapena, etab.), bai eta merkaturatze-kanaletan sartu behar diren erreferentzia berriak ere.

 Aukera desberdinak aztertzea eta, beharrezkoa bada, enpresa espezializatuak azpikontratatzea merkatu berrietan edo/eta dagoeneko finkatuak daudenetan sustapen-ekintzak dinamizatzeko, fase desberdinak ikuskatuz (instalazioa, desmuntatzea, garatzea eta emaitzak).

 Sustapen-ekintzen ustekabeko egoerak eta/edo zailak kudeatzea eta konponbide edo planteamendu berriak eskaintzea gorabehera zehatzak ebazteko.

 Etengabe eta sistematikoki jakinaraztea sustapen-ekintzen bilakaera alderdi interesdunei, eta, bidezkoa bada, aldagai nagusiak aztertzeko txostenak egitea.

 Dauden beharrak detektatzea, bai ekoizpen-sektorean bertako eta gertuko merkatuetan salmenta dinamizatzeko, bai eta tokiko merkatuetan ere produktuen merkaturatzea hobetzeko eta sustapen-ekintza egokiak diseinatzeko.

 Gorabeherak detektatzea merkaturatze-kanaletan, aldizkako txostenetan islatzea eta konpontzea.

 Berariaz, sustapen-ekintzak diseinatzea Estatuko HORECA kanalean gauzatzeko, kanalaren oraingo egoera aurretiaz aztertu eta baloratu ondoren; ekintza bakoitza banaka jarraitzea eta gorabeheretarako konponbideak proposatzea.

3.- Lankidetzan jardutea Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriako ekoizleekin eta enpresekin, berariazko ezagutza teknikoa baliatuz, aholkularitza- eta kontsulta-lanetan:

• Ekoizleei eta enpresei garatuko diren ekintza planifikatuei buruz.

• Ekoizleekin eta enpresekin negoziatzea produktuen kokapenari buruz kudeaketa-planetan planteatutako etorkizuneko ekintzetarako.

• Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriako eta HAZI FUNDAZIOko pertsonen arteko komunikazioan laguntzea sustapen-ekintzak garatzeko.

• Bitartekaritza-lanak bezeroen eta hornitzaileen artean (biak dagoeneko definituta) akordioetara iristeko; helburua izango da euskal nekazaritzako elikagaiak sustatzea kalitate bereizmenarekin edo gabe erkidegoan eta estatuan (produktuen salmenta-baldintzak, publizitatea, linealetan kokatzea, etab.).

4.- Partzuergoko proiektuak identifikatzen, zehazten eta teknikoki garatzen modu aktiboan parte hartzea:

• Arloko balizko aukerak/beharrak planteatzea proiektu bihurtu ahal izateko.

• PP eta KB Arloarekin koordinatzea partzuergoko proiektuetan eta programetan parte hartzeko.

• Proiektuaren hautagaitzak egiten parte hartzea.

• Arloari esleitutako proiektuen kontrol teknikoa administratiboa eta finantzarioa egitea.

• Eskatutako txostenak egitea.

• Arloari adjudikatutako proiektuaren itxiera teknikoa eta finantzarioa koordinatzea.

5.- Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzetan jardutea:

• HAZI FUNDAZIOko lankideak prestatzea, laguntzea eta haiekin partekatzea arloko tresnak, teknikak eta ezagutzak, eta eskea badago, kanpokoekin egitea.

• Proaktiboki parte hartzea elkarlaneko sarean beharrak identifikatu eta prestakuntza-ekintzak diseinatzeko sektorerako.

6.- Teknikoki eta bere ezagutzaren arloan etengabe eguneratzeko jarrera izatea:

• Proiektuetan ekarpena egiten denean ezagutzaren kudeaketa egokia bermatzea, bere postuko gaiei buruzko informazioa eguneratua mantenduz.

• Ezagutzaren arloan sor daitezkeen berrikuntzak eta hobekuntzak jarraitzea eta ebaluatzea.

• Lan berriak edo oraingoen aldaketak proposatzea zereginek edo jarduerek emaitza edo etekin hobea izateko.

• Hitzaldietara, jardunaldietara, eta abarrera joatea bere ezagutza arlokoak badira, erakundeekin harremanetan jartzeko eta balizko konponbide berrien eta etorkizuneko proiektuen berri izateko.

• Beste arlo eta/edo zuzendaritza batzuetako proiektuekin lankidetzan jardutea, postuko gaitasun eta aholkularitza teknikoa behar badute.

7.- HAZI FUNDAZIOAren barne-prozesuen araudia betetzea:

• EKUL/EKULNET erabiltzea HAZI FUNDAZIOAren politikak eskatzen dituen funtzionaltasun eta errekerimendu guztiekin.

• HAZI FUNDAZIOrako ezinbestekoak diren barne-prozesuak definitzen, birdefinitzen eta ezartzen parte hartzea.

• Arauak eta prozedurak betetzea eta betearaztea lan-arriskuen prebentzioaren, ingurumenaren eta kontratazio publikoaren gaietan, baldin eta zuzenean eragiten badizkiote erakundeari.

• Erreferentziazko eredu izatea eta banako konpromiso- eta erantzukizun-jarrera azaltzea barne-araudia betetzeko orduan.

• Barne-araudia eta Zuzendaritzaren gidalerroak betetzea, bai eta Zuzendaritzak eskatzen dizkion zeregin guztiak egitea ere.

Titulazioa:

Unibertsitate-diploma/-gradua enpresa gaietan, enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, marketinean, turismoan edo antzekoan

Hizkuntza eskakizuna:

• Euskara: C1 maila edo baliokidea.
• Ingelesa: C1 maila edo baliokidea.

Beste baldintza batzuk:

• Urte bateko gutxieneko esperientzia frogagarria Marka eta Merkatuen teknikari-lanetan edo sustapen- eta merkataritza-ekintzak garatzen.
• Ezagutza eta esperientzia aurreratuak erabiltzailearen aplikazio informatikoetan (ofimatika, office…)
• B motako gidabaimena.
• Barneko joan-etorrietarako eta atzerrirako joan-etorrietarako prest egotea.