Ekonomikoetako administrari lanpostu
Bizkaia
Zerbi tzu Ekonomikoetako administrari, bi plaza, HE 2
Titulazioa taldearen arabera: gradua edo titulazio baliokidea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE, derrigortasun-data igarota
— Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorra(Lauaxeta plaza, 1) 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Eskatzaileek beren nortasuna egiaztatu beharko dute udal langileen aurrean.
— Eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatutako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen entregatuko dira, gutun-azal irekian, posta-funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien.Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.
