Energia Azterketa eta Plangintzako teknikaria. Sare Elektrikoak
Bizkaia
- Sareen analisia eta diagnostikoa: Euskadiko garraio- eta banaketa-sare elektrikoen diagnostiko teknikoak egitea, eta, horretarako, sare horien egungo egoera, ahalmen erabilgarria, muga teknikoak, indartze-premiak, energia berriztagarrien integrazioa, elektrifikazioaren ondoriozko eskaera-bektore berrietarako sarbidea, konexioa eta egokitzapena aztertzea.
- Plangintza elektrikoaren jarraipena: Garraio- eta banaketa-sareen plangintzen eta inbertsioen jarraipena eta ebaluazioa egitea, eta inbertsioak nola gauzatu diren eta lurraldearen energia-beharretara eta EAEko energia-plangintzaren helburuetara egokitzen diren aztertzea.
- Sektorekako eta zeharkako koordinazioa: EEEko arlo eta sailekin eta sare elektrikoen plangintzan eta garapenean parte hartzen duten kanpoko eragileekin koordinatzea, beharren eta lehentasunen ikuspegi partekatua eskainiz eta jarduerak behar bezala lerrokatzen lagunduz.
Harremanetan egotea enpresa energetikoekin, operadore eta banatzaileekin, administrazioekin, erakunde erregulatzaileekin eta beste eragile sektorial batzuekin, bilera tekniko eta estrategikoetan parte hartuz eta posizionamenduak aztertzeko eta definitzeko irizpideak emanez.
- Laguntza teknikoa eta aholkularitza: Txostenak, ohar teknikoak, azterketa konparatiboak eta erabakiak hartzeko euskarri-dokumentazioa egitea, posizionamendu teknikoak definitzea eta sistema elektrikoarekin lotutako programak eta jarduerak diseinatzea.
Era berean, goian aipatutakoen antzeko beste eginkizun batzuetan ere parte hartu ahal izango du, baldin eta bere helburuak betetzeko beharrezkoak badira edo zuzeneko arduradunak esleitzen badizkio, betiere lanpostu honen xedeari begira
Ingeniaritzako unibertsitate-gradua edo unibertsitate-ikasketa baliokideak, bereziki Antolaketako Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa edo antzekoa
Euskara eta Ingelesa: C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidea.
Esperientzia
• Azken 7 urteetan, garraioko edo banaketako sare elektrikoen eremu espezifikoan, gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia izatea, eta esperientzia hori sektore elektrikoko enpresetan nahiz aholkularitzetan, ingeniaritzetan edo beste erakunde batzuetan lortu izana, sare horiekin zuzenean lotutako azterlanak, proiektuak, laguntza teknikoak edo aholkularitza-lanak eginez.
Ezagutzak:
• Informatika: Maila aurreratuko programa ofimatikoak.
• Sistema elektrikoaren funtzionamendua, arreta berezia jarrita energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetan.
• Sare elektrikoen plangintza, garapena eta operazioa, gaitasun irizpideak, indartze beharrak, horniduraren kalitatea eta eskariaren bilakaera barne.
• Sare elektrikoetarako sarbide- eta konexio-prozedurak, eta energia-metaketa eta elektrizitate-kontsumo berrien integrazioari lotutako baldintzatzaile teknikoak.
• Garraio- eta banaketa-sareen plangintza-prozesuak, eta eskaera-agertokiak sortzea.
• Sare elektrikoei eta sistema elektrikoko agenteek betetzen dituzten funtzioei aplikatu beharreko Estatuko eta Europako araudia
Posta elektronikoz: 2026003@araba.eus helbidera
Ez dira aurrez- aurre aurkeztutako eskaerak onartuko
Ez dago gai-zerrendarik.
