ERDI-MAILAKO TITULUDAN. LAN-HARREMANAK

2025/11/17 - 2025/12/05
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
Lehiaketa:
ERDI-MAILAKO TITULUDAN. LAN-HARREMANAK
Lanpostua:
ERDI-MAILAKO TITULUDAN. LAN-HARREMANAK
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Lan Harremanetan Diplomatua edo Lan Harremanetan Gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

 3. hizkuntza-eskakizuna (C1-C1 ).

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu kideetakoren baten nazionalitatea izatea edo, bestela, EuroparBatasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorriaskea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea.Era berean, Europar Batasuneko estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izangodute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideenondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, eta ondorengoakhogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, berenkontura bizi badira.Halaber, atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, aurreko lerrokadetan sartuta ez badaude ere,baldin eta Espainiako estatuan legezko bizilekua badute.

b) Deitutako lanpostuari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan-kontratua sinatu aurretikepaimahaiak onartutako izangaiei zenbait proba eta osasun-azterketa egin ondoren. BilbaoBizkaia Ur Partzuergoak zehaztutako zerbitzuetan egingo da azterketa hori.Hautaketa-prozesuan zehar epaimahaiak beharrezkotzat jotzen badu, Bilbao Bizkaia UrPartzuergoari eskatu ahal izango dio egokitzeko zailtasunak dituzten izangaiei behar diren probaketa osasun-azterketak egin ditzatela, deialdiaren lanpostuetan egin ohi diren jarduerei dagokienez betekizun hori betetzen dutela egiaztatzeko, hautaketa-prozesua amaitu arte itxaronbehar izan gabe.

c) 16 urte beteta edukitzea eta legez ezarritako erretiratzeko adin arrunta ez izatea. Txanda itxia(txandakakoa) duten lanpostuetarako deialdietan, 18 urte beteta eduki beharko dira, LangileenEstatutuaren 6.2 artikuluari jarraikiz.

d) Dagokion lanposturako eskatutako titulazioa edukitzea edo haren agiriak jaso ahal izatekoeskubideak ordainduta egotea. Atzerriko titulazioei dagokienez, homologatuak daudela frogatzenduten agiriak eduki beharko dira.Goi-mailako unibertsitate-titulazioaren betekizuna (lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza) dutendeialdietan, graduko titulazioa eta unibertsitate-masterra (urriaren 29ko 1393/2007 ErregeDekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututa) edukitzeak dagokion lanposturako aplikatubeharreko legeriak kasu bakoitzean ezarritako baliokidetasuna izango du. Erdi-mailakounibertsitate-titulazioaren (unibertsitate-diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa)betekizuna duten deialdietan, graduko titulazioa eta unibertsitate-masterra (urriaren 29ko1393/2007 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan araututa) edukitzeak dagokionlanposturako aplikatu beharreko legeriak kasu bakoitzean ezarritako baliokidetasuna izango du.Horretarako, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan (MECES) etaKualifikazioen Europako Esparruan (MEC) ezarritako korrespondentzia-mailak aplikatuko dira.

e) Diziplinazko espediente batez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegokoorgano konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpenjudizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izateaere, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko.Atzerritarra izanez gero, ez egotea desgaituta edo antzeko egoeran, eta bere estatuan lanpublikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplinazko zigorrik edo parekorik ez izatea.

f) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpeegon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarrekoarautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berakaukeratzeko emandako eskubidean.

g) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa-prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako bestebetekizun guztiak bete beharko dituzte.3.2 Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzteeskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Era berean, hautaketa-prozesuak dirauenbitartean eta kontratatuak izan arte, betekizun horiei guztiei eutsi beharko diete.Onartua izateko eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek eskaeranadieraztea eskatutako betekizunak betetzen dituztela, alde batera utzi gabe betekizun horiekegiaztatzeko prozeduraren fasea.

Oharrak:

 

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:
  • Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan:

— Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

— Done Bikendi kalea 8, Albia I eraikina, beheko solairua. 48001-Bilbo.