Errenteriako Udaleko komisariorde plaza bat
Gipuzkoa
Komisariorde plaza (1)
- Eskala exekutiboko plaza da, udal funtzionarioen plantillako A sailkapen profesionalekoa eta A2 azpitaldekoa
Unibertsitate gradua, ingeniaritza teknikoa, unibertsitate diplomatura (edo lizentziaturako lehenengo 3 urteak gaindituak), arkitektura teknikoa, LH3 e baliokidea.
Euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea, bai hautapen prozesuan zehar egingo diren proben bidez, bai zortzigarren oinarrian aipatzen diren agirietako baten bidez.
B eta A2 gidabaimenak indarrean izatea.
18 urte bete izana eta 45 urte egin gabe izatea.
- Eta oinarrietako 2. puntuan adierazitako gainerako guztiak.
Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren aplikatibo informatikoaren bidez (www.errenteria.eus), horretarako deialdi bakoitzerako eskuragarri dagoen formulario elektronikoa bete beharko da, hautagaiak tramitazioa amaitu eta sinatutakoan sarrera erregistro elektroniko bat sortuko duena.
- Deialdian parte hartu ahal izateko, izangaiek azterketa-eskubide gisa 20 euro ordaindu beharko dituzte
