Errigoitiko Udalaren zerbitzu anizkoitzetako langile plaza lehiaketa-oposizio bidez.

2026/08/12 - 2026/09/08
Inprimatu
Errigoiti
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errigoitiko Udala
Lehiaketa:
Errigoitiko Udalaren zerbitzu anizkoitzetako langile plaza lehiaketa-oposizio bidez.
Lanpostua:
Zerbitzu anizkoitzetako langilea
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
AP (Lanbide Taldea)
Eginkizunak eta atazak:

Espazio publikoen eta lorategien mantentze-lanak, garbiketa, hiri-altzarien eta seinaleztapenen muntaia eta mantentze-lanak, igeltserotza, elektrizita tea, soldadura, iturgintza, arotzeria eta udal-zerbitzuei dagozkien gainerako lanak

Titulazioa:
  • Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

     

Hizkuntza eskakizuna:
  • PL1, nahitaezkotasun datarik gabe

Beste baldintza batzuk:

1. Dagozkien hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, hauek beharko dira:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu kideetako baten nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen ondorioz langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion beste estatu bateko naziokoa izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, baita haien ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bereizita ez badaude, ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak izanik edo adin horretatik gorakoak izanik haien kontura bizi badira.

b) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroko adina ez izatea.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua, Bigarren Hezkuntzako Gradua tua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Oinarrizko LH edo baliokidea izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzeko datan hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek dagokion balio kidetza edo tituluaren homologazioa egiaztatzen duen agiria egiaztatu beharko dute.

d) Bete beharreko eginkizunei dagokien gaitasun funtzionala izatea.

e) Administrazio Publikoetako edozeinen zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea, ez eta epai-ebazpen bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko edo berariazko desgaikuntzarik ez izatea, funtzionario-kidegoan edo -eskalan sartzeko, edo, lan-kontratuko langileen kasuan, baztertua edo desgaitua izan zen egitekoen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko naziokoa izanez gero, desgaituta edo horren baliokide den egoeran ez egotea, ez eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik jaso ez izatea, bere estatuan, modu berean, enplegu publikorako sarbidea eragozten duenik.

e) Administrazio Publikoen zerbitzurako langileen bateraezintasunen gaiko indarreko araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasun kausa legalik ez izatea.

2. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitzeko datan eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte, eta hautapen-prozeduran zehar mantendu.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen edozein lekutan aur keztu ahal izango dira.

Correos bulegoen bidez aurkeztutako eskabideak gutunazal irekian aurkeztu behar ko dira, Correoseko langile funtzionarioek data eta zigilua jar diezaieten, ziurtatu aurretik.