Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala
Plaza-kopurua:
49
Plaza-banaketa:

49 plaza eskainiko dira txanda irekian, honela banatuta:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 47

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 10
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 35
  • 4. hizkuntza-eskakizunarekin: 2

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2

  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak:

041301 Administrazioa eta enpresa
041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa
031101 Ekonomia
041201 Finantza eta aktuariotza
041202 Finantzak eta kontabilitatea

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– 3 urteko esperientzia kontuen auditoretzak egiten, auditoretza-enpresa batean edo administrazio publikoetako barne-kontroleko organoetan, edo Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda egotea.
Merezimenduak alegatzeko izapidean erantzukizunpeko adierazpenaren bidez alegatu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

– Ingelesa edo frantsesa, B1 maila
Ondorio horietarako, honako lege-xedapen hauetan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriek balioko dute soilik: 117/2015 Dekretuaren eranskina (117/2015 Dekretua, ekainaren 30ekoa, hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako), eta 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak oinarrizko izaeraz ezartzen dituena.
Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
Beste erakunde batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.

– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskala duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko izendapenarekin, Administrazioa eta enpresa lizentziaren aukeran; aktuariotza- eta finantza-zientzietako lizentziaren aukeran, eta dagokion ekonomiako lizentziaren aukeran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako Eskalaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, diploma eta ingeniaritza):

031101 Ekonomia
041301 Administrazioa eta enpresa
041201 Finantza eta aktuariotza
041202 Finantzak eta kontabilitatea
041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa
031201 Politika eta kudeaketa publikoa
041601 Merkataritza
041401 Marketina
031202 Nazioarteko harremanak
042101 Zuzenbidea

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Aldagai makroekonomiko nagusiak: BPG, inflazio-tasa, langabezia-tasa, interes-motak, aldaketa-mota, gastu publikoa, zor publikoa eta pribatua, ordainketa-balantza eta inbertsioa.

2.– Oinarrizko magnitude makroekonomikoak: Nazio-produktua. Kontsumoa eta inbertsioa. Nazio-gastua. Nazio-produktu gordina eta nazio-produktu garbia. Nazio-errenta. Errenta baliagarria. Kontsumoa eta aurrezkia. BPGren kalkulua.

3.– Hazkunde ekonomikoa. Kapitala pilatzea eta garapen tekniko exogenoa. Solow eredua. Solow eredua giza kapitalaren metaketarekin handituta. Ramsey-Cass-Koopmans eredua. Hazkunde endogenoaren ereduak: errendimendu gorakorrak, giza kapitala eta berrikuntza teknologikoa.

4.– Lehiakortasunaren analisia, produktibitate-adierazleen bidez (lan-kostu unitario nominalak eta errealak).

5.– Produkzioaren teoria. Produkzio-funtzioa. Kurba isokuantak eta isokostuak. Produkzio homogeneoaren funtzioa. Errendimendu beherakorren legea. Cobb-Douglas-en produkzio-funtzioa.

6.– Eskariaren eta erabilgarritasunaren teoria. Kontsumitzailearen portaera. Errenta-efektua eta ordezkapen-efektua. Kontsumo-ohiturak.

7.– Diru-politika eta haren instrumentalizazioa. Diru-politika konbentzionalaren transmisio-mekanismoak. Prezio-zurruntasunak, soldata-zurruntasunak eta finantza-marruskadurak. Diru-politikaren eragiketa ez-konbentzionalak.

8.– Banka-batasuna: zutabeak eta arau-kode bakarra. Kapital-merkatuen Batasuna. Europako Banku Zentrala. Egonkortasunerako Mekanismo Europarra.

9.– Europar Batasuneko finantzak eta EBko aurrekontua. Urte anitzeko egungo finantza-esparrua. Ekonomia-kohesioa: eskualde-politika eta aurrekontu- eta finantza-tresnak.

10.– Europar Batasuneko merkatu bakarra. Salgaien, zerbitzuen, pertsonen eta kapitalen zirkulazio askearen printzipioa. Lehia-politika. Europar Batasunaren merkataritza-politika.

11.– Euskal ekonomia analizatzeko estatistika-iturriak. Eustat–Euskal Estatistika Erakundearen egiturazko eta koiunturazko estatistika nagusiak. Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) estatistika nagusiak euskal ekonomiarako. Eurostat bidezko nazioarteko konparazioak.

12.– Euskal ekonomia Estatuaren testuinguruan eta Europako Ekonomia eta Diru Batasunaren testuinguruan. EAEko barne-produktu gordinaren egitura eta bilakaera.

13.– Euskal ekonomiaren koiunturazko analisia. Tasen bidezko analisia. Denbora-serieen urtarokotasun-eza. Adierazle nagusiak, honako hauenak: jarduera, eskaera, prezioak eta soldatak, lan-merkatua, kanpoko sektorea, sektore publikoa eta finantza-sistema.

14.– Euskal ekonomiaren hazkundearen analisia. Faktoreen hazkundea eta faktoreen produktibitate osoa (PTF). Hazkunde-ahalmenaren esanahia. Output Gap edo produkzio-tartearen zehaztapena.

15.– Euskal sektore ekonomikoak eta lehiakortasuna. Sektore ekonomikoen sailkapena: klusterren politika. Industria Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehiakortasuna eta berrikuntza. Eskualdeko lehiakortasuna. Europako lehiakortasuna. Politika zientifiko-teknologikoa. Ikerketa eta garapena.

16.– Enpresak nazioartekotzea. Planifikazio estrategikoa eta enpresa-kudeaketa. Nazioartekotzeko laguntza-tresnak EAEn.

17.– Biztanleria eta lan-merkatua EAEn. Euskal biztanleriaren bilakaera eta etorkizuneko proiekzioak. Jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren bilakaera, eta sektore eta generoaren arabera dituzten inplikazioak.

18.– Euskal ekonomiaren kanpo-merkataritza. Nazioarteko euskal merkataritzaren jatorria, destinoa eta espezializazioa; herrialde nagusiak, arloak, produktu-multzoak eta haien maila teknologikoa. Merkataritza-fluxuak.

19.– Merkataritza-politikak eta -estrategiak Euskal Autonomia Erkidegoan. Turismoaren eta Merkataritzaren Plan Estrategikoa. Merkataritza-sektorearentzako laguntzen araudia.

20.– Sektore publikoaren jarduera ekonomikoa. Euskal sektore publikoaren koiunturazko egokitzapena eta ekonomian duen inpaktua.

21.–Eskumen ekonomikoak eta Autonomia Estatutuan, Itun Ekonomikoan eta Lurralde Historikoen Legean dagoen finantza-erregulazioa. EAEko Administrazio publikoko erakundeen antolakuntza-eredua.

22.– Erakundeen arteko finantza-harremanak. Kupoa. Ekarpenak. Tributu-sistema. Zerga nagusiak. Zuzeneko zergak. Zeharkako zergak. Harmonizazio fiskala Europar Batasunaren esparruan.

23.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundien ekarpenak. Banatu beharreko baliabideak zehaztea. Banaketa bertikalaren eredua. Banaketa horizontalaren eredua. Doikuntza Funts Orokorra. Toki-entitateen partaidetza tributu itunduetan.

24.– EAEko Ogasun Nagusia: Kontzeptua, araudia, jarduera publikoa, prerrogatibak. EAEko Aurrekontu Orokorrak eta EAEko Aurrekontu Orokorren legeak. Ogasunaren eta finantzen arloan ardura duen sailaren eskumenak. Sailen eskumenak.

25.– EAEko Ogasun Nagusiaren edukia: eskubideak eta betebeharrak. Eskubideen babesa (bermeak eta erantzukizunak).

26.– Euskal sektore publikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren antolaketa instituzionala: entitate-motak eta haien sailkapena. EAEko Sektore Publikoaren osaera.

27.– Ogasunaren eta finantzaren, ekonomia-politikaren, industria-politikaren eta merkataritzaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen egitura, eginkizunak eta jarduketa-ildoak. Sail horiei atxikitako sektore publikoko entitateak.

28. Euskal Autonomia Erkidegoko finantzak: EAEko Diruzaintza Nagusiaren araubidea. Kutxak eta kontuak kudeatzea. Diru-sarrerak: EAEko Ogasun Nagusiaren diru-sarrera nagusiak. Ordainketak: ordainketa-modalitateak. Transferentziak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaz bestelako entitate publikoei.

29.– Finantzaketa Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeei. Gordailu eta Bermeen Erregistroa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldeko bermeena. Euskal Autonomia Erkidegoaren zorpetze-araubidea. Bermeak emateko araubidea.

30.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa. Diru-bilketaren kudeaketa: diru-bilketaren kontzeptua, eremua eta organoak.

31.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa. Betebeharra eteteko moduak. Ordainketa: legitimazioa, tokia, epea eta ordainketa-modalitateak. Ordainketa-efektua, egozpena eta ordainketa-frogagiria. Diru-bilketa soberakinak: diru-sarrerak itzultzea.

32.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa. Ordainketa geroratzea eta zatikatzea: lehia, eskaera eta eragina. Eska daitezkeen bermeak. Prozeduraren ebazpena: ez onartzea, artxibatzea, ukatzea edo onartzea. Geroratzearen / zatikatzearen jarraipena.

33.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketa. Konpentsazioa: zor konpentsagarriak, lehia, modalitateak eta eraginak.

34.– Betebeharra azkentzeko beste era batzuk. Dirua borondatezko aldian biltzea. Dirua betearazpen-aldian biltzea. Premiamendu-prozedura.

35.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak, araudi erregulatzailea. Xedapen orokorrak ezarpena eta edukia: eremu subjektiboa, eremu objektiboa eta indarraldia. Diru-sarreren egoerak eta gastuen egoerak.

36.– Aurrekontu-egitura: programen araberako egitura funtzionala, egitura organikoa eta egitura ekonomikoa. Lurralde-sailkapena.

37.– Prestatzeko prozedura. Zuzentarau ekonomikoa eta zuzentarau teknikoak. Aurreproiektuak, dokumentazioa eta egutegia. Hitzarmen-araubidea. Aurrekontu Orokorren Legea aldizkari ofizialetan argitaratzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren web-orrian zabaltzea.

38.– Aurrekontuen aldaketa-araubidea: arau orokorrak, kredituen transferentziak, aldaketak eskumenen edo gaitasunen mailan, kredituak gaitzea, kredituak eranstea, kredituak birjartzea, kreditu gehigarriak. Aurrekontuak aldatzeko espedienteen dokumentazioa eta izapidetzea: araudi erregulatzailea.

39.– Aurrekontuak egikaritzea: araudi erregulatzailea. diru-sarrerak egikaritzea eta gastua egikaritzea. Aurrekontuen likidazioa.

40.– Luzapen-araubidea: luzatutako aurrekontu orokorren araubidea.

41.– Aurrekontu egonkortasuna eta jasangarritasun finantzarioa (gaitasuna/behar finantzarioa, gastu-araua eta zor publikoa): araudi erregulatzailea. Prebentzio-, zuzenketa- eta hertsapen-neurriak. Gardentasuna.

42.– Kontabilitatearen kontzeptua. Kontabilitate-plan orokorra. Kontabilitate-printzipioak eta balorazio-arauak. Urteko kontuak: balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria.

43.– Finantza-egoeren analisia. Errentagarritasunaren analisia. Ekonomia- eta finantza-errentagarritasuna. Itopuntua. Errentagarritasun-ratioak. Enpresaren finantza-egoerak. Finantza-egoeraren analisia: kaudimena eta likidezia. Maniobra-funtsa eta lan-kapitala.

44.– Finantzetako matematika. Interes bakuna eta konposatua. Kapitalizazioa eta deskontua. Interes-tasa efektiboak eta nominalak. Errenten egungo eta amaierako balioak. Maileguen eta jesapenen amortizazioa. Errenta finkoko zorroen kudeaketako oinarrizko kontzeptuak.

45.– Enpresaren finantza-egitura. Finantzaketa propioa eta kanpo-finantzaketa. Autofinantzaketa. Cash-flowa. Inbertsio-planak eta -proiektuak. Erabakitzeko eta lehenesteko irizpideak.

46.– Enpresen finantzaketa. Estatuaren eta Europar Batasunaren laguntza-araudia. Minimis erregelamendua. Kategorien araberako salbuespen-erregelamendua (2. eta 3. atalak). Ezaugarri orokorrak. Euskal Autonomia Erkidegoko ETEei laguntzeko programak.

47.– Kontabilitate publikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Kontabilitate Publikoko Plana. Kontzeptu-esparrua: urteko kontuen irudia. Sartu beharreko informazioaren betekizunak. Kontabilitate-printzipioak, erregistro-irizpideak eta baloratzeko irizpideak. Urteko kontuak: balantzea, galdu-irabazien kontua, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria, diru-fluxuen egoera-orria eta memoria.

48.– Aintzatespen- eta balorazio-arauak: ibilgetu materiala. Ibilgetu ukiezina. Errentamenduak. Beste entitate batzuek eraikitako edo eskuratutako aktiboak. Kontraprestazioa duten sarrerak. Kontraprestaziorik ez duten sarrerak. Transferentziak eta dirulaguntzak. Ondasunen eta eskubideen esleipenak eta doako beste lagapen batzuk.

49.– Aurrekontu-kontabilitatea. Gastuaren eta diru-sarreren aurrekontua egikaritzeko faseak. Aurrekontuaren likidazioa, aurrekontuaren emaitza eta diruzaintzako gerakina. Ordainketen prozedura bereziak: aurreratutako funtsen araubidea.

50.– Aurrekontuaren emaitza eta diruzaintzako gerakina. Emaitza SECen arabera (finantzaketa-gaitasuna/-beharra).

51.– Politika publikoen ebaluazioa. Eraginaren ebaluatzeko teknikak. Kostu-mozkinen analisia, kostu-eraginkortasunaren analisia eta beste ebaluazio-teknika batzuk.

52.– Auditoretza. Auditoretzaren Legea. Oinarrizko kontzeptuak. Metodologia. Txostenak eta iritziak. Sektore publikoaren auditoretzako printzipioak eta arauak.

53.– Euskal Autonomia Erkidegoko barneko kontrol ekonomikoa: Kontrol Ekonomikoko Bulegoa. Kontabilitatea eta kontabilitate-kontrola. Kontrol ekonomiko-finantzarioak eta kudeaketakoak. Kontrol ekonomiko-administratiboa.

54.– Euskal Autonomia Erkidegoko barneko kontrol ekonomikoa: kontu-hartzailearen kontrola eta haren modalitateak. Kontrol ekonomiko-fiskala. Kontrol ekonomiko-normatiboa.

55.– Euskal Autonomia Erkidegoko kanpoko kontrol ekonomikoa: Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Egiten duen kontrolaren osaera, eremua eta hedapena, eginkizunak eta fiskalizagai diren arloak.

56.– Euskal Autonomia Erkidegoko dirulaguntza-araubidea: xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Aurrekontua justifikatzeko eta kudeatzeko prozedura. Emate-egintzak berrikustea. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Laguntzak berreskuratzea enpresen deslokalizazioen kasuan.

57.– Sektore Publikoko Kontratuen Legea: administrazio publikoen kontratuak. Xedapen orokorrak.

58.– Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak. Modalitateak. Gizarte-aurreikuspeneko planak. Modalitateak. Bazkideak eta onuradunak. Kontingentziak eta prestazioak. Araubide ekonomikoa.

Bibliografia orokorra (PDF, 260 KB)

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako eskalako bibliografia (PDF, 247 KB)