Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala
Plaza-kopurua:
10
Plaza-banaketa:

10 plaza eskainiko dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 9
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Arkitekturako lanbide arautuan jarduteko gaikuntza-titulua.

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 7ko 115/2026 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 115/2026 Dekretua, uztailaren 7koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3., eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

– Dagokion elkargo profesionaleko kide izatea. Lanpostuaz jabetzeko unean egiaztatu beharko da betekizun hori, 9.1 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arkitekturako lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza teknikoa eta arkitektura teknikoa):

073201 Arkitektura teknikoa
073202 Ingeniaritza zibila
053202 Geografia eta Lurraldearen antolaketa
073103 Hirigintza eta paisajismoa
073102 Ingeniaritza geomatikoa, topografia eta kartografia
052101 Ingurumen-zientziak
042101 Zuzenbidea

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Administrazio publiko eta instituzionalaren egitura eta antolaketa. Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru-organoen arteko harremanak, eraikingintza, hirigintza eta lurralde-antolamenduko arloan.

2.– Administrazio-kontratazioa: Administrazio publikoen kontratuak. Xedapen orokorrak. Enpresen kaudimena eta sailkapena. Kontratisten erregistro edo zerrenda ofizialak. Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia eta kontratuaren prezioa. Administrazio publikoen kontratuak prestatzea. Kontratuak adjudikatzea. Arau orokorrak. Prozedura irekia. Proiektuen lehiaketei aplikatu beharreko arau bereziak. Kontratuen ondorioak, betetzea eta azkentzea. Obra- eta zerbitzu-kontratuetarako arau bereziak. Erregistro ofizialak.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendua: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Xedea, funtzioa, gutxieneko zehaztapenak, dokumentazioa, izaera loteslea eta onesteko prozedura.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendua: lurralde-plan partzialak eta sektorialak. Xedea, edukia, izaera loteslea eta onesteko prozedura. Lurralde-plan sektorialak integratzea lurralde-antolamenduaren gidalerroekin eta lurralde-plan partzialekin.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendua: Goi-mailako interes publikoko proiektuak.

6.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-ereduaren oinarriak eta printzipio gidariak. Definitzeko elementuak.

7.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-eredua eta Ingurune Fisikoaren eta Azpiegitura Berdearen Gidalerroak. Landa-habitata.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala. Xedapen eta gidalerro orokorrak. Lurzoruaren erabileren eta jardueren definizioa. Antolamendu-kategoriak eta baldintzatzaile gainjarriak. Aplikatzeko arauak.

9.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-eredua eta hiri-habitataren gidalerroak. Hiri-sistema, hiri-berroneratzea, hiri-hazkundearen perimetroa, jarduera ekonomikoetarako lurzorua eta plangintzak bateragarri egitea.

10.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-eredua eta hiri-habitataren gidalerroak. Bizitegi-kuantifikazioa.

11.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-eredua eta paisaiaren, kultura- eta natura-ondarearen eta baliabide turistikoen gidalerroak. Gobernantza.

12.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Lurralde-eredua eta baliabideen kudeaketa jasangarriaren eta mugikortasun eta logistikaren gidalerroak.

13.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak. Zeharkako gaiak.

14.– Lurralde-plangintza sektoriala: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra. Lurralde-planak. Babes-eremuak. Euskadiko trenbide-sarearen lurralde-plan sektoriala. Jabari publikoa, babes-eremuak, eraikuntza-lerroa. EAEko ibaiak eta errekak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala. Zortasun-eremua, uren polizia-eremua. Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala. Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren babesa.

15.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea (EAELAB). Eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea.

16.– Lurralde Politikako Aholku Batzordea. Eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea.

17.– Lurzorua eta hiri-birgaitzea. Herritarrek Konstituzioko eskubide eta eginbeharretan duten berdintasunaren oinarrizko baldintzak.

18.– Lurzoruaren araubidearen oinarriak. Eraikinen Ebaluazio Txostena. Balorazioak.

19.– Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna. Jabetzaren eginkizun soziala eta lurzoruaren kudeaketa.

20.– Euskadiko Etxebizitzaren Legea. Xedapen orokorrak. Eskumenak, planifikazioa eta programazioa. Lurzoru-ondare publikoa. Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa.

21.– Euskadiko Etxebizitzaren Legea. Babes publikoko bizitegi-sistema. Babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien araubide juridikoa.

22.– Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko dekretua. Babes ofizialeko etxebizitzaren oinarrizko araubide juridikoa. Finantza-neurriak.

23.– Eraikuntzan eta hiriguneko eta landaguneko multzoetan esku hartzea.

24.– Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuak. Xedapen orokorrak. Eraikin batek bete behar dituen baldintza orokorrak egitura eta eraikuntza aldetik egokia izateko. Etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

25.– Birgaitze integratuko eremuen eta eremu degradatuen araubide juridikoa.

26.– Lurzorua eta hirigintza (legeria). Lurzoruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea.

27.– Hirigintza-antolamendua eta horrek lurralde-antolamenduarekin duen lotura. Hirigintza antolamenduaren planak eta gainerako tresnak.

28.– Plangintza- eta hirigintza-antolamenduaren gainerako tresnak izapidetzea eta onartzea.

29.– Lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzea. Hirigintza-antolamenduko planak.

30.– Kopuruak eta hirigintza-estandarrak.

31.– Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren merkatuan. Lurzoru-ondare publikoak. Azalera-eskubideak.

32.– Hirigintza-antolamendua egikaritzea. Xedapen orokorrak

33.– Jarduketa-programak egikaritzeko araubidea, jarduketa integratuak garatzeko.

34.– Sistema orokorren eta tokiko sistemen sareko zuzkidura publikoak egikaritzea. Partzelak eta orubeak eraikitzea. Obrak eta eraikinak kontserbatzea.

35.– Etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-irizpideak.

36.– Euskal kultura-ondarea: Babes-eredua. Deklarazio-prozedura. Ondarea babesteko araubide erkidea eta espezifikoa. Ondare arkeologikoa eta paleontologikoa.

37.– Euskal Kultura Ondarearen Erregistroa.

38.– Kultura-ondasunen aurri-deklarazioa.

39.– Ustezko zona arkeologikoak: zehazteko eta mugatzeko araubidea.

40.– Paisaiaren antolamendua eta babesa. Paisaiaren Europako Hitzarmena. Paisaia antolatzeko eta babesteko araudia eta figurak.

41.– Informazio geografikoko sistemak Lurralde Antolamenduan, Hirigintzan eta Ingurumenean (Udalplan, Lurraldeko Jasangarritasun Adierazleak, etab.). Geoeuskadi Datu Espazialen Azpiegiturak (DEA).

42.– Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legea. Xedapen orokorrak. Eraikuntzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.

43.– Oinarrizko araudi teknikoa. Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT) eta haren oinarrizko dokumentuak.

44.– Eraikingintzaren Kode Teknikoa: I. zatia.

45.– Oinarrizko dokumentuak. OD-ES: Egiturazko segurtasuna. Alderdi orokorrak. Dokumentazioa. OD-ES-EE: Eraikingintzako ekintzak. Alderdi orokorrak. Ekintza iraunkorrak. Ekintza aldakorrak. Ekintza akzidentalak. OD-ES-Z: Zimenduak. Alderdi orokorrak. Kalkulu-oinarriak, alderdi orokorrak. Azterketa geoteknikoa, alderdi orokorrak, edukia, konfirmazioa.

46.– Oinarrizko dokumentuak. OD-HE: Energia aurreztea. Xedea eta aplikazio-eremua. HE 0, 1, 4, 5 eta 6

47.– Oinarrizko dokumentuak. OD-HO: Osasungarritasuna: Xedea eta aplikazio-eremua. Hezetasunaren aurkako babesa; Barneko airearen kalitatea. HO 1, 2,

48.– Oinarrizko dokumentuak. OD-HZ: Zarataren aurkako babesa. Xedea. Aplikazio-eremua. Aplikatzeko irizpide orokorrak. Terminologia.

49.– Oinarrizko dokumentuak. OD-SS: Segurtasuna suteetan. Xedea. Aplikazio-eremua. Aplikatzeko irizpide orokorrak. Betetzeko baldintza partikularrak. Eraikuntza-produktuek eta eraikuntza-elementuek suarekiko dituzten portaera-baldintzak. Barne- eta kanpo-hedapena. Erabiltzaileak ebakuatzea. Suteetatik babesteko instalazioak. SI 1, 2, 3, 4 eta 5

50.– Oinarrizko dokumentuak. OD-ESI: Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna. Erortzeko, kolperen bat hartzeko edo harrapatuta geratzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Esparruetan itxita geratzeko arriskutik babesteko segurtasuna; Jendetza biltzen den egoerek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna; Mugitzen ari diren ibilgailuek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna. ESI 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9.

51.– EAEko Irisgarritasun Legea eta hura garatzeko arau teknikoak.

52.– Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT).

53.– Eraikinaren liburua - Erabilera eta Mantentze Eskuliburua.

54.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko legea. Printzipioak eta xedapen orokorrak. Ingurumen-ebaluazioa.

55.– Euskadiko Ingurumen Administrazioa. Definizioak. Ingurumen-ebaluazioa. Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura.

56.– Jasangarritasuna. Eraikinen ziurtagiri energetikoa.

57.– Eraikinen ziurtagiri energetikoaren prozedura. Efizientzia energetikoaren ziurtagiriak kontrolatzeko eta erregistratzeko prozedura.

58.– Gutxieneko segurtasun- eta osasun-baldintzak eraikuntza-lanetan.

59.– Kalitate-kontrola eraikuntzan.

60.– Eraikuntza-hondakinen kudeaketa.

Bibliografía Orokorra (PDF, 260 KB)

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko  Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamendu eskalako bibliografia (PDF, 190 KB)