Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa
Plaza-kopurua:
85
Plaza-banaketa:

85 plaza eskainiko dira txanda irekian, honela banatuta:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 81

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 24
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 23
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin 2027an: 3
  • 4. hizkuntza-eskakizunarekin: 31

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 4

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
  • 4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak:

042101 Zuzenbidea

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

– 600 orduko prestakuntza izatea lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, 3 espezialitateetan..
Erantzukizunpeko adierazpena eta egiaztagiriaren kopia arrunta entregatu beharko dira merezimenduak alegatzeko izapidean.

– Ingelesa B2.
Ondorio horietarako, honako lege-xedapen hauetan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotako titulu eta ziurtagiriek balioko dute soilik: 117/2015 Dekretuaren eranskina (117/2015 Dekretua, ekainaren 30ekoa, hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako), eta 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zenbait ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntza-ikasketen eta errege-dekretu honetakoen arteko baliokidetzak oinarrizko izaeraz ezartzen dituena.
Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
Beste erakunde batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.

– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoa duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko zuzenbideko lizentziaren aukerako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia eta diploma):

041303 Kudeaketa eta administrazio publikoa
031201 Politika eta kudeaketa publikoa
041202 Finantzak eta kontabilitatea
041201 Finantza eta aktuariotza
031101 Ekonomia
041302 Lan-harremanak eta giza baliabideak
041301 Administrazioa eta enpresa

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

26,1

C2

C2

4. HE

29

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Europar Batasuna nazioz gaindiko ordenamendu juridiko gisa: bilakaera historikoa, izaera juridikoa eta integrazio-helburuak. Europar Batasuneko erakunde-esparruaren azterketa sistematikoa. Funtzioak eta erakundeen arteko oreka.

2.– Europar Batasuneko zuzenbidea arau-sistema autonomo gisa: egiturazko printzipioak (lehentasuna, zuzeneko eragina, Estatuaren erantzukizuna). Europar Batasuneko zuzenbidearen eta barne-ordenamenduaren arteko harremanak: aplikazio judiziala, legegintzako eta erregelamenduak egiteko ahalaren gaineko eragina. Estatuak eta autonomia-erkidegoek Batasuneko Zuzenbidea prestatzen eta betearazten parte hartzea.

3.– Espainiako Konstituzioa arau juridiko gorena da: egitura, balio gorenak eta printzipio konstituzionalak. Oinarrizko eskubideak: funtsezko edukia, mugak, jurisdikzio- eta konstituzio-bermeak.

4.– Konstituzio Auzitegia: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozedurak. Konstituzio-gatazkak.

5.– Botere judiziala: justiziaren erregulazio konstituzionala. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: antolaketa eta eskumenak. Auzitegi Gorena.

6.– Estatu autonomikoa I: aurrekariak. Printzipioak. Euskal Autonomia Erkidegoak autonomia eskuratzeko prozesua. Eskumenen banaketaren eredua Espainiako Konstituzioan. Estatututik kanpo, eskumenak esleitzen dituzten arauak. Konstituzio Auzitegiaren interpretazioa.

7.– Estatu autonomikoa II: Legegintza-ahala. Autonomia erkidegoko legeak: mugak. Legegintzako eskumen partekatua: estatuko oinarriak eta autonomia erkidegoko garapena. Erregelamenduak egiteko ahala. Eskumen betearazleak: Estatuaren legeria betearaztea. Estatuaren ahalmena zaintza eta goi-ikuskapenerako.

8.– Foru-lurraldeen eskubide historikoak: Jatorria eta oinarri juridikoa. Egungo foru-araubidearen aplikazioa eta irismena.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua: izaera eta konstituzio-oinarria. Oinarrizko printzipioak. Egitura eta edukia. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, partekatuak, betearazleak. Mugak eta eskumenak baliatzeko printzipioak. Eskumen-gatazkak eta gatazkak ebazteko mekanismoak.

10.– Euskara: araubide juridikoa, esparru autonomikoan eta estatalean. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Euskara EAEko administrazio publikoetan.

11.– Euskadiko erakunde komunak. Eusko Legebiltzarra: osaera eta hauteskunde-sistema. Legegintza- eta kontrol-funtzioak. Barne-antolaketa. Lehendakaria: hautaketa eta izendapena. Eskudantziak eta erantzukizun politikoa. Eusko Jaurlaritza: egitura eta antolaketa. Funtzioak eta eskumenak.

12.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra: antolaketa-printzipioak. Administrazio-organo eta -unitateak sortu, aldatu eta ezabatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeen antolaketa: entitate-motak eta entitateen sailkapena. Administrazio orokorraren eta instituzionalaren egitura eta antolamendua.

13.– Kontrol- eta berme-organoak eta -erakundeak, Euskadin. Arartekoa: jarduketa-esparrua eta kontrolatu beharreko organismo eta entitateekiko harremana. Herri Kontuen Euskal Epaitegia: fiskalizazio-funtzioa. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea: funtzioak eta izaera. Datuak Babesteko Euskal Agintaritza: izaera eta ikertzeko ahala.

14.– Euskadiko lurralde-antolaketa: erakunde-egitura. Eskumenen banaketa Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean. Eskumen motak. Euskadiko toki-erakundeak: erregulazio konstituzionala, estatala eta autonomikoa. Antolaketa-egitura: udalak, kontzejuak eta toki-entitate txikiak.

15.– EAEko hauteskunde-sistema: Aplikatu beharreko araudia eta hauteskunde-sistemaren printzipioak. Antolaketa eta hauteskunde-prozedura.

16.– Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak: Legebiltzarraren kontrola. Zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Interpelazioen eta galderen prozedura. Agerraldiak eta ikerketa-batzordeak.

17.– Erakunde komunen eta foru-erakundeen arteko harremanak: erakundeen arteko koordinazioaren esparru juridikoa eta printzipioak. Lankidetza-mekanismoak eta gatazken ebazpena.

18.– Estatuarekiko erakunde-harremanak: lankidetza-mekanismoak. Estatuko organoetan parte-hartzea.

19.– Europar Batasunarekiko erakunde-harremanak: Euskadiren Bruselako Ordezkaritza eta haren eginkizunak. Eskualdeetako Komitean parte hartzea.

20.– Euskal sektore publikoa: osaera. Jarduteko printzipioak.

21.– Ingurumenaren esparru juridikoa EAEn: ingurumen arloko eskumenak eta ingurumen-politikaren koordinazioa. Ingurumen arloa: informazio eta parte-hartze publikoa.

22.– Hirigintza eta lurralde-antolamendua Euskadin: hirigintza arloko euskal legedia. Lurralde- eta hirigintza-planak. Eskumenak eta prozedurak.

23.– Industria, merkataritza eta kontsumoa. Industria arloko eskumenak eta industria-jardueren abiaburuko eta funtzionamenduko araubide orokorra. Zaintza eta kontrola. Kontsumo arloko ikuskapena; zehatzeko ahala. Merkataritza-jardueraren antolamenduaren arloko arau-hausteak eta zehapenak.

24.– Osasuna eta osasun publikoa. Euskadiko osasun sistema: Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoa. Euskadiko Osasun Publikoaren Sistema. Koordinazioa, lankidetza eta elkarrekintza, Euskadiko Osasun Publikoaren Sistemaren eta Euskadiko Sistema Sanitarioaren artean.

25.– Hezkuntza: EAEren eskumenak. Gobernantza, plangintza eta programa-kontratua. Hezkuntza-sistemaren ikuskaritza.

26. Segurtasun publikoa eta polizia Euskal Autonomia Erkidegoan. Segurtasun publikoaren sistema: agintariak, organoa eta plangintza. Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren antolaketa. Ertzaintza edo Euskal Polizia Autonomoa.

27.– Datu pertsonalen babesa Euskal Administrazioan: arau-esparrua. Eskubideak: irispidea, zuzenketa, ezabaketa, aurka egitea, eramangarritasuna eta mugaketa.

28.– Administrazio publikoa: administrazio publikoaren kontzeptu juridikoa. Administrazio publikoen aniztasuna. Administrazio-legezkotasunaren printzipioa.

29.– Administrazio-ahalak: kontzeptua, motak eta mugak. Autotutoretza administratiboa, deklaratiboa eta betearazlea. Diskrezionalitate administratiboa eta diskrezionalitate teknikoa. Muga juridikoak: arbitrariotasuna debekatzea eta agintea desbideratzea. Administrazio-ahalen kontrola.

30.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak: Konstituzioa, nazioarteko tratatuak eta Europar Batasuneko Zuzenbidea. Ohiturak, jurisprudentzia eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Legea eta lege motak. Lege maila duten gobernu zentralari eta Eusko Jaurlaritzari buruzko gobernu-arauak. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Erregelamenduak egiteko ahala Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan.

31.– Administrazio-prozedura erkidea: printzipio orokorrak. Hasiera, antolamendua eta instrukzioa. Prozedura amaitzea. Administrazio-isiltasuna. Interesdunen eskubideak.

32.– Administrazio-egintzak: kontzeptua eta motak. Baliodun eta eraginkor izateko betekizunak. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

33.– Xedapen orokorrak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan: Prestaketa eta prozedura hastea. Prozeduraren instrukzioa. Amaitu eta onartzea. Administrazio-prozedura erkideari buruzko arauak: prozeduraren hasiera. Antolamendua eta instrukzioa. Bukatzea: ebazpena, atzera egitea eta iraungitzea.

34.– Laguntza juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean: laguntza juridiko publikoa emateko organoak. Aholkularitza juridikoa txostenen bidez emateko funtzioa.

35.– Kontsulta-funtzioa Euskal Autonomia Erkidegoaren jardueran. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa: eskumena. Kontsulta-prozedurak.

36.– Araugintza-teknika Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: araugintza-jarraibideen printzipioak eta helburuak. Arau-xedapenak: egitura eta araugintza-teknika.

37.– Administrazio-espedientea: kontzeptua eta espedientea irispidean izateko eskubidea. Espedienteen hizkuntza. Administrazioarekiko auzien prozesuko espedienteak.

38.– Erregelamendu-ahalaren kontrola. Administrazio-bidean: ofiziozko berrikuspena. Auzibidean: administrazioarekiko auzi-errekurtsoak. Prozedura arrunta eta prozedura laburtua. Kautelazko neurriak. Errekurtsoak.

39.– Administrazio-egintzen kontrola. Barne-kontrola: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak. Kanpo-kontrola: administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Hedadura. Organoak eta eskumenak. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusia: auzietan jarduteko eginkizuna.

40.– Administrazio-antolamendua eta organoen arteko harremanak. Administrazio-antolamenduaren printzipioak. Administrazio-organoak: goi-organoak, zuzendaritza-organoak eta organo periferikoak. Organoen arteko harremanak: hierarkia, koordinazioa eta zuzendaritza. Aginduak, jarraibideak eta zirkularrak: kontzeptua eta eraginkortasun juridikoa. Kide anitzeko organoak: araubide juridikoa eta oinarrizko funtzionamendua.

41.– Eskumenak euskal sektore publikoan: deskontzentrazioa, eskuordetza, sinadura eskuordetzea. Ordezkotza, abokazioa eta kudeaketa-gomendio intrasubjektiboa.

42.– Administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa euskal sektore publikoan: lankidetza ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa. Lankidetza-hitzarmenak eta jarduera-plan bateratuak. Administrazioen arteko eskuordetzea eta eginkizunen eskuordetze intersubjektiboa.

43.– Administrazio elektronikoa euskal sektore publikoan: administrazio elektronikoaren jardunaren printzipioak. Herritarren eskubideak. Prozedura administratiboak sinplifikatzea zerbitzu eta kanal elektronikoen bidez.

44.– Administrazio publikoen erantzukizuna: ondare-erantzukizunaren printzipioak. Erreklamatzeko prozedura. Administrazio publikoetako agintari eta langileen erantzukizuna.

45.– Nahitaezko desjabetzea: kontzeptua eta oinarri konstituzionala. Desjabetzeko prozeduraren elementuak. Desjabetuaren bermeak. Nahitaez desjabetzeko epaimahaiak Euskadin.

46.– Zehatzeko ahala EAEko Administrazioan: zehatzeko ahalaren printzipioak. Zehapen-prozedura. Herritarren bermeak.

47.– Euskadiko jabari publikoa eta ondarea: jabari publikoaren araubide juridikoa. Euskal ondarearen kudeaketa eta babesa. Portuko jabari publikoa zaintzeko araubidea.

48.– Kontratazio publikoa: Europako arau-esparrua: Europar Batasuneko Zuzenbidea: erlazio hierarkikoa eta lehentasunaren printzipioa. Espainiako arau-esparrua: estatuko oinarrizko araudia. Euskadiko arau-esparrua. Kontratazio publikoaren printzipio orokorrak.

49.– Sektore publikoko kontratuen legea: aplikazio-eremua. Eremu objektiboa: “sektore publikoko kontratuak” kontzeptua eta mugaketa. Eremu subjektiboa. Kanpoan utzitako negozioak eta kontratuak. Kontratuaren objektua. Kontratu motak. Kontratuko alderdiak. Kontratua prestatu, adjudikatu eta gauzatzea.

50.– Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa. Kontratazio-organoak. Laguntza-organoak. Kontsulta-organoak. Fiskalizazio-organoak (Kontuen Epaitegia / Europar Batzordea).

51.– Erregistro ofizialak. Baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabilita, kontratuei buruzko publizitatea kudeatzea.

52.– Ordena sozialeko arau-hausteak: EAEren eskumena ikuskapen-funtzioan. Lan-arloko araudia ez betetzeagatiko zehapenen prozeduren instrukzioa eta ebazpena.

53.– Enplegu publikoa euskal administrazioetan: arau-esparrua eta sartzeko sistemak. Enplegu publikoaren printzipioak Euskadin. EAEko administrazio publikoetan enplegu publikora sartzea, karrera profesionala eta lanpostuak betetzea: sartzeko sistemak eta hautaketa-sistemak.

54.– Euskal administrazioen zerbitzuko langileen estatutu juridikoa: Karrera profesionala eta barne-sustapena. Lanpostuak hornitzea eta mugikortasuna. Administrazioko langileen eskubideak eta eginbeharrak: eskubide indibidualak eta kolektibo moduan gauzatzen direnak. Erantzukizuna eta bateraezintasun-araubidea. Diziplina-araubidea.

55.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolaketa Printzipioei buruzko Legea: Printzipio gidariak eta oinarrizko araudia. Harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskaleko ahalak. Zerga koordinaziorako organoa.

56.– Ekonomia ituna: izaera eta ezaugarriak. Euskadi eta Estatuaren arteko zerga-harremanak. Araugintza-eskumenak eta zergen kudeaketa. Finantza-harremanak eta kupoa: kontzeptua eta oinarri juridikoa. Zehazteko metodologia. Ekonomia eta finantza arloko barne harremanak: erakunde komunak eta lurralde historikoak. Finantza Publikoen Euskal Kontseilua. Banaketa-irizpideak eta koefizienteak.

57.– EAEko aurrekontuak: aurrekontu-printzipioak eta aplikatu beharreko araudia. Edukia eta egitura.

58.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko laguntzen eta dirulaguntzen araubidea: printzipio orokorrak eta emateko betekizunak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak emateko egintzak berrikustea.

59.– Kanpoko kontrol ekonomikoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia: osaera eta kideen aukeraketa, gauzatzen duen kontrolaren eremua eta irismena, eginkizunak eta fiskalizatu beharreko gaiak.

60.– Barneko kontrol ekonomikoa. Barneko kontrol ekonomikoaren printzipioak. Kontrol Ekonomikoko Bulegoa. Kontabilitatearen kontrola. Kontrol ekonomiko-finantzarioa eta kudeaketakoa: irismena eta helburua. Gauzatzeko modua. Finantza-kontroleko txostenak eta aktak. Kontrol ekonomiko-administratiboa: xedea, aplikazio-eremua eta gauzatzeko modua. Kontrol kontu-hartzailea: definizioa eta integrazioa. Xedeak, helburuak eta modalitateak. Kontrol ekonomiko-fiskala: xedea eta aplikazio-eremua. Irismena eta hedapena, gauzatzeko moduak, fiskalizazio-txostenak eta horien ondorioak, aurretiazko fiskalizaziorik eza. Kontrol ekonomiko-normatiboa: xedea, aplikazio- eremua, gauzatzeko modua.

Bibliografia Orokorra (PDF, 260 KB)

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko eskala Juridikoko bibliografia (PDF, 204 KB)