Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala
Plaza-kopurua:
12
Plaza-banaketa:

12 plaza eskainiko dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Edozein ikasketa-eremuko gradu-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak.

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3., eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:


– Unibertsitate edo administrazio publiko batek egiaztatutako graduondokoa, gutxienez 150 ordukoa, ikasketa feministetan edo genero-ikasketetan.
Erantzukizunpeko adierazpena eta egiaztagiriaren kopia arrunta entregatu beharko dira merezimenduak alegatzeko izapidean.

– Ikasketa-eremu hauetako titulua (gradua edo lizentzia): soziologia.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.

Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko estatistikako eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

054201 Estatistika
054101 Matematikak
054988 Beste matematika batzuk eta estatistika
031406 Soziologia
061201 Datu-baseen diseinua eta administrazioa
061301 Softwarearen eta aplikazioen garapena
061304 Adimen artifiziala
061901 Informatika
071401 Konputagailuen ingeniaritza

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, ez dira baloratuko sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak direnak, master ofizialeko tituluak izan ezik.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

23,2

C2

C2

4. HE

23,2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Estatistikako legeria eta araudia: Legeak. Planak. Programak. Estatistika-erakundeak.

2.– Sekretu estatistikoaren legegintza-esparrua. Datu pertsonalen babesa. Konfidentzialtasuna.

3.– Ikerketaren deontologia eta etika. Jardunbide egokien kodea.

4.– Laginaren diseinua. Laginketa-teknikak. Inferentzia estatistikoa eta adierazgarritasuna.

5.– Errore-iturriak estatistika-eragiketetan. Laginketa-erroreak. Laginketatik kanpoko erroreak.

6.– Lagin-pisuak kalibratzea. Kalibrazio-softwarea. Kalibrazio-metodoak.

7.– Estatistika deskribatzailea eta inferentziala. Aldagai-motak. Neurriak. Estimazioak.

8.– Eredu estatistikoak. Inferentzia eta modelizazio estatistikoak.

9.– Korrelazio- eta erregresio-analisia. Korrelazio linealeko koefizientea. Determinazio-koefizientea. Kobariantzaren analisia.

10.– Hipotesi-probak. Kontzeptua. Proba parametrikoak eta ez-parametrikoak.

11.– Informazioa murrizteko eta sailkatzeko teknikak. Analisi faktoriala eta klusterrena. Kontzeptuak. Metodoak. Emaitzen interpretazioa.

12.– Probabilitatea. Kontzeptua. Propietateak. Probabilitate-banaketak. Banaketa binomialaren, Poisson-en banaketaren eta banaketa normalaren propietateak.

13.– Bariantzaren analisia. Kontzeptu orokorra. Atributu bat edo bi dituzten modeloak.

14.– Denbora-serieen analisia. Prozesu-motak: Autorregresiboak. Batezbesteko mugikorrekoak. ARMA ETA ARIMA.

15.– Korrespondentzien analisia. Erlazioak kontingentzia-taulekin. Emaitzak lortu eta interpretatzea.

16.– Analisi diskriminatzailea. Kontzeptu orokorra. Erlazioa erregresioarekin. Lortzeko metodoak. Emaitzen interpretazioa.

17.– Fenomeno demografikoak. Erronka demografikoa Euskadin.

18.– Kontuen Sistema Europarra (KSE), kontabilitate nazionala, kontu sateliteak eta input-output esparrua.

19.– Kontabilitate publikoa eta enpresa-kontabilitatea. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Finantza-kontabilitatea. Kontabilitate-analisia.

20.– Adierazleak eta zenbaki indizeak. Kontzeptua. Motak. Oinarri-urtea. Indize estatistikoak.

21.– Estatistika eta adierazle koiunturalak eta estrukturalak. Kontzeptua. Eragiketen araberako sailkapenak.

22.– Euskal Autonomia Erkidegoko kale-izendegia. Kokapen geografikoak. Informazioa berriz erabiltzea.

23.– Estatistika-eragiketa ofizialen diseinu orokorra. Proiektu teknikoak. Fitxa metodologikoa. Kalitate-fitxa.

24.– Landa-lanak egitea eragiketa estatistikoetan. Espezifikotasunak. Modalitateak eta teknikak inkesta-prozesuetan.

25.– Erreferentzia-metadatuen sistemak. Estandarrak. Sailkapen estatistikoen arauak eta metodoak. Kodeak eta nomenklaturak.

26.– Informazioa biltzea. Iturriak. Bilketa-metodoak. Erantzunaren kalitatea monitorizatzea. Landa-prozesuaren ebaluazioa.

27.– Administrazio-iturriak helburu estatistikoetarako erabiltzea. Datu-bilketa normalizatua. Iturrien integrazioa. Administrazio-informazioaren iturrien inbentarioa.

28.– Datu-baseak. Datu-jatorri motak. Fitxategien fusioa.

29.– Datuak araztea eta egoztea. Metodoak. Estrategiak. Betetze-irizpideak. Emaitzen kalitatearen balidazioa eta kontrola.

30.– Informazioaren kalitatea estatistika ofizialean. Kalitate-fitxak. Kalitate-adierazleak.

31.– Estatistiken hedapena. Internet eta datu-bankuak edo informazio-sistemak erabiltzea. Datuen bistaratzea. Georreferentziazioa.

32.– Datu estatistikoak berrerabiltzea. Estatistika-institutuetako APIak. Datu irekien atariak. Iturri pribatuak.

33.– Estatistikak ekoizteko, aztertzeko eta zabaltzeko tresna informatikoak: SAS, SPSS, BLAISE, PC-AXIS, R lengoaia, Excel, PowerBI, Phyton.

34.– Ikerketa soziala. Motak eta metodoak. Informazioa biltzea. Datuen analisia. Fidagarritasuna eta baliozkotasuna.

35.– Ikerketa kualitatiboa: Ikerketa kualitatiboaren diseinua. Datuak lortzea ikerketa kualitatiboan. Laginketa kualitatiboa, baliozkotasun-irizpideak.

36.– Ikerketa kualitatiboko teknikak: elkarrizketa sakona, eztabaida-taldea, behaketa parte-hartzailea, Delphi teknika, bizitza-historiak.

37.– Ikerketa sozial parte-hartzailea. Ikerketa – Ekintza – Parte-hartzailea. Ikerketa parte-hartzailearen faseak eta teknikak.

38.– Genero-ikuspegia ikerketa-arloan eta haren hedapenean.

39.– Politika publikoen plan estrategikoak egitea.

40.– Politika publikoen ebaluazioa: definizioa eta karakterizazioa.

41.– Politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzea.

42.– Politika publikoaren ebaluazioa diseinatzeko eta egiteko urratsak.

43.– Adierazleak erabiltzea politikak, planak eta programak ebaluatzeko.

44.– Metodologia kualitatiboa politika publikoen ebaluazioan.

45.– Hauteskunde-prozesua. Hauteskunde-sistemak. Hauteskundeetan parte hartzea. Botoa azaltzeko ereduak. D´Hondt legea.

46.– Hauteskunde-aurreikuspenak. Zailtasunak eta aukerak.

47.– Euskal Autonomia Erkidegoan gazteei buruz indarrean dagoen arau-esparrua. Gazte-politika publikoen plangintza Eusko Jaurlaritzan.

48.– Euskal Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei buruz indarrean dagoen arau-esparrua. Haurren eta nerabeen arloan indarrean dauden Eusko Jaurlaritzaren planak eta estrategiak.

49.– Haur, nerabe eta gazteei buruzko ikerketa Eusko Jaurlaritzan. Behatokiak. Azterketak eta adierazleak.

50.– Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuei buruz indarrean dagoen arau-esparrua. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuei buruz indarrean dagoen plan estrategikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen zorroa.

51.– Gizarte-zerbitzuei buruzko ikerketa Eusko Jaurlaritzan. Behatokiak. Azterketak eta adierazleak.

52.– Eremu soziosanitarioa Euskadin. Euskadiko gobernantza soziosanitarioa.

53.– Euskadin indarrean dagoen arreta soziosanitarioaren estrategia.

54.– Indarrean dagoen Kulturaren Plan Estrategikoa.

55.– Kulturari buruzko ikerketa Eusko Jaurlaritzan. Behatokiak. Azterketak eta adierazleak.

56.– 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuak. Adierazleak eta helburuak. Helburuen aurrerapena neurtzea.

57.– Teknologia eta tresna berriak estatistika ofizialean. Big data. Adimen artifiziala. Data Mining. Web scraping. Gizarte Zientziei aplikatzea.

58.– Datuen gobernantza. Gobernantza eta berrikuntza publikoko plan estrategikoa. Gobernu Digitalaren Estrategia.

59.– Datuen transferentzia. Elkarreragingarritasuna. Segurtasun Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala.

Bibliografia orokorra (PDF, 260 KB)

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako eskalako bibliografia (PDF, 447 KB)