Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala

2026/10/14 - 2026/11/10
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala
Plaza-kopurua:
3
Plaza-banaketa:

3 plaza eskainiko dira txanda irekian, honela banatuta:

  • Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
  • 3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
  • 4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Ikasketa-eremu hauetako gradu- edo lizentzia-tituluak:

011101 Pedagogia
031301 Psikologia

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Oharrak:

Hautaketa–sistema oposizio–lehiaketa izango da.

  • Oposizio–fasea.

Hiru proba egingo dira, bi fasetan banatuta.

  • I. FASEA
  • 1. proba. Teoriko-praktikoa izango da, eta bi zati izango ditu:

A zatia: Gai-zerrenda orokor eta espezifikoei buruzko galdera sorta bat izango da, eta galderek zenbait erantzun-aukera izango dituzte.

B zatia: Zenbait erantzun-aukera dituen galdera sorta bati erantzun beharko zaio hemen ere. Deialdiko lanpostuetako zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoak izango dira galderak, eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoekin batera argitaratutako den gai-zerrenda espezifikoaren esparruan egongo dira kokatuta.

Erantzuten ez diren galderek ez dute baloraziorik izango, eta okerreko erantzun bakoitzeko penalizazio bat aplikatuko da: erantzun zuzen baten balioaren heren bat deskontutako da.

Hautaketa-prozesua egokiro garatu dadin, kontuan hartuta eskatutako gutxieneko maila, bai, halaber, proban erakutsitako ezagutza-maila eta deialdiko plaza kopurua, eta hautagaiak nor diren jakin aurretik, epaimahaiak puntuazio-atalase bat ezarriko du, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa zein den zehazteko, eta jendaurrean emango da erabaki horren berri. Gutxieneko zuzeneko puntuazioa ezingo da izan zati bakoitzean gehienez lor daitekeen puntuazioaren ehuneko 35 baino txikiagoa eta ehuneko 65 baino handiagoa.

Proba bakoitza (edo probaren zati bat) gainditzeko epaimahaiak ezartzen dituen gutxieneko zuzeneko puntuazioak hura gainditzeko behar diren gutxieneko kalifikazioak izango dira.

Gehienez lor daitezkeen zuzeneko puntuazioak probako (edo probaren zatiko) gehieneko kalifikazioak izango dira.

Kalifikazioak (puntuazio bihurtuak) kalkulatzeko, formula hauek aplikatuko dira:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino handiagoa bada:

Hautagaiak lortutako zuzeneko puntuazioa epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa baino txikiagoa bada:

Non:

b(z) – Hautagaiaren kalifikazioa (puntuazio bihurtua) z – Hautagaiaren zuzeneko puntuazioa

Gu – Ariketa edo ariketaren zati bat gainditzeko epaimahaiak ezarritako gutxieneko zuzeneko puntuazioa (gutxieneko nota)

Ge – Ariketan eta ariketa zati batean gehienez lor daitekeen zuzeneko puntuazioa

A – Ariketan edo ariketaren zati batean gehienez lor daitekeen kalifikazioa (gehieneko puntuazio bihurtua)

Probak gehienez 50 puntuko kalifikazioa izango du, eta zati bakoitza 0tik 25 puntura baloratuko da. Proba gainditzeko,12,5 puntuko kalifikazioa (puntuazio bihurtua) beharko da zati bakoitzean.

  • II. FASEA
  • 2. proba. Proba praktikoa izango da.

Lanpostuaren zeregin kritikoak simulatuko ditu; hala, balizko egoera bat edo batzuk azaldu edo aztertu beharko da/dira idatziz, galdera bati edo batzuei erantzun beharko zaie, deialdiko lanpostuko ohiko arazo bati konponbidea emateko diagnostikoa eta proposamena eratu beharko da edota txostena, irizpena edo beste edozein analisi egin, betiere bat etorrita deialdiaren xede diren lanpostuen gai-zerrendetan eta konpetentzia-profiletan jasotako edukiekin, plazari dagozkion abilezia teknikoekin eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen den prestakuntza akademikoarekin.

Epaimahaiak proba praktiko hau zer formatutan egin erabakiko du, deialdiko plazetan jarduteko behar diren abilezia teknikoak ahalik ondoen jasotzea helburutzat hartuta. Era berean, probaren iraupena ere zehaztuko du, zeina ezin izango baita hiru ordutik gorakoa izan.

Proba honek 45 puntuko balorazioa izango du gehienez.

Alderdi hauek baloratuko dira: ea erantzuna proban planteatu den egoerari egokitu zaion, plazari dagozkion abilezia teknikoak eta ezagutzak erakutsi diren eta ezagutza eta abilezia horiek uztartzeko gaitasuna erakutsi den. Beste alderdi hauek ere baloratuko dira: analisi- eta sintesi-gaitasuna izatea, erantzunak arrazoitzea, kontzeptu eta terminologia doiak erabiltzea, ideiak ordena egokian eta argitasunez garatzea eta idatzizko adierazpena zuzena izatea. Epaimahaiak aurreko balorazioirizpideak garatzeko beste irizpide batzuk adostuz gero, proba egin aurretik argitaratu beharko ditu.

Epaimahaiak zuzentze-irizpideen arabera kalifikatu beharko du ariketa hau, eta deialdiaren oinarrietan berariaz azaldu ez diren alderdiak zuzentzeko, baloratzeko eta gainditzeko erabiliko diren irizpideak proba egin aurretik argitaratuko ditu.

Bigarren proba gainditzeko, oro har, 22,5 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Dena dela, ariketa gainditu duten hautagaien kopurua deialdiko plazen kopurua baino txikiagoa bada, 18 puntu edo gehiago lortu dituzten hautagaiei ere gainditutzat emango zaie ariketa.

  • 3. proba. Konpetentziak ebaluatzeko proba.

Nahitaezkoa izango da eta ez baztertzailea, eta deialdiko lanpostuak betetzeko hautagaiek duten konpetentzia-profilaren elementuak baloratuko dira proba honen bitartez. Ariketan ebaluatu daitezkeen konpetentzien profilaren elementu zehatzak Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutakoetako bat edo batzuk izango dira. Proba egin aurretik, ezagutzera emango da konpetentzien profileko zer elementu neurtu ahal izango diren, zer proba mota egingo den/diren (nortasunari, konpetentziei edo gaitasunei buruzko test edo galdetegiak, elkarrizketak, sarrera-ontziak, egoera-probak, talde-dinamikak, rol-probak, kasu-azterketak, ahozko aurkezpenak eta beste proba batzuk), zenbat iraungo duen probak eta haztapen eta baloraziorako zer irizpide erabiliko diren.

Proba honek 5 puntuko balorazioa izango du gehienez.



  • Lehiaketa–fasea.

Lehiaketa–fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

  • Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:

– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala duten lanpostuetan.

– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.

Gainerako administrazio eta erakundeetan emandako zerbitzuak: Kidego/eskala/aukerako izendapena edo Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskalaren pareko funtzioak eta sartzeko titulu bera dituen lan-kategorian emandako zerbitzuak.

Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan–aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.

Seme–alabak zaintzeko, senideak zaintzeko, genero–indarkeriagatiko edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian emandako denbora esperientzia gisa baloratuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahalko da.

  • Tituluak, gehienez 18 puntu.

Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude master ofizialeko titulua lortzeko behar diren tituluak.

– 10,80 puntu emango dira deitutako lanpostuen eginkizunekin zerikusia duten master ofizialeko titulu bakoitzeko. Baloratu beharreko masterrak hautapen prozesuko epaimahaiak zehaztuko ditu, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako emanen dituen txostenak kontuan hartuta.

– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, diploma eta ingeniaritza):

031301 Psikologia
011101 Pedagogia
041302 Lan-harremanak eta giza baliabideak
031406 Soziologia
054201 Estatistika
054101 Matematikak
054988 Beste matematika batzuk eta estatistika

Gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko eta arkitektura teknikoko titulazioen kasuan, titulazio bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, aipatutako titulazio-mailetan, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko, master ofizialeko tituluak salbu.

  • Euskara jakitea.

Hizkuntza–eskakizunek derrigortasun–data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

Idatzizko ulermena eta adierazpena

Ahozko ulermena eta adierazpena

Hizkuntza-eskakizuna

Balioa (puntuak)

A2

B1

7,25

B1

B1

1. HE

10,15

B1

B2

11,6

B2

B2

2. HE

14,5

B2

C1

17,4

C1

C1

3. HE

23,2

C2

C1

26,1

C2

C2

4. HE

29

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen hizkuntza–eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite–maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara–maila hizkuntza–tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

Aurrez aurrekoa:

 

 

Deialdia
Gaiak:

OROKORRA

1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.

2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak

3.– Europar Batasuneko Zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.

5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-Ituna. Toki-erakundeen eskumenak.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

7.– Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio‑espedientea.

8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.

13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak

14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

15.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.

16.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.

HERRITARRENTZAKO ARRETA

17.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.

18.– Komunikazioa administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.

19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea, eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

20.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.

21.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

22.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

23.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errekusazioa.

24.– Administrazio-prozeduraren faseak.

25.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

26.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.

ESPEZIFIKOA

1.– Sektore publikoko giza baliabideen plangintzaren printzipioak eta ereduak. Giza baliabideak planifikatzeko eta gaitasunen arabera kudeatzeko tresnak: workforce planning-lanpostu hutsen kudeaketa planifikatua, people analytics, aginte-koadroak, KPI adierazleak, helburuen araberako zuzendaritza, giza baliabideen proiektuen diseinua.

2.– Lehiaren kontzeptua. Osagaiak. Helburuak. Ezaugarriak eta motak. Giza baliabideetan aplikatzea.

3.– Enplegu publikoa antolatzeko tresnak: lanpostua, lanpostu-multzoa eta eginkizun-arloak, lanpostu-zerrendak, lanpostu-zerrenden edukia, analisi funtzionalak.

4.– Enplegu publikoa planifikatzeko tresnak. Enplegu publikoa antolatzeko planak, lanpostuen zuzkidurak berratxikitzea, aurrekontu-plantillak, enplegu publikoaren eskaintzak, langileen erregistroa eta giza baliabideen kudeaketa integratua.

5.– Antolaketa-sistema, giza baliabideak eta langileak. Giza baliabideak ezberdinkerien kudeaketa gisa.

6.– Lanpostuen balorazioa. Xedea. Aplikazioak. Lanpostuen balorazioa enplegu publikoaren gaineko legerian. Balorazio-metodoak. Berrikuspen-prozedura.

7.– Administrazioko lanpostuen bilakaera eta profil profesional berriak.

8.– Zuzendaritza publiko profesionala. Giza baliabideetatik abiatutako ikuspegia.

9.– Lanpostuen analisia eta diseinua. Kontzeptua, ezaugarriak, metodologiak, estrategiak eta esku-hartze aplikazioak giza baliabideetan.

10.– Jardunaren irizpideak eta lanpostu-profilak identifikatzea atazen analisitik abiatuta.

11.– Jardunaren ebaluazioa. Irizpidea, diseinua eta metodoak. Kontzeptua. Helburuak. Onurak. Dimentsioak eta motak. Prozesuko jarduleak. Ikuspegiak eta metodologiak. Ezarpena eta bilakaera. Alborapenak. Produktibitatearekiko eta errendimenduarekiko harremana. Feedback elkarrizketa.

12.– Telelana giza baliabideetatik abiatuta: nola konprometitu jarduketak telelan-denboran.

13.– Karrera profesionala diseinatzea eta ebaluatzea. Karrera profesionalaren kontzeptua eta modalitateak. Karrera profesional horizontala. Barne-igoera.

14.– Langileak hautatzeko eta hornitzeko sistemak diseinatzea eta ebaluatzea.

15.– Transformazio digitala giza baliabideetan: automatizazioa, administrazio-zereginen robotizazioa, sinadura eta espediente elektronikoa. Adimen artifizial sortzailea giza baliabideen eremuan.

16.– Giza baliabideen elkarreragingarritasuna eta datuak: tresnak, datuen kalitatea, integrazioak, estandarrak eta analitika aurreratua.

17.– Langileak hautatzea. Hautaketa-prozesuak administrazio publikoan eta Lan Eskaintza Publikoekin duten lotura. Printzipio konstituzionalak eta legezkoak. Hautaketa-sistemak eta -motak. Betekizunak. Hautaketa-prozedura. Administrazio prozedura erkidea eta hautaketa: eskubideak, errekurtsoak eta erreklamazioak, administrazioarekiko auzien prozedura eta jurisprudentzia-doktrina.

18.– Administrazio publikoen zerbitzura diharduten langile-motak. Karrerako edo bitarteko funtzionarioak, lan-kontratupeko langile finkoak edo aldi baterakoak hautatzea eta lanpostuak hornitzea.

19.– Langileak hautatzeko araudia toki-administrazioan eta sektore publiko osoan aplikatu beharreko estatuko araudia.

20.– Lanpostuak hornitzea enplegu publikoan. Funtzionarioen lanpostuak hornitzeko modalitateak: Lehiaketa eta izendapen askea. Funtzionarioen mugikortasuna.

21.– Enplegatu publikoaren administrazio-egoerak eta diziplina-araubidea.

22.– Hautaketa-prozesuen informazioa, gardentasuna eta datuen babesa.

23.– Genero-berdintasuna hautaketan.

24.– Desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzea eta lanpostuak hornitzea.

25.– Hautaketa-epaimahaiak eta balorazio-batzordeak. Kontzeptua, osaera eta funtzionamendua. Abstentzio- eta errekusazio-arrazoiak.

26.– Gaitasunen araberako hautaketa. Lanpostuen analisitik abiatuta iragarleak identifikatzea. Iragarle-taxonomiak.

27.– Hautaketa-tresnen diseinua, aplikazioa eta ebaluazioa: ezagutzen testa, kasu praktikoen ebazpena, proiektu-probak.

28.– Hautaketa-prozesuen deialdiak diseinatzea eta kudeatzea. Ebaluazioa eta merezimenduen baremoak. Euskara ebaluatzea hautaketa-prozesuetan.

29.– Langileak hautatzeko elkarrizketak. Jokabide-elkarrizketa egituratuak.

30.– Prestakuntza-motak: (hasteko, jarduna hobetzeko, karrerarako, hautaketa-prozesuetan).

31.– Prestakuntza-modalitateak: Presentziala, e-learning, blended, microlearning eta ikaskuntza soziala.

32.– Prestakuntza beharren diagnostikoa eta identifikazioa. Ikuspegia eta tresna nagusiak. Lanpostuen analisi eta deskribapenarekiko interdependentzia: estrategiak eta metodoak.

33.– Prestakuntza-planaren diseinua (helburuak, hartzaileak, metodologia, prestakuntza-modalitateak eta programazioa).

34.– Etengabeko prestakuntzako planak: definizioa, ezaugarriak. Etengabeko prestakuntzako akordioak administrazio publikoetan.

35.– Prestakuntzaren transferentzia. Kontzeptua. Trebetasunak eskuratzea, erabiltzea eta orokortzea.

36.– Prestakuntzaren ebaluazioa. Prestakuntzak antolakundean duen eragina neurtzeko metodoak. Prestakuntza-emaitzen adierazleen sistemak prestatzea.

37.– Prestakuntza-sistema berriak eta informazio- eta komunikazio-teknologiak. Ikaskuntza-eredu berriak: elkarlanekoa, proiektu eta problemetan oinarritua.

38.– Prestakuntza eta karrera profesionala. Prestakuntza-ibilbideen diseinua.

39.– Gaitasunen araberako prestakuntza. Lanbide-gaitasunak akreditatzeko eta egiaztatzeko fasea.

40.– Ezagutzaren kudeaketa. Mentoring. Coaching. Kontzeptuak, aplikazioak eta esparru teorikoa.

41.– Didaktika orokorra eta berezia.

42.– Prestakuntza-planen eta -programen curriculum-diseinua eta lanketa.

43.– Jarraibide-diseinua: Zereginen analisia, ikasketa-helburuak, metodologia aktiboak eta prestakuntza-ebaluazioa.

44.– Prestakuntzari buruzko araudia administrazio publikoan.

45.– Unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen antolaketaren arloko araudia. Enplegu publikora sartzeko titulazioak.

46.– Fidagarritasuna: kontzeptua eta zenbatespen-metodoak.

47.– Hautaketako baliozkotasuna: konstruktuaren baliozkotasuna, irizpidearen baliozkotasuna eta balio erantsia.

48.– Estatistika deskribatzaileko, inferentzialeko eta korrelazio-estatistikako oinarrizko kontzeptuak.

49.– Ebaluazio psikometrikoa eta gaitasunen ebaluazioa egiteko tresnak eraikitzea eta egokitzea.

50.–Ebaluazio psikometrikoko tresnak hautatzeko eta aplikatzeko irizpideak: pertsonalitate-probak, gaitasun-galdetegiak, elkarrizketak, Assessment Center.

51.– Analisi estatistikoko teknikak eta informatika-aplikazioen erabilera (SPSS, Excel, JASP, JAMOVI, etab.).

52.– Bide-segurtasuneko prestatzaileen prestakuntza.

53.– Bide-segurtasuna: istripuak. Arrisku-taldeak eta -faktoreak.