Gidarien lan poltsa
Bizkaia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa, edo baliokidea den titulazioa eskatzen da
Deitutako lanpostuak nahitaezko 1. Mailako hizkuntza-eskakizuna dauka
1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaioen estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, gurasoen kontura bizi badira.
2. 16 urte beteta izatea, beste adin muga bereziren bat eskatzen den prozesuen kalte barik, eta edozein kasuan, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
3. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretu araugilearen 6. Xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa, edo baliokidea den titulazioa eskatzen da
4. Deialdi honen xede den plazari lotutako lanpostuak betekizun espezifiko hau du: «C» gidabaimena.
5. Deitutako lanpostuak nahitaezko 1. Mailako hizkuntza-eskakizuna dauka. Baldintza hau, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzen dituen Dekretuan eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretua aldatzen duen 48/2009 Dekretuko 1. Artikuluan ezarritako ziurtagiriak aurkeztuz kreditatu beharko da. Halaber, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskera-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiko da.
6. Tasak: Bermeoko Udalaren indarreko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. 20 eurokoak izango dira, Agiriak emoteagaitik ordaindu beharreko ordenantzak arautzen dauen 2024ko Ordenantza fiskalaren arabera. Hautakea prozesuan izena emotean, tasa ordaintzeko beharrizana sortzen denez, erregistro orokorretik eskaria aurkezten den unean, tasa ordaindu izanaren justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Ostantzean eskaria ez da kontuan edukiko eta deialditik kanpo geratuko da izangaia. Behin hautagaiak izena eman eta tasa ordaintzen badu, nahiz eta deialdiaren baldintzak ez bete, ez zaio ordaindutako tasa itzuliko. Tasa horren ordainketa modu hauetan egin daiteke:
— Ordainketa «Autokitapenak» ataletik egin behar da, Bermeoko Udaleko Egoitza elektronikoko lotura honetan: Egoitza Elektronikoa (bermeokoudala.eus).
— Txartelaz, arreta zuzeneko Berhaz bulegoan: Ertzilla kalea, 6-8.
— Dirutan, diru-bilketako bulegoan: Intxausti kalea, 2.
— Banketxeetan.
7. Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragotziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Udaleko osasun zaintza zerbitzuak erabakiko du baldintza hori betetzen dela, komenigarri jotzen dituen azterketak aurretik eginda.
8. Diziplina espediente bidez edozein administrazio publikoko zerbitzutik baztertua ez izana, edota inhabilitazio absoluturik edo berezirik ez izatea enplegu eta kargu publikoetarako.
- On-line: /https://egoitza.bermeokoudala.eus/
- Egoitzatik egiteko asistentzia behar izatekotan, deitu 010 telefonora (946 179 100 Bermeotik kanpo deitzekotan) hitzordu bidez Berhaz bulegoan laguntza eskaintzeko.
- Modu elektronikoan egitera behartuta ez dauden interesdunen kasuan:
- Aurrez – Aurrekoa: Berhaz Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo. Ordutegia: 8:00-15:00: Astelehen, asteazken eta ostiraletan. 8:00 -14:00 eta 16:00-18:00: Astearte eta ostegunetan.
- Udan Goizez bakarrik