GIS Analista programatzailea.
Bizkaia
Bilboko Udalaren erabiltzaileen beharrei irtenbide teknologikoa ematea, behar horiei erantzuteko beharrezkoak diren aplikazio informatikoak aztertuz, diseinatuz, programatuz, garatuz eta mantenduz, betiere kalitate-estandarrak zorrotz betetzen direla bermatuz.
Eginkizunak:
1. Erabiltzaileek planteatzen dituzten laguntza-eskaerak izapidetzea, eta haien ebazpena bide egokien bidez bideratzea.
• Laguntza-eskaera, kontsulta edo gorabehera jasotzea, eta ezarritako prozeduraren arabera dokumentatzea.
• Kontsulta-maila ebaluatzea, eta, ezaugarrien arabera, dagokion soluzioa eman dezakeen instantziara bideratzea, edo hura ebaztea.
• Erabiltzaileek jakinarazitako balizko gorabehera teknikoei erantzutea.
• Eskaera ebaztea, eta, horretarako, hobekien egokitzen den konponbide funtzionalaren eredua eta, behar izanez gero, konponbide teknikoa diseinatzea.
2. Bezeroarentzako edo BilbaoTIKeko sail/arloentzako aditu tekniko gisa jardutea, hirugarrenen edo bere eskumeneko beste irakaskuntza-arlo batzuen aurrean.
• Proiektu-bileretanparte hartzea eta horiei buruzko aholkularitza ematea.
• Analisi-, garapen-, plangintza- eta inplementazio-lanetan laguntzea, ezagutza edo trebetasun teknikoa eta funtzionala behar dutenean.
• Zerbitzu-eskatzaileak prestatzea aplikazioen edo tresnen funtzionaltasunei eta funtzionamenduari buruz.
3. Erabiltzailearen eskakizunen arabera izendatutako garapenak aztertzea, diseinatzea eta planifikatzea, eta haiek behar bezala ezartzea bermatuz.
• Jasotako premia berriei erantzun onena emango dien irtenbide organikoa diseinatzea, aldez aurreko analisiaren bidez.
• Datu-eredua, programatzea edo aplikazioa zerbitzuan jartzeko beharrezkoa den beste edozein zeregin egitea.
• Proba unitarioak, integraziokoak eta sistemakoak prestatu eta exekutatzea, horiek egiaztatzeko, eta prozesuan bezeroaren eskakizun guztiak betetzen direla bermatzea.
• Aplikazioen eta prozeduren garapenak dokumentatzea.
4. Erabiltzaileek erabiltzen dituzten aplikazioak programatzea, eskatutako eta onartutako beharretara egokituta.
• Aplikazioen kodeak programatzea.
• Azterketak egitea, garapena ondo dabilela eta sortu den beharrari erantzuten diola egiaztatzeko.
• Aplikazioa ezartzea, erabiltzaileek erabili ahal izan dezaten.
• Garatutako aplikazioen dokumentazio teknikoa eta erabiltzailearen eskuliburuak garatzea eta erabiltzaileari aplikazioa erabiltzeko prestakuntza ematea.
• Merkatuko teknologia berriei eta bere arloko tresnen azken aurrerapen teknologikoei buruz eguneratuta egotea.
• Arloko metodologiak eta prozedurak ezagutzea, zerbitzuen irismena hobetzeko.
5. Garapenak, analisi funtzionalak eta talde teknikoaren diseinu teknikoak gainbegiratzea eta balioztatzea.
• Lantalde teknikorako lan-koadernoak egitea.
• Talde teknikoaren garapenean laguntzea, eta gorabeherak konpontzea, ezagutza teknikoak, funtzionalak, antolamendukoak eta instituzionalak emanez.
• Garapenen probak antolatzea eta exekutatzea, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
• Ezustekoen aurrean kontingentzia-planak ezartzea.
• Proiektuen sprints review-etan parte hartzen dute.
• GIS saileko proiektuen bilera tekniko eta funtzionaletan parte hartzen dute.
• Arduradunak eskatzen badu, jarraipen-bileretara joaten dira.
6. Aurkeztutako eskaintzak berrikustea, baloratzea eta pleguetan planteatutako beharretara ondoen egokitzen direnak hautatzea; hornitzaileekin egindako kontratuen betetze-maila kontrolatzea eta jasotako kanpo-garapen zerbitzuak balioztatzea.
• Enpresek aurkeztutako dokumentazioa berrikustea: aurkeztutako eskaintza bakoitza banaka baloratzea eta aurkeztutako prototipoen egokitasun teknikoa eta funtzionala baloratzea.
• Hornitzaileekiko kontratazioak behar bezala betetzen direla kontrolatzea.
• Hornitzaileei BilbaoTIKen ekosistema teknikoari eta antolamendukoari buruzko orientazioa ematea, zerbitzua behar bezala bete dezaten, kalitateari eta epeari dagokienez.
• Jasotako kanpoko garapen-zerbitzuak baliozkotzea.
7. Ezagutzaren kudeaketa.
• Bere eskumen-eremuan zehaztutako dokumentazioa prestatzea, eguneratzea eta zaintzea.
• Etengabeko prestakuntza eta birziklapena bere eskumen-eremuko teknologia berrietan.
• Saileko langileen funtzioen back up egitea.
• Bere eskumen-eremuan agintzen zaizkion beste zeregin batzuk
Unibertsitate Gradua eta Master Baliokidea (Goi Mailako Unibertsitate Titulazioa: Goi Mailako Ingeniaritza Lizentziatura).
Ingeles teknikoa ezinbestekoa izango da.
B2 euskarazko ziurtagiria balora daiteke.
Ingeleseko B2 ziurtagiria balora daiteke.
3-5 urteko esperientzia analista programatzaile gisa, eskakizunak hartu eta aztertzeko, softwarea garatzeko eta proiektuak garatzeko eta ezartzeko lanak egiten.
Ezagutza teknikoak:
Datu-baseak (SQLServer, Oracle, PostgreSQL)
WEB:
- Angular, Javascript, Bootstrap, SpringBoot, JBoss, maven, npm.
- Etengabeko integrazio tresnak (SVN, GIT, Jenkins, SonarQube, Nexus)
- Web ingurunean objektuetara bideratutako garapena: J2EE (baloragarria .NET)
- Mugikorretarako aplikazio garapenean ezagutza (natiboak eta hibridoak).
GIS:
- CAD tresnak: Microstation, AutoCad.
- GIS mahaigaineko aplikazioak: QGIS (baloragarriak ESRI eta Geomedia)
- Mapa zerbitzariak: Geoserver (ESRI baloragarria zein beste batzuk)
- Datu-eraldaketarako aplikazioak (ETL-ak): FME baloragarria zein beste batzuk.
- Web-eko mapa-liburutegiak: OpenLayers, Leaflet, ESRI.
- Raster irudien prozesamendurako tresnak, lur digitaleko ereduak, 3D objektuak, BIM objektuak eta Lidar erabiltzeko gaitasuna.
Beharrezko gaitasunak:
- Moldagarritasun eta malgutasuna
- Autoikaskuntza
- Autonomia
- Komunikazioa
- Bezero-orientazioa
- Proaktibitatea
- Talde-lana
Posta elektronikoz hautaketa@bilbaotik.bilbao.eus helbidera.
Soldata-kategoria bete beharreko lanpostuaren araberakoa izango da. Nahitaezko baldintzak betetzen dituzten eta hautaketa-prozesuan gerta daitezkeen probak gainditzen dituzten hautagaitzak, nahi dutenean, lan-poltsa batean sartuko dira, BilbaoTIKek ezartzen dituen baldintzetan erakundeko langile-beharrak estaltzeko.
