Hernaniko Udala (Udaltzaingoko agentea)

2026/06/12 - 2026/07/09
Inprimatu
Hernani
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hernaniko Udala
Lehiaketa:
Hernaniko Udala (Udaltzaingoko agentea)
Lanpostua:
Hernaniko Udala (Udaltzaingoko agentea)
Plaza-kopurua:
9
Plaza-banaketa:

Udaltzaingoko agentea, 9 plaza. HE: 3

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:
  • Batxilergoko titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna (HE) 

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuak aplikatuz, langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartuko du, nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haren ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira.


b) Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea.


c) Batxiler-titulua, Lanbide Heziketako teknikari-titulua edo titulu baliokide bat izatea, edo goi-mailako beste edozein titulu izatea, baldin eta aurreko tituluren bat lortu izana eskatzen bada. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen eremuan lanbide-kualifikazioa aitortu zaien izangaiei. Izangaiei dagokie aintzatespen hori egiaztatzea.


d) Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria izatea edo, hala badagokio, 9.1. oinarrian ezarritakoaren arabera lortzea.


e) Lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatzeari kalterik egin gabe. Alderdi hori bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaprobak eta dagokion azterketa medikoa gaindituz, Udalak horretarako ezarritako zerbitzuetan.


f) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administrazioren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta, nolanahi ere, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko administrazio-ebazpen edo ebazpen judizial baten bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.


g) Indarreko araudiaren arabera (53/1984 Legea, abenduaren 26koa) ezgaitasun- edo bateraezintasun-kausa legalen batean sartuta ez egotea, lege horrek ematen dion aukera-eskubidea alde batera utzita.


h) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana: 10 €edo Hernaniko Udalaren Zerga Ordenantzan gai horretan jasotako hobarien arabera dagokion zenbatekoa. 

Onartzea
Elektronikoa:

Aurrez aurrekoa:
  • Hernaniko Udaleko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa (HAZ).