Juridiko eta programen kudeatzailea
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
LANPOSTUAREN ZEREGINAK ETA BETEKIZUNAK:
- Kontratazio publikoen eta mahai elektronikoen espedienteak kudeatzea.
- Datuen babesa, gardentasuna eta araudia betetzea.
- Araudiko konsultei erantzutea.
- Laguntza publikoen programak kudeatzea eta espedienteak baloratzea.
- Enpresekin harremanak izatea, bechmarking-txostenak eta azterketak egitea.
- Zuzenbideko lizentziatura edo gradua.
- Zuzenbide Administratibo Graduondo/Master ikasketak eta programa publikoen esparruko esperientzia baloratuko dira.
- B2 titulazioaren baliokideak diren Euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- B2 titulazioaren baliokideak diren Ingelesaren ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- Sozietateetan eta administrazio publikoan esperientzia izatea.
- Talde lana, bezeroarekiko orientazioa, antolaketa eta plangintza, erantzukizuna, ingurunearekiko egokitzapena, lorpenerako orientazioa, gaitasun analitikoa.
