KAIZANGOA
Gipuzkoa
1. ZEREGINA ETA FUNTZIOAK
Erakundeko zerbitzu-eremua eta portuko zirkulazioarekin zerikusia duten itsasoko eta lehorreko
eragiketak kontrolatzea eta zaintzea indarrean dagoen araudiaren eta eraginkortasuneta segurtasunbaldintzen
arabera.
Funtzio nagusiak:
Portuko eremurako eta instalazioetarako sarbideak kontrolatzea eta langileen, erabiltzaileen, bidaiarien
eta merkantzien segurtasuna zaintzea, eta horretarako, Estatuko segurtasuneko indar eta kidegoekin
eta justiziaadministrazioarekin elkarlanean aritzea.
• Instalazioak irekitzearekin, ixtearekin eta zaintzearekin zerikusia duten jarduerak egitea.
• Portuko zerbitzu-eremuan bideko segurtasuna eta garraio-segurtasuna kontrolatzea.
• Itsasoko eta lehorreko eragiketak eta zerbitzuak kontrolatzea eta ikuskatzea, eta zerbitzu osagarriak
ematea eta zerbitzuari esleitutako makinak edo ekipoak erabiltzea.
• Erakundeko araudiak betetzen direla kontrolatzea.
• Hala dagokionean, portuko ustiapenerako beharrezko dokumentazio administratiboa
kontrolatzea eta sortzea.
• Bere lanpostuaren esparruan ezarritako segurtasuneko, hizkuntza normalizatzeko , datuak babesteko,
kalitateko eta ingurumeneko politikak betetzen direla zaintzea.
• Jardueratik eratorritako dokumentazio administratiboa kudeatzea.
• Bere funtzioen edukiarekin zerikusia duten jardueretan sailei laguntzea.
• Esleitutako baliabide materialak kudeatzea, eta, horretarako, bere funtzioak egiteko erabilgarri
dituen baliabide guztiak erabiltzea.
• Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duen jarduera oro.
Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo horienbaliokideak edo maila handiagoko bestelako tituluak izatea.
B motako mailako gidabaimena izatea.Gutxienez 16 urte izatea. Nazionalitatea eta funtzio publikoak betetzeko gaitasuna.Lanposturako gaitasun físiko eta psikikoa. Onartutako pertsona hautagaiek lehiaketa-oposizioren bitartezizango den hautaketa prozesuan, non prestakuntza merezimenduak eta hizkuntzak ( euskara, inglesa etafrantsesa) eta lanpostuarekin lotutako eskarmentua baloratuko dira ere bai.
Eskaeren aurkezpena Pasaiako Portu Agintaritzaren egoitza elektronikoan https://pasaiaport.sede.gob.es/dagoen erregistro elektronikoan, egin ahal izango da "Erregistroelektronikoa" esteka sakatuz.Izapidea elektronikoki osatzeko, indarrean dagoen ziurtagiri elektroniko batekin sartu beharda (NAN-ebarne).Parte hartzeko eskaerak aurkezteko, beharrezkoa da PCan Autofirma programa instalatuta izatea.Eskaera sinatu eta aurkeztu ondoren gehitutako dokumentazioarekin, sistemak egiaztagiri bat eskainikodu. Sistemak ez badu egiaztagiririk ematen, esan nahi du eskaera ez dela behar bezala aurkeztu eta,beraz, ezin dela onartutzat edo aurkeztutzat jo.
Eskaerak Giza Baliabideen zerbitzuan edo Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (ordutegiaastelehenik ostiralera: 09:00tik-14:00ra) edota posta zertifikatuaren bidez bidaliko dira (GizaBaliabideen Zerbitzua -Pasaiako Portuko Agintaritza, Portu Barrutia z/g. Aptd 56, 20110 Pasaia), etakasu horretan bidalketa-dataren arabera joko da epearen barruan aurkeztu direla.
