Kale-garbiketa zerbitzuko peoia.

2015/06/16 - 2015/07/08
Inprimatu
Bergara
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BERGARAKO UDALA
Lehiaketa:
Kale-garbiketa zerbitzuko peoia.
Lanpostua:
Peoia.
Plaza-kopurua:
5
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren eginkizunak honako hauek dira:

1. Kaleak, plazak eta bideak garbitu, eskoba, eskoboi eta emandako tresneriarekin.

2. Kaleak haize-makinarekin garbitu.

3. Kale-garbiketa zerbi tzuan eragindako zaborra/hondakina dagokion sistemari jarraituz sailkatzea eta jasotzea.

4. Kontenedore-inguruetan eta tokiz kanpo lagatako hondakinak zein zaborra jaso eta dagokion sailkapena egitea.

5. Herriaren garbiketa-egoeraren ardura hartu, batez ere egunero agindutako eremuarena, eta mantentzeaz arduratu.

6. Lorategiak eta parkeak garbitu, dagoen zaborra jaso eta bertatik aterata.

7. Birziklatzeko edukiontzien ondoan lagatako zaborra dagokion edukiontzira bota eta ingurua garbitu.

8. Estoldak, saretak eta arketak garbitu.

9. Paperontzietan dagokion sailkapenerako poltsak jarri, eta husterakoan behar den tratamendu eta sailkapenerako neurriak hartu, betiere udalak eta arduradunak esandakoari erantzu nez.

10. Gatza bota, elurte eta izozteetan.

11. Belar-sasiak kendu, eta zakarron tziak hustu.

12. Adierazpen libreko guneetatik kanpo jarrita dauden kartelak eta pankartak kendu egunero eta gune horiek mantentzea arduradunak emandako aginduen arabera, behar den tresneria eta sistema erabiliz.

13. Komun publikoak garbitu, agin tzen zaionean.

14. Auzoak garbitu.

15. Txakur-tokiak garbitu.

16. Presio-ekipoarekin kaleak eta espaloiak garbitu.

17. Kale-garbigailuarekin lanak egin, arduradunak agindutakoan.

18. Hildako animaliak erretiratu.

19. Lagatako tresneria mantendu eta zaindu.

20. Lanpostuarekin eta kategoriarekin zerikusia izanik, zerbitzu buruak agintzen dizkionak.

Titulazioa:

Eskolaratze-ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

1. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:
  • B gida baimena izatea.
  • Fitosanitarioen aplika tzaileen oinarrizko formazioa izatea.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Eredua Bergarako Udaleko Erregistroaren Bulegoan emango dute, eta oinarri hauei erantsirik doa.

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo 20 laneguneko epearen barruan.

Eskabideak, era berean, 30/1992 Legearen (azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legearen) 38.4 artikuluan adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkeztu ahal dira. Bergarako Udaleko Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan ditzaketen egitatezko akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

I. ERANSKINA

1. Zer da kale garbi bat. Definizioa.

2. Garbitu beharreko hiriguneak. Maiztasuna. Kaleen sailkapena.

3. Kale-garbiketak dituen zailtasunak eta horiek ekiditeko sistemak edo baliabideak.

4. Kale-garbiketan eragina duten arazo partikularrak: elurra, orrien erorketa.

5. Laneko segurtasun- eta osasun-neurriak. Lan Arriskuak Prebenitzeko araudia. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileen eskubideak lan-arriskuetatik babesteko. Langileen betebeharrak.

6. Fatxadetan pintadak eta kartelak kentzeko lanak.

7. Kale-garbiketako peoi espezialista lanpostuaren arriskuen identifikazioa eta prebentziorako neurriak.

8. Kale-garbiketarako produktuen erabilpena.

9. Saneamendu-sarea eta hustubideak garbitu eta mantentzea.

10. Fitosanitarioen aplikazioa.

11. Garbiketarako makinak, tresnak eta erremintak.

12. Bergarako Udaleko langileen lan-hitzarmena.

13. Bergarako kaleen izendegia eta kaleen ezagupena.

14. Bergarako historia. Monumentuen ondarea. Udalerriko kaleak.

15. Bergarako eta haren auzoetako tradizioak eta jai nagusiak.

16. Bergarako kultura-azpiegiturak.

17. Intimitateari buruzko eskubide konstituzionala. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa: II. eta III. tituluak.

18. Eusko Legebil tza rreko 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Atariko titulua. Xedea, aplikazio-eremua, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduketa gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak.