Joan edukira

Kaleko Lanak burua

2021/04/16 - 2021/05/13
Inprimatu
Lekeitio
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lekeitioko Udala
Lehiaketa:
Kaleko Lanak burua
Lanpostua:
Kaleko Lanak burua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

1. Mantentze lanak koordinatu, egin eta gainbegiratzea, bai bide eta kaleetan, bai Udalaren jabetzako edo alokatutako eraikinetan.

2. Aurreko puntua gauzatzeko hainbat materialen eskaerak egitea eta erosketak kontrolatzea. Erosketa-albaranak kontrolatzea.

3. Zarama, plastikoa, kartoia, beira biltzeko, udan kaleak mahukaz garbitzeko, tamaina handiko hondakinak biltzeko eta abarretarako azpikontratak gainbegiratzea.

4. Brigadetako langileen lan egutegiak programatzea. Langileen gorabeherak kontrolatzea eta aldi baterako kontratazioak tramitatzea.

5. Brigadak erabiltzen dituen ibilgailuak kontrolatu eta mantentzea: aseguruak, IAT, matxurak, ibilgailuen erosketa kudeatzea, etab.

6. Lanerako tresnen mantenua gainbegiratzeaz eta berriztatzeaz arduratzea.

7. Udalerriko belar mozketak eta arboladien inausketak antolatu eta kontrolatzea.

8. Udalerriko edozein bizilagunen eskaerei erantzutea.

9. Hilerriaren funtzionamenduan egin daitezkeen hobekuntzak kontrolatu eta proposatzea: ehorzketak, hobitik ateratzea, arazoak konpontzea.

10. Eraikin eta instalazio desberdinetako behe-tentsioko ziurtagiriak, su-itzalgailuak, gas-ziurtagiriak, igogailuen azterketak, galdaren azterketak eta abar kontrolatzea.

11. Hauteskundeetarako behar den materiala zaindu eta kontrolatzea: aldagelak, kutxak, informazio panelak, zutoinak, etab.

12. Langileek lan arriskuen prebentziorako araudia betetzeko behar duten formazioa eta materiala daukatela ziurtatzea, eta araudia betearaztea.

13. Langileen formazioa eguneratzeko beharrak aztertzea eta proposatzea

14. Udalaren urteko aurrekontuak prestatze-lanetan parte hartzea, prezioak eta gomendioak eskatuz.

15. Urtean zehar egiten diren ekitaldietarako muntaia, materiala eta behar den guztia non dagoen kontrolatzea.

Titulazioa:

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskatzen den titulazioa honako prestakuntza-familia hauetako Bigarren Mailako edo Goi Mailako Lanbide Heziketa da:

Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta elektronika, Instalazioa eta mantenimendua, Itsasoa eta Arrantza.

Ingeniaritza Zibilean, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan eta Arkitekturan lizentziatura duten pertsonak ere aurkeztu ahal izango dira, bai eta Herri Lanetako Arkitektura Teknikoan eta Ingeniaritza Teknikoan diplomatura dutenak ere.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 2. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokideren bat izatea egiaztatzea, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak baliozkotzeko indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzea.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko beste edozein estatutakoa izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikagarri zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta haien mende badaude. Hori guztia, Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikulua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.

b) 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.

c) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta gaitasun psikofisiko zehatza. Honez gain, lan-poltsa osatzen duten plazei dagokien lanpostuko eginkizunak eta zereginak behar bezala bete ahal izateko, gaitasun edo ezgaitasun horren bateragarritasuna izanik. Gaitasun hori mediku-azterketaren bidez egiaztatuko da.

d) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik bereizia ez izatea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatea, funtzionarioen kidegoan sartzeko edo lan-kontratuko langileen kasuan betetzen zituzten eginkizunen antzekoak betetzeko, bereizia edo desgaitua izan bada. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo antzeko egoeran ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikora iristea eragotziko duenik.

e) Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenentzat, aipatutako lege-arauek aipatzen duten aukera-eskubidea erabili ahal izango dute.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute (eredu ofizial eta normalizatuaren araberakoa), eta www.lekeitio.eus Udalaren web orrian emango da. Eskabide hori Udalbatzako lehendakariari igorriko zaio.

Eskabideak Lekeitioko Udaletxean aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan.

Deialdia
Gaiak:

I. ERANSKINA

GAI KOMUNAK

1. multzoa.— Estatuaren eta EAEren antolaketa

1. gaia: Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 27koa (Atariko titulua, I., III. eta VIII. tituluak).

2. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko Titulua eta II Titulua).

2. multzoa.—Toki araubidea

3. gaia: Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (I., II., V. tituluak I. kapitulua).

4. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (II. titulua - I., III., IV. kapitulua - I. eta V. kapituluak).

3. multzoa.— Herri administrazioen administrazio prozedura erkidea

5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (I. eta II. tituluak).

4. multzoa.— Enplegu Publikoa

6. gaia: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina (urriaren 30eko 5/2015 EDL): 8-13; artículo 14-30; artículo 52-54; IV, V, VI eta VII. tituluak.

7. gaia: Administrazio Publikoetako Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea: 1-5 artikuluak; 10-15 artikuluak.

5. multzoa.— Ogasun Publikoa

8. gaia: Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua: atariko titulua eta I. titulua - IV., V. eta VI. kapituluak izan ezik).

II. ERANSKINA

GAI ESPEZIFIKOAK

9. gaia: Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa eta zeharkako kudeaketa. Tipologia.

10. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Kontratu motak eta kontratazio prozedurak.

11. gaia: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea: Kontratista hautatzea eta kontratuak esleitzea. Kontratuen formalizazioa.

12. gaia: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea: Kontratuen ondorioak. Kontratuen exekuzioa. Kontratuak aldatu eta iraungitzea.

13. gaia: Obra lantaldearen antolaketa. Lanaren plangintza eta zereginen garapena. Lanak, lan parteak eta materialen eskaera banatu eta kontrolatzea.

14. gaia: Aldamio-elementuak eta -sistemak. Muntaketa eta elementu osagarriak, mantentze-lanak eta araudia.

15. gaia: Eremu publikoan erabiltzen diren jasogailu eta sistemak (saski jasotzailea, kamioi garabia): seinaleak, segurtasun neurriak, garraioa, kokapena. Eremu publikoko esku-hartzeak eta obrak zaintzea.

16. gaia: Eremu publikoko obrak: igeltserotza, erabilera eta mantentze lanetako materialak. Hormigoiak, konposizioa eta dosifikazioa. Morteroak. Adreiluak, motak eta erabilerak. Hormak zarpeatu eta luzitzea. Bide-zoruak eta zoladurak. Hormigoizko zolarriak eta zoladurak. Baldosatuak, alikatatuak, erabilitako materialak eta horiek jartzeko modua, makineria eta tresnak.

17. gaia: Iturgintza: kontzeptu orokorrak, eraikinetako kontsumorako uraren instalazioak (UBS eta AFCH), iturgintzako instalazioetako matxurak eta oinarrizko konponketak: matxurak hodietan edo instalazioetako elementu berezietan. Ur hornidurako sareak, balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak. Erabilitako makineria, tresnak.

18. gaia: Ur beltzen eta euri uren saneamendu sarea. Hodi motak, materialak. Matxurak hustubideetan. Zereginei buruzko ideia orokorrak, erabilitako makineria, tresnak.

19. gaia: Argiteria publikoaren sarea. Argiztapen-sarea osatzen duten elementuak, materialak, luminaria eta lanpara motak, hornidurako koadro orokorrak. Erabilitako makineria.

20. gaia: Hiriko gas, ureztatze eta aire konprimituko azpiegiturak. Materialak eta elementu nagusien identifikazioa.

21. gaia: Garraio elektrikoa: eroaleak, isolatzaileak eta kanalizazioak. Mantentze elektrikorako erreminta eta tresnak. Matxurak eta oinarrizko konponketak. Goi tentsioko instalazio elektrikoak: kontzeptua eta motak. Behe tentsiokoak: kontzeptua eta sailkapena.

Eraikinetako lotura instalazioak: harguneak, babes kaxa orokorrak, elikatze linea orokorra, banakako deribazioak, kontagailuak eta aginte eta babes gailu orokorrak. Barneko instalazioak: agindu orokorrak, instalazio sistemak, hodi eta kanal babesleak, instalazioen babesa eta zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

22. gaia: Hiri altzariak mantendu eta zaintzea. Jartzeko modu egokia, erabili beharreko materialak, mantentze-lanak.

23. gaia: Zurezko arotzeria: kontzeptu orokorrak: terminoen glosarioa. Zurgintzako oinarrizko tresna eta erremintak. Eskuko tresnak. Tresna elektrikoak. Arotzeriako materialak: aglomeratuak eta zurak. Zurgintzako estaldurak. motak, kokapena eta zainketak.

Ateak eta leihoak. Zurgintzako lana: Zurgintzako oinarrizko teknikak. Zurgintzako pintura eta akaberak. Ateak, leihoak eta pertsianak egiteko lanak. Zurezko zoruak, ateak eta leihoak. Mantentze eta konponketa lan ohikoenak.

24. gaia: Arotzeria metalikoa, sarrailagintza eta metalisteria: materialak eta burdineria. Lokailu mekanikoak, bandak, sarrailak, perniak, ziriak, morroiloak eta ateetarako bestelako burdineria. Sarrailagintzan erabiltzen diren erreminta eta tresnak. Oinarrizko lanak: lotura finkoak: soldadurak, errematxatzea, tolestea eta kolatzea, lotura artikulatuak (abisagratua), lotura desmuntagarriak, sarrailak jartzea eta burdineria duten bestelako lanak. Konponketak eta mantentze-lanak: sarrailak, elementu mekanikoak eta piezak konpontzea eta burdin sareak konpontzea. Beirateria. Beirateria tresnak. Kristalak garbitzea. Beirateriako materialak. Beirateria lanak: beira biltegiratzea, kristalak moztu eta leuntzea eta kristal eta ispiluak jartzea. Beirak mantentzea: tratamendu bereziekin, kristalezko ateekin eta argizuloekin eta argizuloekin.

25. gaia: Pintura lanak, estaldura sintetikoak eta konpositeak. Kontzeptu orokorrak: makineria, materialak, pinturak, bernizak, erretxinak, kargak, masillak, disolbatzaileak eta desugertzaileak. Pintura egokia aukeratzea. Pinturako erreminta espezifikoak: eskuzko erremintak eta tresna mekanikoak. Pintatzeko tresna eta erremintak mantentzea.

Pintura lana: euskarria prestatzea, gainazal desberdinetan pintatzeko metodoak. Pinturak garbitu eta kontserbatzea. Pinturen aplikazioaren akatsak eta konponketa ohikoenak. Material konposatuetan polimeroak erabiltzea: zoru irristagaitzen estaldurak, haurrentzako eremuetan segurtasun-eremuak eta hormigoia eta zura konpontzea.

26. gaia: Trafikoko eta informazioko seinaleak: makineria, materialak, informazio euskarriak, bide-pintura, motak, bide-pinturaren aplikazioa eta normalizazioa.

27. gaia: Lorezaintza: substratuak, zuzenketak eta drainatzeak. Txorkoak eta sustraitzea. Inausketa, lurra lantzea, erreminta eta makineria.

28. gaia: Material eta erremintak biltzea. Makinen eta erreminten biltegiratzea eta antolaketa, mantentze-lanak, berrikuspenak.

29. gaia: Eraikuntzan erabilitako makineria, erremintak eta tresnak, obra bakoitzaren arabera. Kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak. Bideko seinalizazioa obran.

30. gaia: Planoak irakurtzea eta krokis akotatuak egitea. Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) eta informazio geografikoko (GIS) sistemen erabilerari eta mantentze-lanei buruzko oinarrizko ezagutzak.

31. gaia: Zuinketak, tresnak eta neurgailuak.

32.gaia: Eremu publikoan aplikatu beharreko irisgarritasun araudia: pasabide beheratuak, defentsak, barandak eta hiri altzariak.

33. gaia: Datu pertsonalen babesa: xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazioaren betebeharrak. Datuen titularraren adostasuna. Hirugarrenak Udalaren erregistroetara sartzea dakarten zerbitzuak kontratatzea.

34. gaia: Datu pertsonalen babesa: fitxategi motak eta segurtasun mailak. Datu pertsonalak lagatzea edo jakinaraztea. Biztanleen Udal Errolda edo beste udal fitxategi batzuk erabiltzea.

35. gaia: Segurtasuna eta higienea obretan eta lantokietan. Istripu motak, prebentzio neurriak eta segurtasun planen jarraipena. Babes sistemak obren faseetan eta mantentze lanetan. Zamak, asto eta borriketen aldamioak, eskailerak, eskuzko tresnak erabiltzeko segurtasuna, makina elektrikoak erabiltzeko segurtasuna, etab.

36. gaia: Segurtasuna eta higienea obretan eta lantokietan. Norbera babesteko ekipoak erabiltzea. Substantziak eta lehengaiak erabiltzea. Produktu kimiko toxiko eta arriskutsuak, etiketak eta segurtasun fitxa eta segurtasun seinaleak. Hainbat enpresatako langileek obra batean parte hartzen dutenean, jarduerak koordinatzea. Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza-obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

37. gaia: Obra berriak egitean eta eraikuntza eta eraispen-hondakinen kudeaketan kontuan hartu beharreko ingurumen ezagutzak. 105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena. 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.

38. gaia: Hiri-hondakinak. Sailkapena. Bilketa, garraioa eta kudeaketa. Gaikako bilketarako edukiontziak.

39. gaia: Lekeitioko hiriko zuhaiztiei eta berdeguneei buruzko ordenantza.

40. gaia: Lekeitioko Alde Zaharreko Birgaitze Plan Berezia. Xedea, eremua eta aplikazioa. Ordenantza orokorrak: urbanizazioa eta hiri-altzarigintza.

Euskadi, auzolana