Komunikazio Korporatiboko Teknikaria
Bizkaia
Komunikazio-unitatearen arduraduna izango da, sozietateko zuzendariaren ikuskaritzapean, eta Basquetourren jarduerari buruzko komunikazio integrala zaintzea izango du eginkizun nagusi. Albisteak eta diskurtsoak idazten esperientzia izan beharko du, komunikabideak ezagutu beharko ditu eta haiekin harreman zuzena izan eta kanal anitzeko ingurune osoko edukiak kudeatu beharko ditu.
Markaren kudeaketaren eta ezarpenaren arduraduna izango da. Halaber, CRMa eta ekintzak hedatzeko eta itzulera neurtzeko beste tresna batzuk erabiltzen jakin beharko du.
Profilak unibertsitate-prestakuntza izatea aurreikusten du, ahal dela kazetaritzan, informazio-zientzietan edo arlo baliokide batean, eta turismo, komunikazio edo digitalizazioko graduondokoa edo espezializazioa izatea baloratuko da. Horrez gain, jarduera horretan gutxienez 5 urteko esperientzia beharko da.
Euskara eta ingelesa, C1 mailaren ziurtagiria; ezinbestekoa da hizkuntza-esperientzia eta -erraztasuna izatea testuak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz idazteko. Beste hizkuntza batzuk (alemana, frantsesa, italiera) jakitea baloratuko da.
Interesdunek www.seleccionformacion.com webgunearen bidez erantzun dezatela, 11894 erreferentzian.
(2016/679 (EB) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak SELECFORMA SA tratamenduaren arduradunak tratatu eta gordeko dituela, enplegu-eskaerak kudeatzeko, eta haren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzula, apalacios@seleccionformacion.com helbidearen bidez.)