Kudeaketa Kontroleko teknikaria

2026/10/16 - 2026/11/06
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Lehiaketa:
Kudeaketa Kontroleko teknikaria
Lanpostua:
Kudeaketa Kontroleko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Tutoreak edo arloko langileek emandako jarraibideen, gainbegiratzearen eta baliozkotzearen arabera, kontratatutako pertsonak honako jarduera hauetan lagunduko du, bere prestakuntza-bilakaerari egokitutako autonomia mailarekin

Prozesu operatiboak eta zeharkakoak dokumentatzeko beharrezkoa den informazioa eta arloari lotutako bestelako informazioa biltzen, alderatzen eta antolatzen laguntzea.

Prozesuen fitxak, fluxugramak, prozedurak, matrizeak, txantiloiak eta laneko gainerako dokumentazioa prestatzen eta eguneratzen laguntzea, definitutako irizpideen arabera.

Gorabeherak, bikoiztasunak, arriskuak eta sinplifikatzeko edo hobetzeko aukerak hasieran identifikatzen laguntzea, eta proposamenak langile arduradunei helaraztea, azter eta baliozkotu ditzaten.

Barne- eta kanpo-ikuskapenetarako dokumentazioa prestatzen, antolatzen eta formalki berrikusten laguntzea.

Datuak biltzen eta arazten, adierazleak eguneratzen eta segimendu-txostenak eta koadroak egiten laguntzea, tresna korporatiboen bidez.

Dokumentuak mantentzen eta aplikatzen diren kudeaketa-sistemak —ISO 9001, ISO 14001, araudia betetzea eta informazioaren segurtasuna— pixkanaka integratzen laguntzea eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin duten harremana.

Aurrekoekin lotutako bestelako laguntza-lanetan parte hartu ahal izango du, baldin eta kontraturako sarbidea ematen duen titulazioarekin koherenteak badira

Titulazioa:

Gradua, lizentziatura edo unibertsitateko titulazio baliokidea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Industria Antolaketako Ingeniaritzan, Industria Ingeniaritzan edo eduki akademikoko titulazioak, funtsean prozesukako kudeaketarekin, kalitatearekin, kudeaketaren kontrolarekin eta enpresa-antolaketarekin erlazionatuta daudenak.

Titulazioak kontratuaren xede den praktika profesionalerako gaitu edo trebatu beharko du, eta indarrean dagoen araudiak kontratu-modalitate horretarako eskatzen dituen aldi baterako baldintzak eta gainerako baldintzak bete beharko ditu. 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidea.

Ingelesa: B2 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidea

Beste baldintza batzuk:

Informatika: Maila aurreratuko programa ofimatikoak.

Gai hauei buruzko oinarrizko ezagutzak edo ezagutza akademikoak baloratuko dira:

Prozesuen araberako kudeaketa, etengabeko hobekuntza eta proiektuen kudeaketa.

ISO 9001 eta ISO 14001 kudeaketa-sistemak eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Eredua.

Jasangarritasun korporatiboa, ESG eta ODS irizpideak.

Power BI eta Power Automate.

Positiboki baloratuko da arlo hauetan esperientzia izatea:

Prozesuak, prozedurak, adierazleak edo antolaketa-dokumentazioa egitea edo berrikustea.

Datuen tratamendua, txostenak egitea edo txostenak egiteko tresnak erabiltzea. Enpresa-jasangarritasuneko irizpideak aplikatzea.

Deialdia