METODOLOGIA ETA PROZESUETAKO TEKNIKARI
Gipuzkoa
Kudeaketa-sistema Integratuaren barruan dauden erakundeko prozesuei dagokienez, metodologiak, estandarrak eta arauak definitzeko proposamen teknikoak egitea. Gainera, erakundearen teknologia eta prozesuak zaintzeko eta estandarizatzeko prozesuak diseinatzea, kudeatzea, gainbegiratzea, zabaltzea eta ziurtatzea, indarrean dauden lan-metodologiak betetzen direla ziurtatuz.
· TITULAZIOA: Unibertsitate-gradua edo titulazio baliokidea ezagutza-arlo hauetakoren batean: Informatika eta Sistemen Ingeniaritza; Ingeniaritza elektrikoa, elektronika eta telekomunikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza industriala, Ingeniaritza mekanikoa, Ingeniaritza automatikoa eta industria antolamenduaren ingeniaritza; Matematika eta estatistika; edo antzekoa.
· ESPERIENTZIA PROFESIONALA: 5 urteko esperientzia metodologien diseinuarekin eta kudeaketarekin lotutako funtzio teknikoetan, batez ere softwarea garatzeko proiektuetan.
· EUSKARA: C1 (hautaketa-prozesuan egiaztatu ahal izango da).
C1 (hautaketa prozesuan egiaztatu ahal izango da).
- www.izfe.eus/eu/lanpostu-deialdia-2026 (“Inskripzioa” atalean) dagoen estekan eskuratu ahal izango den formulario elektronikoaren bitartez.
- EPEA: 2026ko azaroaren 16ra arte.
- Curriculum Vitae eguneratua eta eskatzen den esperientzia profesionala egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dira.
- Eskabidea elektronikoki sinatu beharko duzu. Horretarako, indarrean dagoen ziurtagiri digitala eduki beharko duzu.
