Obretako teknikaria

2025/05/15 - 2025/06/11
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eibarko Udala
Lehiaketa:
Obretako teknikaria
Lanpostua:
Obretako teknikaria
Plaza-kopurua:
2
Plaza-banaketa:

Plaza-kopurua: bi plaza eta lan-poltsa

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Arkitekto teknikoa edo herrilanetako gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

HE: 3 (C1). Derrigortasun-data: 2021-12-01.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide den estatuetako bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko beste estaturen bateko herritarra izatea. Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, izan 21 urtetik beherakoak, izan adin horretatik gorako mendekoak.

b)    16 urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adinetik gorakoa ez izatea.

c)    Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko legezko arazorik ez izatea, araudiak ematen duen aukera-eskubidea salbu.

d)    Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikotako zerbitzutik bereizita edo kanporatuta ez egotea, eta enplegu edo kargu publikoak betetzeko erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik ez izatea. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaikuntzarik edo antzeko egoerarik ez izatea, eta Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez izatea.

e)    Laneko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta lanak egitea galarazten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Baldintza hori egiaztatu egin beharko da, gainditu duen izangaiari Udalak horretarako dauzkan zerbitzuetan osasunazterketa bat egin ondoren.

Onartzea
Elektronikoa:

Ektronikoki udal-webgunean (https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/enplegua-beharginen-aukeraketa). Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@kQ, NAN elektronikoa, Izenpe txar te la, etab.).