Peoi polianiztuna

2020/02/03 - 2020/02/28
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Basauriko Udala
Lehiaketa:
Peoi polianiztuna
Lanpostua:
Peoi polianiztuna
Plaza-kopurua:
5
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

Hiri-altzariak konpontzea eta trafikoko bide-seinale bertikalak jartzea. Ofizialei laguntza ematea. Ekitaldietarako agertokiak muntatu eta desmuntatzea. Hauteskundeetarako beharrezko altzariak garraiatzea, eta, oro har, arduradunek agindutako beste edozein peoi lan.

Titulazioa:

Eskolatze-zihurtagiria edo horien baliokidea den titulua izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezkoa ez den 1. hizkuntza-eskakizunarekin.

Beste baldintza batzuk:

a) Honako inguruabar hauetako bat ematea:

— Europar Batasuneko herritarra edo haren senarra/emaztea izatea (legez banatuta egon gabe); edo/eta Europar Batasuneko herritarraren zein haren ezkontidearen semea/alaba izatea (baldin eta bikotea legez banatuta ez badago; hogeita bat urtetik beherakoak ez badira; edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, mendekotasun-egoeran ez badaude). Hala xedatzen du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluak.

— Europar Batasunak egin, eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuaren barne egotea —non pertsonen zirkulazio askearen printzipioa darabilten—.

b) Hamasei (16) urte edo gehiago izatea, eta derrigorrezko gehienezko erretiro-adina ez gainditzea.

c) Finkatutako eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplina-espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea administrazio publikoetatik, konstituzio-organoetatik edo autonomia erkidegoetako estatutu-organoetatik. Eta ebazpen judizial bidez kargu publikoetarako zein funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko desgaikuntza absolutuko edo bereziko zigorra jaso ez izana. Beste estatu bateko herritaren kasuan, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea; eta jatorrizko estatuan enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik jaso ez izana, baldintza beretan.

e) Eskatutako titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortu ahal izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datarako. Eta oinarri espezifikoetan adierazitako gainerako baldintzak betetzea. Bestalde, atzerrian lortutako tituluak dituztenek egiaztatu beharko dute badutela dagokion balorazioa, edo, bestela, homologazioa jasotzen duen egiaztagiria.

f) Indarreko araudiaren arabera desgaitasunerako edo bateraezintasunerako lege-arrazoirik ez izatea. Salbuespena: araudiak aurreikusitako aukera-eskubidea.

g) Hautapen-prozesu bakoitzerako berariaz ezarritako gainerakoak, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek, Internet bidez aurkeztu beharko dute eskabidea. Hain zuzen ere, Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoan (https:// sedeelectronica.basauri.eus) dagoen eredua bete beharko dute.

Berezko baliabiderik ez duten izangaientzat, arreta presentzialerako gunea egokituko du Udalak, eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan izapidetzea egiteko baliabide informatikoak eskainiko dizkie.

Aurrez aurrekoa:

Halaber, eskabideak aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015. Legearen 16. artikuluak xedatutako moduan.

Deialdia
Gaiak:

Zati orokorra

1. gaia: 1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak (Atariko Titulua eta I. Titulua).

2. gaia: Udal antolamendua (Espainiako Konstituzioaren 140. artikulua). Udal antolakuntza (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 19. eta 20.artikuluak).

3. gaia: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua. Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa. Administrazio Publikoen jardute-irizpideak (1., 2., 3.eta 51. artikuluak).

Zati espezifikoa

4. gaia: Aritmetika orokorra: oinarrizko kontzeptuak.

5. gaia: Pintura: ezaguera orokorrak. Pintatzeko tresnak eta produktuak erabiltzea.

6. gaia: Igeltserotza: peioek egin beharreko lanak. Eskuz erabiltzeko tresna eta lanabesak: nola erabili, garbitu eta zaindu, eta egin beharreko mantentze-lanak. Aglomeratzaileak (igeltsua, porlana, karea: definizioa). Agregakinak, aderiluak: definizioa eta motak. Aglomeratuak (mortero bakunak, masa-hormigoiak eta hormigoi armatuak).

7. gaia: Iturgintza: kontzeptu orokorrak. Iturgintza-lan nagusiak. Tresnen, lanabesen eta materialen tipologia, erabilera eta zaintza ezagutzea.

8. gaia: Elektrizitatea: kontzeptu orokorrak. Elektrizitate-lanerako tresnak eta lanabesak. Ikurren interpretazioa.

9. gaia: Arotzeria: kontzeptu orokorrak. Arotzeriako oinarrizko lanak. Arotz-lanetarako oinarrizko tresnak eta lanabesak. Sarrien egin ohi diren mantentze- eta konponketa-lanak.

10. gaia: Egiturak muntatzea, oinarrizko mekanika orokorra, soldadurako oinarrizko ezaguerak. Tresnak, lanabesak eta eragiketa errazak. Eraikuntzako makineria txikia (sorgailuak, hormigoi-makinak, konpresoreak, erreminta elektrikoak) erabiltzea eta makineria horren oinarrizko zaintzak.

11. gaia: Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko oinarrizko arauak. Makinak erabiltzeko, lan egiteko, kalean jarduteko eta lanen seinalizazioa egiteari lotutako oinarrizko segurtasun-neurriak ezagutzea.

12. gaia: Ekipamendu eta dotazio publikoen kokapena Basaurin.