Proiektu-teknikaria

2026/10/01 - 2026/10/15
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Lehiaketa:
Proiektu-teknikaria
Lanpostua:
Proiektu-teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

 

Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ekonomia Zirkularraren arloan egingo du lan; zehazki, Life ESG Euskadi (BasquESG) Europako proiektuaren esparruan. Proiektu horren helburua da ESG sostengagarritasunaren arloko borondatezko berriemate eta ebaluazio sistema bat sortzea, VSME Europako estandarrean oinarrituta eta Euskadiko ETEen errealitatera egokituta.

Arloko Zuzendaritzaren jarraibideen pean eta Life ESG Euskadi (BasquESG) proiektuaren arduradunarekin lankidetza estuan, eginkizun hauek beteko ditu:

- Laguntza ematea Life ESG Euskadi (BasquESG) proiektuaren kudeaketan, kontratazioan, epeen segimenduan, aurrekontuetan, bazkideen koordinazioan, eta hedapenean.
- CINEArekiko solasketa egitea, proiektuko txosten ofizialak garatzearren.
- Euskadiko ETEek proiektuan duten parte hartzea dinamizatzea, proiektuan parte hartzen duten gainerako eragileekin (entitate bultzatzaileak, bitarteko eragileak eta enpresa taldeak) koordinatuta.
- Proiektuaren plataforma informatikoak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea. Plataforma eraikitzen lagunduko du; erabiltzaileei haren funtzionamenduari buruzko zalantzak argituko dizkie; lotutako kontsultak egingo ditu; eta, abian jarri ondoren, sostengagarritasun datuak erantsiko ditu.
- Aurreikusitako garapen metodologikoetan laguntzea —bereziki, egiaztapen protokoloaren, banakako ekintza planen eta ESG ebaluazio adierazle erantsiaren diseinuan—, proiektuko gainerako bazkideekin koordinatuta.
- Proiektua eta haren emaitzak proiektuaren eta Ihoberen webguneetan zabaltzeko eta jakinarazteko ekimenak hedatzea, Ihoberen komunikazio taldearekin koordinatuta.

Titulazioa:

Zientzietako edo ingeniaritzetako lizentzia, edo unibertsitate gradu baliokidea

 

Hizkuntza eskakizuna:

- Euskarazko B2 maila egiaztatua.
- Ingeleseko B2 maila egiaztatua

Beste baldintza batzuk:

 

  • - Gutxienez bi urteko esperientzia, ingurumen proiektuen kudeaketan; eta gutxienez urtebeteko esperientzia, Europako proiektuetan.

Aintzat hartuko ditugu:
- Heziketa:
o Formakuntza espezifikoa izatea ESG jasangarritasunean, edo ingurumen kudeaketan, edo klima aldaketan, edo bizitza zikloaren analisian, edo ingurumen ingeniaritzan edo ingurumen zientzietan.

- Lan esperientzia, arlo hauetan:
o Ingurumen gaiei buruzko Europako proiektuen (LIFE, HORIZON...) kudeaketan.
o Ingurumen proiektuen kudeaketan (aurreko «ingurumen gaiei buruzko Europako proiektuen kudeaketa» kapituluan baloratutakoaz bestelako proiektuak).

- Tresnen ezagutza:
o Ingurumen datuak kudeatzeko informatika tresnak maneiatzea. Gai horretan esperientzia edo formakuntza egiaztatua izan behar da.

  • - Euskarako / Ingeleseko C1 eta C2 mailak egiaztatzea.
Deialdia
Zerrendak: