SISTEMETAKO TEKNIKARIA (Zerbitzarietan eta/edo Javako aplikazioetan espezializatua)

2026/09/29 - 2026/10/04
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IZFE, Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA (Gipuzkoako Foru Aldundiren %100ekoa den foru-merkataritza sozietatea).
Lehiaketa:
SISTEMETAKO TEKNIKARIA (Zerbitzarietan eta/edo Javako aplikazioetan espezializatua)
Lanpostua:
SISTEMETAKO TEKNIKARIA (Zerbitzarietan eta/edo Javako aplikazioetan espezializatua)
Plaza-kopurua:
2
Plaza-banaketa:

Lanpostu deialdia 2026  (Zerbitzarietan eta/edo Javako aplikazioetan espezializatua) Kontratazio mugagabea, txanda-kontratuaren modalitatearen bidez formalizatu ahal izango dena.

Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Zerbitzarietako espezialitatea:Produkzio-inguruneetan zerbitzariak administratzeko irtenbide teknikoak diseinatzen, inplementatzen eta kudeatzen laguntzea, sistemak eskuragarri daudela eta behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko. Direktorio-zerbitzuak, datu-base erlazionalak, ingurune hibridoetako posta elektronikoko plataformak eta bulegotika-aplikazioak barne hartzen dituzten ekosistemak kudeatzea, errendimendua eta eraginkortasun handiena optimizatzeko.


Java aplikazioetako espezialitatea:Irtenbide teknikoen diseinuan, inplementazioan eta kudeaketan laguntzea, Java aplikazioen zerbitzuen erabilgarritasuna, segurtasuna eta funtzionamendu egokia ziurtatuz, lotutako datuen kudeaketa eta sare-zerbitzuak; negozio-proiektuei euskarria ematea; gorabeherak eta eskaerak erantzutea eta konpontzea; monitorizazioa, automatizazioa eta jardunbide egokiak aplikatzea.

Titulazioa:

TITULAZIOA: Unibertsitate-gradua edo titulazio baliokidea, ezagutza-arlo hauetakoren batean: Informatika eta Sistemen Ingeniaritza; Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronika eta Telekomunikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Industriala, Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Automatikoa eta Industria Antolamenduaren Ingeniaritza; Matematika eta Estatistika; edo antzekoa.

LAN ESPERIENTZIA: 3 urteko esperientzia sistema-teknikari gisa.

Hizkuntza eskakizuna:

EUSKARA: C1 (hautaketa prozesuan egiaztatu ahal izango da).

Oharrak:

Hemen jasotzen den informazioa informatiboa da, bere erantzukizuna prozesuaren oinarriak berrikustea da, hura kontrastatzeko:Sistemetako teknikari

Onartzea
Elektronikoa:

- www.izfe.eus/eu/lanpostu-deialdia-2026 (“Izen-ematea” atalean) dagoen estekan eskuratu ahal izango den formulario elektronikoaren bitartez.
- EPEA: 2026ko urriaren 4ra arte.
- Curriculum Vitae eguneratua eta eskatzen den esperientzia profesionala egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko dira.
- Eskabidea elektronikoki sinatu beharko duzu. Horretarako, indarrean dagoen ziurtagiri digitala eduki beharko duzu.

Deialdia
Oinarriak:

Ikus www.izfe.eus webgunea (lan-eskaintzen atala): www.izfe.eus/es/-emplegu-