Sopelako Udala Kultura eta Hezkuntzako teknikari laguntzailea)
Bizkaia
Kultura eta Hezkuntzako teknikari laguntzailea, plaza 1, HE: II, nahitaezkoa, eta derrigortasun-data hizkuntza-eskakizuna du.
Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulu baten jabe izatea; edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako horietako bat lortzeko moduan egotea.
II. hizkuntza-eskakizun nahitaezkoa eta derrigorta sun-data igarota; lanpostua 2024ko Lan Eskaintza Publikoari dagokio.
a) Espainiar nazionalitatea izatea. Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza ber dinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.
a.a) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.
a.b) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien on dorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda egunero ko bizimoduan besteren laguntza behar badute.
a.c) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioar teko itunei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtziona rioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.
e) Eskola Graduatua edo II. Graduko Lanbide Heziketako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Hautaketa-prozesuan II. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.
f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.
g) Azterketa-eskubideen tasa eskabideak aurkezteko epearen barruan ordainduta izatea, betiere bat eginik Sopelako Udalaren zerbitzuak hartzeagatik edo admi nistrazio-jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen inda rreko Ordenantza Fiskalarekin.
Honela aurkeztu ahal izango dira eskabideok: online, udalaren webgunean, «enplegu publikoa» atalean; Sopelako Udalaren Erregistroan (HAB); edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.
