Suhiltzaile gidaria ,eta Suhiltzaile zerbitzuko kaboa
Bizkaia
Batxiler-titulua edo titulu teknikoa.
Estar en posesión del perfil lingüístico 2 de euskera.
— Treinta y nueve (39) de ellas, de carácter preceptivo.
— Once (11) de carácter no preceptivo.
Hauek dira hautaketa-prozesuetan onartuak izateko betekizunak:
a) Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu kide bateko herritartasuna edukitzea. Parte hartu ahal izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, haien nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuaren barruan dauden pertsonak, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezartzekoa bada.
b) Eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei (16) urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia-erkidegotako konstituzi. edo estatutu-organismoetako zerbitzutik; era berean, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, bere estatuan desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokidean ez egotea, eta enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, baldintza berberetan.
e) Oinarri berezietan eskatzen den titulazioa izatea, edo titulazioa jaso ahal izateko eskubideak ordainduta edukitzea. eek: BAO-2025a220-(I-1220) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 220. zk. 2025, azaroak 17. Astelehena 4. orr. Parte-hartzaileek atzerrian lortu badituzte, tituluen homologazioa egiaztatzen duten agiriak eduki beharko dituzte.
f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, desgaitasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausarik ez izatea, araudi horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.
g) Ordainduta edukitzea langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa, parte hartzen den prozesu, kidego eta eskalari dagokiona.
h) Eskuratu nahi den plaza berean ez izatea Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionario.
i) Oinarri berezietan ezarritako gainerako baldintzak betetzea
Suhiltzaile gidari Izangaiek C+E gidabaimena eduki beharko dute. eta Suhiltzaile zerbitzuko kabuek C gidabaimena.
Eskabideak honela aurkeztu ahal izango dira:
Bide elektronikoz, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus). Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat behar da, egoitza elektronikoak onartutakoa.
Aurrez aurre, Laguntza erregistro eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea, 7 (48008-bilbao), bai eta Durango, Bermeo, Gernika, Balmaseda, Mungia, Markina-Xemein eta Igorreko laguntza-bulegoetan ere (https://web.bizkaia.eus/eu/bulegoak-beste sail batzuk), eredu ofizial eta normalizatua izango baitute. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da https://web.bizkaia.eus/eu/aurretiko hitzordua, edo telefonoz (944 068 000).
Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean 39/2015 Legea) 16.4 artikuluan adierazitako edozein egoitzatan ere aurkeztu ahal izango dira.
