Zerbitzu anitzetako langilea
Bizkaia
— Udal eraikinen, instalakuntzen, kaleko zein herriko mantenurako obrak (errepideak, arketak, espaloiak, hiri-altzariak, argiteria-publikoa, hoditeria, sastrakak kentzea,…) eta lanak egitea (igeltsaritza, elektrizitatea, iturgintza, arotzeria…).
— Bere kategoriari dagozkion bestelako lanak burutzea: margotu, konponketak burutu, muntaketak-desmuntaketak, etab.
— Udal kanpoko enpresek, udal sarean lanak egin behar badituzte (ur, elektrizitate, hoditeria), lan horiek gainbegiratzen eta kontrolatzen lagundu.
— Brigadako enkargatuak horrela eskatzen duenean, ehorzle funtzioak bete: lurperatzeak egin, desehorzketak egin, lurperatutakoen erregistroa eraman, etab.
— Hilerri esparruko mantenu eta garbiketa lanak egin.
— Laguntza teknikoa eskaini, hala eskatzen zaionean, gai desberdinetan (elektrizitatean, iturgintzan, igeltsaritzan, eraikuntza berrien proiektuetan, hirigintza lanetan, etab.).
— Bere ardurapeko lanen plangintza burutu, erabilgarri dituen baliabide eta epeen arabera.
— Esleitutako baliabideen eta lan tresneriaren mantentzeaz arduratu.
— Jai eta ospakizunetan beharrezko azpiegituren instalazioen muntaketa lanak egin (eszenatokia, elektrizitate sarea, etab.).
— Hauteskunde garaian kabinak, kartelak, etab.-en muntaketa eta desmuntaketa lanak egin.
— Guardia-zerbitzuko kide izatea, ezarritako prozeduren, programazioaren eta dedikazioaren arabera, lanalditik kanpo sor daitezkeen gorabeherak eta arazoak konpontzeko beharrezko neurriak hartuz, eta ehorzle-lanak egitea guardia-zerbitzuari dagokion aldian.
— Burututako lanak eguneko partean jaso eta arduradunari helarazi, honek gainbegiratu dezan.
— Langileen hautatze prozesuetan parte hartu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datorrenean.
— Arloko arduradunak hala ezartzen duenean, Brigadako gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria eta gaitasunak kontutan izanik.
— Zehaztutako helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.
Eskola graduatua edo baliokidea.
HE 2.
B motako gida baimena.
Internet bidez, Berrizko Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidea betez (https://www.berriz.eus).
