Joan edukira

Zerbitzu anitzetako langileen lan poltsa

2021/04/26 - 2021/05/21
Inprimatu
Ispaster-Elexalde
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ispasterko Udala
Lehiaketa:
Zerbitzu anitzetako langileen lan poltsa
Lanpostua:
zerbitzu anitzetako langilea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

1. Obra zibila

— Hormak, murruak eta tankerakoak konpontzea;

— Iturgintzako eta elektrizitateko ofizialekin lankidetzan jardutea igeltserotza-lanak behar dituztenean, arketak, seinaleztapenak eta abar ipintzeko;

— Enkofratzeak egitea, sare-begiak eta errefortzu-altzairuak instalatuta, murruak eta forjaketak eraikitzeko;

— Landa-bideak eta zangak asfaltatzea eta bide-zuloak prestatzea;

— Espaloietan baldosak ipintzea.

2. Bide eta eraikin publikoen mantentze-lanak

— Lokal publikoen, burdin hesien, bankuen, baranden, kale-argien, zentro publikoetako altzarien eta tankerakoen mantentze- eta pintaketa-lanak egitea;

— Farolak eta eraikin garaiak aldian behin margotzea, garabietara edota aldamioetara igota;

— Bankuak eta bestelako hiri-altzariak ipintzea eta konpontzea;

— Bideetako seinaleak margotzea;

— Fatxadak presio-urez, hondar zurrustaz eta produktu kimiko egokiz garbitzea;

— Ibilgailuak gidatzea, pertsonak eta materialak eramateko;

— Behar den materiala berriz jartzeko eskatzea;

— Zentro publikoetako altzariak eramatea, agertokiak muntatzea eta desmuntatzea, lokal publikoak fumigatzea, kanalak garbitzea eta konpontzea,

— Teilatuak konpontzea eta abar;

— Laneko tokiak segurtasun-hesiekin eta -seinaleekin ziurtatzea.

3. Lorezaintza eta apaingarriak

— Parkeak, lorategi-eremuak, bideak eta tankerakoak garbitzea eta haietako sastrakak kentzea;

— Zuhaitzak landatzea, kimatzea eta ebakitzea;

— Heskaiak moztea eta kimatzea;

— Herbizidekin eta pestizidekin fumigatzea;

— Jardinerak ipintzea, lurrez betetzea eta landareak ipintzea;

— Mintegi hornitzaileetatik landare egokiak aukeratzea eta jasotzea;

— Eraikin publikoetako barne-lorezaintzaren zainketa- eta mantentze-lanak;

— Eremu berdeak prestatzea, haien mantentze-lanak egitea eta berriro landatzea;

— Materiala eta adarrak garraiatzeko dumperra gidatzea;

— Kimatzeko makinak eta tresnak gidatzea edo erabiltzea.

4. Iturgintza-lanak

— Matxurak topatzea eta edateko uraren eta saneamenduen hornidura-sareak konpontzea;

— Sarean hondatuta dauden elementuak ordeztea eta sare berriak muntatzea;

— Edateko ura eteteko eta hornitzeko maniobrak egitea.

5. Ehorzketa-lanak

— Hilerriko instalazioak irekitzea eta ixtea publikoarentzat, dagokion ordutegietan;

— Hilotzak ehorztea, hobitik ateratzea eta eramatea;

— Errausketa-labeko garraioak eta senitartekoei laguntzea;

— Erregistro-liburuak eguneratzea, eta dokumentazioa kontrolatu eta udaletxera eramatea;

— Nitxoen eskaeren parteak egitea, nitxo-zenbakiak ipintzea eta udaletxera eramatea,

erregistratzeko eta haien berri emateko;

— Hilerrira joaten diren senitartekoei harrera egitea;

— Instalazioak garbi eta txukun edukitzea.

6. Garbiketa-lanak

— Instalazioak irekitzea eta ixtea, ezarritako ordutegian;

— Instalazioetako argiak piztea eta itzaltzea;

— Pertsonen sarrera eta irteerak zaintzea eta kontrolatzea;

— Zentroko instalazioek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea;

— Instalazioak garbi daudela gainbegiratzea (belar-zelaiak, aldagelak, harmailak...);

— Kirol-instalazioetako zakarrontziak, hautsontziak eta gainerako tresnak garbitzea

eta hustea;

— Instalazioetako gelak eskobatzea eta lanbasa pasatzea (dutxak, komunak eta aldagelak).

7. Bestelakoak

— Tailerreko materialak eta izakinak txukun eta behar bezala daudela zaintzea;

— Lan-ekipoak, instalazioak, produktuak, bitartekoak eta babeserako ekipamenduak behar bezala erabiltzea, segurtasun-arauak kontuan izanda;

— Arduradun zuzena berehala jarriko du jakinaren gainean, laneko segurtasunerako edo osasunerako arriskurik sortuko lukeen egoeraren bat ikusiz gero.

Titulazioa:

Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Hizkuntza eskakizuna:

Lehen hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa (nahitaezkotasun-data beteta).

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere, zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren
ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta ezkontideak zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, lan-kontratudun langile izanik, Espainiako estatuan bizi diren eta aurreko paragrafoetan sartu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Aukeratzen badituzte, egiaztatu beharko dute administrazio baimenaren jabe direla kontratuaren xedeko jarduera egiteko, betiere kontratua formalizatu baino lehen.

b) Hamasei (16) urte beteta edukitzea eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

c) Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek egiaztatu beharko dute badaukatela dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria.

Administrazio eskudunak horretarako emandako egiaztagiriaren bidez aurkeztu beharko du baliokidetza izangaiak.

d) Lanpostuei dagozkien atazak edo funtzioak normaltasunez betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

Edozer administrazio publikoren zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio-edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez edukitzea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario-kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratudun langile moduan egiten zituen edo baztertua edo desgaitua izan zen antzeko funtzioak burutzeko.

e) Beste estatu bateko herritarra bada, ez egotea desgaituta edo horren pareko egoeraren batean, eta bere Estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinako zehazpenik edo horren parekorik ez izatea.

f) Ez egotea sartuta inolako legezko desgaikuntza- edo bateraezintasun-auzitan, administrazio publikoen zerbitzupeko langileen bateraezintasunei buruz indarrean den araudian aurreikusitako moduan.

g) C1 gidabaimena.

h) Lehen hizkuntza-eskakizuna edo apirilaren 8ko data duen eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa den 64/2008 EDren araberako parekoa egiaztatzea.

   

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskabideak aurkezteko, eredu ofiziala bete beharko da. Ispasterko Udalaren webgunean (www.ispaster.eus) eskura daiteke esandako orria, bai eta Ispasterko Udaleko Erregistro Nagusian ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16.4. artikuluan (urriaren 1eko 39/2015) zehaztutako gainerako lekuetan ere aurkez daitezke.

Posta-bulegoen bitartez aurkeztutako eskabideek gutun-azal ireki baten barnean egon beharko dute, posta-bulegoko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan horietan.

 

           

Deialdia
Gaiak:

1. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: kale-izendegia, sarbideak, baserri-bideak, kaleen izenak, auzoak, eta baserriak. Garraio- eta hornidura-azpiegiturak. Eraikin publikoak.

2. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: orografia, geografia, inguruko parajeak eta mendiak, ibaiak eta errekak.

3. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: kultur ekitaldiak eta jaiegun seinalatuenak. Monumentuak eta intereseko tokiak. Datu soziodemografikoak. Ispasterko historia.

4. gaia: Eraikuntza, obra zibila, elektrizitatea, iturgintza eta igeltserotza.

5. gaia: Eraikinen eta altzari publikoen mantentze- eta kontserbatze-lanak. Prebentzio-eta zuzenketa-jarduerak, irizpideak eta lehentasunak. Udal-sare eta -zerbitzu publikoen mantentze-lanak, matxurak eta konponketak: edateko ura, saneamendua, argiteria eta abar. Nozio orokorrak.

Euskadi, auzolana