zeregin askotariko peoia
Gipuzkoa
— Ofizialei laguntzeko eskuzko lanak egitea tresnak erabiliz, lanbide baten ezagutza sakonik behar ez dutenak, honako arlo hauetan: igeltserotza, zurgintza, elektrizitatea, iturgintza, errementaritza, mekanika, pintura, lorezaintza eta abar.
— Udaleko hainbat arlotarako tresneria, altzariak, dokumentazioa, materialak eta abar lekualdatzea eta banatzea.
— Eszenatokiak, altzariak, plataformak, oholtzak, aulkiak eta abar muntatzeko eta desmuntatzeko lanak egitea.
— Brigadako gainerako langileekin lankidetzan aritzea, beren zereginak gauzatzeko.
— Lan-materiala garraiatzea eta muntatzea, eta materialak txukun eta behar bezala erabil tzen direla zaintzea eta horren ardura hartzea.
— Ibilgailu-parkeko ibilgailuak garbitzea.
— Langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzea, lanpostuaren sailkapenaren eta/edo titulazioaren arabera, horretarako eska tzen zaionean.
— Goragoko hierarkia-mailako arduradunak agin tzendion antze ko izaerako beste edozein zeregin egitea.
Ez da titulazio espezifikorik eskatzen.
Euskara: atal honetan gehienez 3,5 puntu emango dira. Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatze ari buruzko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 38. artiku luan xedatutakoarekin bat, euskara merezimendu gisa balora tzeko, jarraian jasotako baremoa hartuko da kontuan:
— 1. hizkuntza-eskakizuna: 3,5 puntu.
Deialdiaren oinarrietan adierazitakoak.
Udalaren Egoitza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean www.legazpi.eus webgunean eskuragarri
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Euskal Herria Plaza, 1, Legazpi).
