Arlo ekonomiko-finantzarioko teknikaria

2026/05/15 - 2026/05/31
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Energiaren Euskal Erakundea
Lehiaketa:
Arlo ekonomiko-finantzarioko teknikaria
Lanpostua:
Arlo ekonomiko-finantzarioko teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Ekonomia eta Finantza Arloko arduradunak gainbegiratuta, lanean hasiko den pertsonak, besteak beste, honako jarduera hauek egingo ditu:
- Sozietate publiko eta pribatuen kontabilitatea eta finantza-egoerak lantzea ERP baten bidez (SAGEX3, zehazki).
- Kontabilitatea, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, bezeroak eta hornitzaileak.
- Diruzaintzako aurrekontuak egitea.
- Jasotako fakturak kudeatzea eta kontabilizatzea. Faktura elektronikoa.
- Jaulkitako fakturak kontabilizatzea eta jaulkitzea.
- Partaidetzako sozietateetako finantza-inbertsioen kontabilitate-kudeaketa.
- Gainerako sozietate-eragiketak kontabilizatzea (nominak, gizarte-aseguruak, amortizazioak, ibilgetua, etab.).
- PMPP (Hornitzaileei Ordaintzeko Batez Besteko Epea) kalkulatzea, arloak kudeatzen dituen sozietateetan.
- Eusko Jaurlaritzari, EIKA plataformaren bidez, aurrekontuen gauzatzeari buruzko hileroko txostena egitea.
- Aurrekoekin edo arloaren berezko jarduerekin zerikusia izan dezakeen beste edozein jarduera.

Titulazioa:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate-gradua (EAZ/ADE) edo horren baliokide diren unibertsitate-ikasketak.

Hizkuntza eskakizuna:

Nivel C1 de Euskera y B2 de Inglés mediante certificado oficial o nivel equivalente acreditable por otros medios.

Beste baldintza batzuk:
  • Informatika: Maila aurreratuko programa ofimatikoak. Esperientzia izatea ERP bat erabiltzen (Microsoft Navision, SAGE X3, SAP Business One edo baliokidea).

Onartzea
Elektronikoa: